KALAPUTXI 86

32

description

2009-07 UZTAILA

Transcript of KALAPUTXI 86

Page 1: KALAPUTXI 86
Page 2: KALAPUTXI 86
Page 3: KALAPUTXI 86

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkarteaBarrenkale 12, behea20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393e-maila: [email protected]: Mutrikuko UdalaTirada: 2.200 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko

azken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Kalaputxik eskerrak ematen dizkizuealdizkari hau kaleratzea posible egin

duzuen guztioi

IRITZIAPINTXOLANDIA

Gauza jakina da Euskal Herriko gastronomia mundu guztian ezaguna dela. Jakin badaki-gu gure sukaldaritza geuk egiten dugula berezi. Pintxoen munduan murgiltzen bagara,berriz, entziklopedia bat idazteko moduan egongo ginateke.

Duela aste batzuk Donostiara egindako bueltatxo baten zeharo “asetuta” geratu nintzen.Aspaldian Gipuzkoako hiriburuan ibili gabe eta turismo pixka bat egitea bururatu zitzai-dan. Azkenean turismo gastronomikoa egin nuen pintxoei esker.

Sasoi batean mostradore gaineko platertxoei begiratu eta segituan atzematen genuenpatata-tortilla, piper-tortilla, txorizoa ala antxoak ziren. Orain, aldiz, estetika oso zainduaduten aho-goxagarriak aurkitu ditzakegu. Pintxo xixtrinak ze osagai daramaten galdetuzgero, berriz, errosarioa baino zerrenda luzeagoa botatzen dizute. Koloreak su artifizialakbaino disdira gehiago eta itxurak zer esanik ez: Haizearen Orrazia, Pakearen Usoa edoKursaalaren tankerako pintxoak nonahi ageri dira. Eurodisneyra joanez gero, halako pin-txo xelebrerik ezetz aurkitu.

Hori bai! Baliente-baliente bat ahora sartu eta ondoren beste hamar jateko gogoa etor-tzen zaizu, denak goxoak eta ederrak baitira.

Baina azkenean betikoa, Alde Zaharrera joan, betiko patata-tortilla eta txorizo muturraeskatu Rioja eder batekin eta gure barrena oso lasai eta ondo asetuta gelditzen da. Sasoibatean Mutrikun ere pintxo ederrak jandakoak gara eta orain ere ziur asko tabernari etasukaldari abilek halaxe egingo dituzte. Jaiak eta uda aurretik ditugu, beraz, urrutira joangabe egin turismo gastronomikoa gurean.

Hauxe da gure Pintxolandia, bueno, gure Euskal Herria, betikoari uko egin gabe aurrerabegiratzen dakiena. On egin!!!

Agurtzane Urriolabeitia

Mutrikuko UdalekoEuskara Batzordeakdiruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan Irakurleen eskutitzak 5

Puri-purixan Mutriku-Sasiola sahiesbidea 6-7

Bi hitzetan eta komikixa 8-9-10

Karenka Herriko erraldoiekin kontu kontari 12-13

HITZA egunkariko berrien bildumatxoa 14

2008 urteko Malen jaixak argazkitan 16-17

Gizartia Malenetan ere presoak gogoan 19

Gizartia Senegaletik etorritako mutrikuarrak 20-21

Gazterixa Herri nortasunari eutsiz 22-23

Bertsuak Bertso sariketak 25 urte 24-25

e-gazte! Joseba Zulaikarekin hizketan 26-27

Zorion agurrak 28

Argazki zaharrak 29

Agendia uztaila-abuztua-iraila 30

Kultura Saileko Hizkuntza Politika-rako Sailburuordetzakdiruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 86

4 informaziua

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako botikak (Mutriku eta Deba)UZTAILA

1 eta 2 M. Cristina Riveiro3tik 5era Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)6tik 9ra Lon Apraiz10tik 12ra Javier Otxagabia13tik 16ra Amaia Zalduegi17tik 19ra M. Cristina Riveiro (zapatu goizean, J. Otxagabia)20tik 23ra Javier Otxagabia24tik 26ra Lon Apraiz27tik 30era M. Cristina Riveiro31 Amaia Zalduegi

ABUZTUA

1 eta 2 Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)3tik 6ra Lon Apraiz7tik 9ra Javier Otxagabia10etik 13ra Amaia Zalduegi14tik 16ra M. Cristina Riveiro (zapatu goizean, J. Otxagabia)17tik 20ra Javier Otxagabia21etik 23ra Lon Apraiz24tik 27ra M. Cristina Riveiro 28tik 30era Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)31 Lon Apraiz

IRAILA

1etik 3ra Lon Apraiz4tik 6ra Javier Otxagabia7tik 10era Amaia Zalduegi11tik 13ra M. Cristina Riveiro (zapatu goizean, J. Otxagabia)14tik 17ra Javier Otxagabia18tik 20ra Lon Apraiz

interesekotelefonoak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro. > 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARAAstegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARAAstegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZERBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ...............................943 60 46 79

APRAIZ..................... 630 05 50 97

OTXAGABIA............ 689 58 57 59

ZALDUEGI............... 669 26 22 01

RIVEIRO................... 667 33 88 90

botikak · telefonoak

Page 5: KALAPUTXI 86

5zeuk esan

HONDURASEKO BERRIAKLehenbizi agurra eta besarkada haundibat denoi. Behar-beharrezkoa da mun-duan zer jazotzen den jakitea, zailabada ere objetibitatea edukitzea. Bainasaiatuko naiz aurkezten gure Hondurasmaite honetan zer gertatu den.

Estatu Kolpea gertatu dela esaten dute,eta hala dirudi. Presidentea erbesterabidali dute, han utzi dute militarrekKosta Rikan. Goizeko seietan militarrakpresidentearen etxera joan, atxilotu, etabeti joaten den hegazkinean eramanzuten Kosta Rikara.

Egin dutenak ez dauka izenik, non gel-ditzen dira giza eskubideak? Etxe baterajoan, atxilotu, eta beste herrialde bateraeraman, ezer esan gabe. Hiltzaile batekere bere epaiketa merezi du, nahiz etaegin dituen gauzekin gu ez egon ados;demokrazian gaude, eta gauzak ez dirahorrela egiten.

Jakin nahi nuke zer egin behar duenpresidente batek bera maitatzeko, bereherria gobernatu, legeak jarri, bizimoduon bat izanik denok pozik egoteko...Zaila.

Hondurasen irailetik gaude aurrekontu-rik gabe eta hilabete horretan beraritokatzen zitzaion aurrekontuak egitea.Kaosa dago, beraz, toki guztietan. Eus-kal Herrian aurrekontu gabe bizi daite-ke? (10 hilabete gaude aurrekontugabe).

Horrek zer esan nahi du? Ez da osoazkarra izan behar horretaz konturatze-ko. Denbora guztian Kongresoak eska-tzen zituen aurrekontuak, eta presiden-teak ezjakinarena egiten zuen. Etaoraindik ez da ezer egin. Ez dakizuezenbat ezgai dauden ekonomia arloan,atzerri arloan, eta ez dakizue zenbatgauza gehiagotan (inkonpetenteakdira).

Alban ere sartu gintuen inori kontsulta-tu gabe (isilpean, inori ezer esan gabe,halako batean han agertu zen Txabez,Korrea, Ortega, eta Oscar Ariasekinakordio bat egiten). Oraindik ez dakiguzer den, zertarako den, Hondurasek zeregin behar duen). Jendea atera zenkalera azalpenak eskatzeko, eta orain-dik ez dakigu ezer, ez zer motako akor-dioak egin diren ez ezer.

Ez dakizue zenbat jende atera zen bake-an, baina protesta eginez. Presidenteaktraidore, saltzaile, azpisuge eta holako-ak deitu zien berarekin ados ez zeudela-ko.

Nola esan dezake presidente batekholako gauzarik? Jendea kalera aterazen, milaka eta milaka. Baina berak ez

zuen kasurik egin. Eta orain Albakoekbilera izan dute esanez bitartetza har-tuko dutela Presidentea defendatzeko.Txabez prest dago bere militarrak bidal-tzeko, Korrea eta besteak ere bai...

Beraiekin ados ez daudenek jai daukate.Txabezek esaten duena betetzen badugerra zibila edukiko dugu Hondurasen.

Beste gai bat oso eztabaidagarria etapilpian egon dena hauxe izan da:gutxieneko soldata. 5.500 lempiratanipintzea, inori esan gabe. Soldata igo-tzea oso ondo dago, batez ere jendeahobeto bizitzeko, baina mundu guztiakrisian egonda soldatak igotzea...Hurrengo egunean milaka eta milakaenpresak pila bat jende kaleratu zuten.Milaka entrepesak itxi zuen bere nego-zioa, ez daukatelako dirurik berenemplegatuei ordaintzeko: KAOSA.

Beste arazo haundi bat da gobernu haueta beste gobernu batzuk menpeandauzkatela maisuek eta medikuek.Beraiek greba egiten dute beraiek nahidituztenak lortzeko. Altxatu soldatak,baina beraienak. Estatu bat daukate etahori ezin daiteke ordaindu, presupues-toaren ez dakit zenbatekoa beraiekindoa eta gero eta gehiago nahi dute. Pre-sidentearekin bilera egin eta txekeaberetzat, bilera egin eta txekea beretzat.Jendea nazkatuta dago bere jarrera-rekin, beti baitaude soldatak igotzen.Oraintsu jakin dugunez, ez dakite zen-bat maisu dauden eskolak ematen, zen-bat maisuri ematen dieten dirua. Etainork ezagutzen ez dituen beste 2.500pertsona gehiago daude maisu jornalaeramaten: KAOSA. Orain ere grebandaude, eta ume gaixoak eskolarik gabe.

Nekazaritzan, abeltzaintzan... Gober-nuak ez du laguntzen, jende pila batgelditu da zer janik gabe. Laguntza ba-tzuk emango zituztela esan zuten,baina oraindik ez dira heldu. Pila batjende dago gosez, zer egin jakin gabe.

Beste gai korapilatsua lehenengo egu-nekoa: Presidenteak jendeari esan zionkontsulta bat egin behar zuela, gauzakaldatzeko, hobeto egiteko, eta abar. Etaoraindik ez dakigu zer eskatzen duen.Konstituzionalak ezetza eman zion etaberak aurrera joango zela esan zuen.Konstituzionaletik esan zioten gauzaklegez kanpo egiten ari zela, hori ezinzuela esan eta egin. Konstituzioa aldatunahi zuela.

Geroago izena aldatu zion esanezinkesta bat zela eta holakoak, eta beraaurrera joango zela...

Hosdurasetik, goraintziak guztioi, etapasa itzazue Malen jai zoriontsuak!

Felix Mariezkurrena Mindegia

MUTRIKU-SASIOLA,INFERNURAKO BIDEAGipuzkoako Errepide saileko DiputatuEneko Goia bertan zela “GI-3230 erre-pidearen Mutriku-Sasiola zatiko saihes-bidea egiteko proiektua” gai hartutaZabielen egindako aurkezpena eginondoren, Mutriku Natur Taldeak batza-rrari buruzko gure iritzia eman eta erre-pide hori egingo balitz gertatuko litzate-keen hondamendi ekologikoa agertunahi dugu.

MNTren ustez, proiektu hau aurrekomendekoa da eta iraungita dago. Izanere, duela 18-20 urteko asmoak(orduan asmo onak) bete ezin izanzituen belaunaldiak hurrengo belaunal-diari sartu nahi baitio. Horren antzekoadibide bat, gaur egun telegrafoarenaldeko apustua.

Errepidea gaindimentsionatuta dago.Azpimarratzekoak izan behar dira gureustez nekazaritzan, abeltzantzan, base-rritarren duintasunean, eta paisaia-ondarean zein kulturalean sortuko direnkalte leheneraezinak. Eta txarrena, Asti-garribiaren potentzialitateari izan zaionerrespetu txikia: oinatz erromatarra,Santiagoko bidea, Kiputx, Arnoko LICa,baserrigunea, 900 urteak, bertako bakeeta harmonia...

Errepidearen kostuak ikaratu egitengaitu MNTkook, are gehiago bizi dugunkrisialdian: 74 milioi euro. Diru horibaliatuz Mendarokoa moduko bi hospi-tale egin litezke, eskualdeko udal guz-tien zorrak kendu, kostako bidea kon-pondu, eta beste hamaika asmo gor-puztu litezke. Bost minutu irabazteko,kilometro bakoitzeko 15 milioi euro.Horren parean, desjabetuko diren 358partzelentzat, 2,1 milioi euro.

MNTk datu konparagarriak eskaini nahiditugu, alternatibak, alegazioak, aurrei-kusi egin nahi dugu, baina badakiguitsu-itsuan dabiltzala, eta geu ere ez gai-tuztela aurrean ikusi nahi. Aurrerantze-an ere hortxe jarraituko dugu. Ikuspegiinteresatuen gainetik, atzetik dagoenerrealitatea eguneratu eta zuzentzekoasmoarekin.

Amaitzeko, eskatu behar dugu baserri-tarrei, ekologistei, eta gainerako afekta-tuei ere Diputazioari, Jaurlaritzari, kons-truktoreei eta teknikariei eskaintzenzaien defentsa, laguntasun eta informa-zio bera emateko. Guztionak diren gau-zetan berdintasuna bilatu!

Mutriku Natur Taldea

Page 6: KALAPUTXI 86

Ekainaren 16an izan ziren Zabiel jaure-gian Bide Azpiegituretako foru diputa-tu Eneko Goya, Luis Maria Apraizzuzendari nagusia eta proiektuarenburu den Juan Maria Sarasola teknika-ria Mutriku-Sasiola saihesbidearenazken proiektuaren aurkezpena egiten,parte-hartze prozesuari bide emanez.Errepideari buruzko historia eta proiek-tuaren zehaztasunak azaldu zituzten;baita, hemendik aurrera emango direnurratsak ere. Jende ugari bildu zen, etaberen kezkak azaltzeko aukera ere izanzuten.

Errepide honen alderdi esanguratsue-nak Kalbariopetik 100 metro sakoneranizango duen 400 metroko tunela eta bizubi izango dira, Deba ibaiaren gaineanbata, 120 metro luze, eta Olatz bidearengainean bestea, 290 metro luze. Aur-keztutako proiektuaren aurrekontua74.625.911,87 eurokoa izango da, etahasten diren unetik 28 hilabetekoepean burutu nahi dira obrak.

Saihesbidearen historiari heldu zion Juan Maria Sarasolak,eta azaldu zuen nola 1991n Mutrikuko Udaletik heldu zi-tzaien, aztertzeko eskaerarekin, bidearen diseinu bat, gaur-ko proiektuaren oso hurbilekoa gertatu dena. Obra zibilhandia iruditu zitzaien, eta 1991tik 1993ra trazaduraezberdinen azterketak egin zituzten. 1994an trazaduraberri batekin jarraitu zuten, irteera Debako Hartzabalen,oraingo zubi berria dagoen lekura izango zuena, baina era-gozpen geologiko handiegiak zituela-eta alboratu eginzuten. 1997an Gipuzkoako errepideen beharren azterketabat agindu zitzaion LKS enpresari, eta 2002 eta 2004 urte-en arteko Lurralde Planean ez zen kontuan izan Mutrikureneskabidea.

2001ean, bigarren mailako errepideen plana egiterakoan,azterketa sakonagoa egin zen zortzi bariante aztertuz;ordukoan, arlo funtzionala, ekonomikoa eta ingurugiroare-na kontuan hartuz. Jose Maria Alzibar etorbidera irteerazuena aukeratu zuten teknikoek, eta udalera aurkeztu;baina, honek Ondabarrora irteera zuena egokiagotzat ikus-ten zuen, eta alternatiba hori eraman zen aurrera. 2003anidatzi zen trazaduraren proiektua, eta jendaurrera eramanalegazioak egiteko epea irekiz. Egindako alegazioak tarte,Ingurugiro departamenduak kostako errepidearen azterke-ta egitea aholkatu zuen; horrela, kostako errepidearenhobekuntza eta herri-saihesbidea aztertu ziren. Bi proiek-tuak konparatu ondoren, Sasiolakoa onartua zen.

2007an Errepide Departamenduan orain dela denboragutxi bukatu den trazadura eta eraikuntzaren proiektuaidazten hasi ziren. Lan horren emaitza da batzarrean azal-dutakoa, jendeak ezagupen ahalik eta zabalena edukidezan bide ofizialari bide eman baino lehen.

Ondoren, errepidearen ibilbideari jarraituz, zati bakoitzarenzehaztapenak ematen joan zen: Luzera 4,5 kilometrokoaizango du. Egitura nagusiak Sasiolako biribilgunea, Debaibaiaren eta trenbidearen gaineko 120 metroko zubia, Asti-garribiarekin beharrezko lotuneak galtzada erromanikotikkanpo, inguruko faunarentzat pasabidea, Kalbario azpiko400 metroko tunela, Olatz bideko 290 metroko zubia eta

6 puri-purixan

MUTRIKU-SASIOLA

saihesbidea

zortzi trazadura ezberdinaztertu dira erabaki aurretik“

Page 7: KALAPUTXI 86

7puri-purixan

Kakatzako biribilgunea. Bi erreiko galtzada izango da etahirukoa %7ko desnibela duten tunelaren alde bietakoaldatzetan; errai bakoitza 3,5 metrokoa izango da eta bidebazterrak metro batekoak. Bide berriak ahalik eta zati han-dienean gaur egungo bidea jarraituko duela gehitu zuen,baita ingurumenean ahalik eta eragin gutxien egitea izandutela helburu; horren adibide, Xoxoarteko leizea albobatera utzi izana.

Diputatuaren esanetan, aurkezpena informazioa eman etaadostasunetara errazago iristeko urrats bat da. Bere bide-tik joango da tramite ofiziala: jendaurrean jarri, lur desja-betzen berri eman eta alegazioei bide egin; baita, Debaibaiaren eremua Kosta Delegazioaren eskumena denez,ministro kontseiluraino iritsi behar duen baimen eskariaegin. Baimen hori lortu, eta alegazioen tramitea bukatuondoren, behin betiko onarpena emango zaio proiektuari.Azkenik, obra enkantera atera, eta enpresa aukeratu etahilabetera lanak hasi beharko dira, 28 hilabeteko epeanbukatzeko.

Astigarribiako baserritarrek kezkati eta deseroso agertuziren entzuleei hitza eman zitzaienean, beren lurrak paira-tuko baitute eragin gogorrena, eta, informazio eskasasalatu ondoren, Astigarribia libratu dezaketen trazaduraezberdinak planteatu zituzten. “Edozer gauza edo ideiabota dezakegu, erantzun zien Eneko Goyak; baina, ez dakapritxo bat Astigarribiatik pasatzea; nahiz eta beti irekiakegon, kondizio teknikoek baldintzatzen dituzte gure ekin-tzak, eta, ez ahaztu, diru publikoa administratzeko gaude-la eta orekaz jokatu behar dugula, beti gertatzen da inte-res publikoen eta pribatuen arteko talka, eta ulertzen dutzuen jarrera”. Informazio faltaren salaketari, entzuleenartetik erantzun zitzaien hori gezurtatuz.

Informazio kontuari jarraituz, Mutrikuko Natur Taldeaksalatu zuen oraindik ezin izan dutela eskuratu eurekdefendatzen duten kostako bidearen azterketa. Goyadiputatuak espedientea egina eta udalaren eskuetan jarriadagoela erantzun zuen. Lege arazoak ere aitatu zituzten,eta oraingo proiektuak legeak betetzen dituela erantzunzen.

Izan ziren, baita ere, urteetan bidea aldarrikatu duteneniritziak: baztertuta sentitzen ziren Aldundiaren erabaki-ekin, eta Mutrikuk duen bide berri baten beharra azpima-rratu zuten berriz ere, isolatuta geldi ez dadin inoiz gerta-tu den bezala. Horren haritik, tramite guztiak bukatuondoren ea oraingo krisia dela-eta proiektua gauzatzekoaukera izango den galdetu zioten Eneko Goyari. Erantzu-na, eboluzioa nolakoa izango den jakitea ez dela gauzaerraza, baina Aldundian uste dutela ez dela arazorik ezdela izango hasi eta amaitu egiteko. 88

Jendaurreko erakustaldiandesjabetzen berri emango zaie

358 lursailen jebeei, eta alegazio-ak egiteko aukera izango da“

Mutriku-Sasiola sahiesbidearen maketa.

Page 8: KALAPUTXI 86

8 bi hitzetan

MUTRIKUKO ESKALADA TALDEA

Pentsau eta ein!

Izaera, ohitura, ogibide, adin eta lagungiro ezberdi-nak dituzten mutrikuar eta kanpotarrez osatu dentaldea dugu hau, baina zaletasun bera dutenak:eskalada.

Bat-batean sortu den taldea dugu. Kirol hau prakti-ka-tzearren, kanpora joaten aspertuta edo nekatutazeuden hiru lagun elkartu, eta Mutrikun bertaneskalada talde bat sortzea bururatu zitzaien,herrian bertan zerbait sortu behar zela ikusten bai-tzuten. Entrenatzeko gustuko lokal edo txoko bataurkitu, entrenatzeaz gain ideiak elkartrukatzekotxokoa izateko, esperientziak kontatu eta planakegiteko aukera emango liekeena.

Taldea ahoz ahoko lana eginaz osatu da, herrikolagunei eta ingurukoei asmoaren berri emanda etaahalik eta jende gehien elkartzeko ilusioa hartuta. Ezustekogalanta hartu zuten uste baino eskalatzaile gehiago taldeaosatzeko prest zeudela ohartu zirenean.

Egin zen lehenengo batzarrean, apirilean hain zuzen ere, hogeibat lagun bildu ziren. Denen artean zituzten zalantzak, kezkaketa nahiak argitu zituzten. Ikusirik hamarretik bederatzik aurre-ra jarraitzeko gogoa eta ilusioa zutela, taldea martxan jartzeaerabaki zuten. Hurrengo pausoak lokal bat aurkitzea eta mate-riala erostea izan dira.

Dagoeneko hasi dira martxan. Aurkitu duten lokala entrena-mendu eta topagune bilakatu nahi dute ahalik eta azkarren.

Esan beharra dago taldeko neska-mutilak pozik, gogoz, umore-tsu eta ilusioz hasi direla. Holako martxan, hogeita sei lagunenartean di-da batean montatuko dute dena.

Horrez gain, aipatu, taldea irekia dela eta eskalada gustokoduen edo kirol hori ezagutu nahi duen edonork ateak zabalikdituela, animatzen dena ongi etorria izango da.

Bejondeizuela!! 88

Eskaladazaleak, lokalean egindako batzarrean.

KALBAIXOKO JAIXETAN INDAR BERRIAK

Nahiz eta askok pentsatu Kalbaixuak urruti gelditzen direla, auzo-tarrak dagoeneko hasi dira lanean.

Urteetan, bertako kofradiako kideek, bai baserritarrek bai marine-lek, elkarlanean jai dotoreak eta alaiak antolatu izan dituzte. Gukmutrikuarrok hainbeste maite ditugun eta ikutu berezia dutenKalbaixo jaiak.

Kalbaixoko Kofradia, azken urteetan hamalau batkidez osatua zegoena, gaur egun zortzik baino ezdute osatzen. Aspaldian taldekide batzuk umorearekinbai baina nekez ibili dira jaiak antolatzeko orduan.Zama astuna nabaritzen zuten beraien bizkarrean. Lanasko egin behar, gogoa eta ilusioa bai, baina gorpu-tzak laguntzen ez. Kofradiakide batzuek beraien ego-era ikusita, gazteei eskatu diete jaiak antolatzearenkargua hartzea.

Eta halaxe, uztailaren 2an egin zen bileran, 30 batlagun elkartu ziren, gazteak eta ez hain gazteak.Denak gogoz eta ideia berriak aurkezteko asmoekinbertaratu ziren. Langa bailarakoak, Olabarrietakoaketa baita Ibiri auzokoak ere. Azken batean, helburuagazteek ardurak hartzea da eta Kalbaixoko jaixak beti-ko legez ospatzea, hori bai, gazteak eta ez hain gazte-ak elkarlanean aurrera eginez.

Bestalde, gazteen asmoa jai hauei eutsi eta pixkanaka gauzaberriak sartzea da, esate baterako umeentzako erakargarriak izandaitezkeen jolas edo ekintzak, baita gazteentzako kirolak, beti eregure nortasun eta kulturako jolas edo kirol tradizionalei eutsita,bailaren arteko norgehiagokak, herritarrek parte hartu dezatenekintzak…

Hori guztia oraindik borobiltzeko eta lantzeko dago, baina Kalbai-xoko aurtengo jaixak bereziak izango dira, ziur. 88

Kalbaixo jaiak antolatzeko batzarrean.

Page 9: KALAPUTXI 86

9bi hitzetan

GURUTZE GORRIA BERRIRO ERE GURE HONDARTZETANOrain arte, ohituak geunden gure hondartzetan igerilarien eta guztion segurtasunazain-tzeko kolore horiz jantzitako sorosleak ikusten, hain zuzen ere DYAko neska-muti-lak ikusten. Aurten, berriz, zenbait arrazoi tarteko, iadanik Gurutze Gorriko sorosleakikusi ditugu.

Aurten, DYAko zuzendaritzak udalekin zuten hitzarmena utzi eta hondartzetako ardurauztea erabaki du. Talde txikia izanik urte asko zeramatzaten esfortzu horri aurre egiten,eta aurten horrela izan da, indarrak metatu eta beste norabide batera zuzentzea izan daberaien erabakia. DYAko ordezkarien esanetan, horrek ez du esan nahi datozen urte-etan hondartzak zaintzera bueltatuko ez direnik.

Alkateak 2009ko maiatzaren 7an emandako ebazpenaren bidez, Mutrikuko Saturraran,Ondarbeltz eta herriguneko hondartzen zaintza, salbamendu eta sorospen zerbitzuakontratatzeko baldintzak onartu ziren, prozedura ireki bidez emateko. Deialdi horretaraaurkeztu ondoren, behin behineko esleipenaren iragarkiaekainaren hamaikan agertu zen. Bertan, ikus daiteke aur-ten bainuzale mutrikuarrentzako sorospen zerbitzuaGurutze Gorriak beteko duela.

Hiru hilabeteko lana izango dute gure herriko hondartze-tan. Ekainaren 15ean hasi ziren eta irailaren 15ean buka-tuko dute herriguneko hondartzen zaintzan dabiltzan hirusorosleek, Hondarbeltzen ari diren biek eta Saturraranendiharduten lauek, denetara, mutrikuarren segurtasunerakodiharduten bederatzi lagunek. Zentrala Deban izangoduten sorosleak hondartza batetik bestera aldatuko diraudan zehar, beharren arabera, uretako motorra, anbulan-tzia edota itsasontzi azkarra baliatuz.

Beraz, mutrikuarrok lasai asko bainatu gaitezke gure hon-dartzetan, Gurutze Gorrikoek zainduko baitute gu guztionsegurtasuna. 88

Gurutze Gorriko sorosleak pistina ondoko postuan.

ATZEKO ETA EZKUTUKO LANAKAskotan aipatzen dugu bizitza aldatzen doala, zer esanik ez adinean aurrera doakieneta-koa bazara; baina ez da arraroa hogeitaka urteko gazteei “oraingo gazteak…” aditzeaere. Arrazoi asko daude aldaketa horiek ulertzeko: egoera ekonomikoa, teknologia, familiamoldea, informazioa, … Hala ere, ez dugu hain erraz geureganatzen baloreen baremoaldaketak, kosta egiten zaigu norberaren bizitzarako zutabe direnak besteek kontuan ereez edukitzea, eta tamalez begiratzen diogu egoera berriari.

Denok dugu geureganatuta elkartasuna falta dela, gaurko gizartea gero eta indibidualista-goa dela, zaila dela urrats bat ematea norberaren onurarako ez bada; horregatik, arretajarri diogu gure herrian gertatzen denari, eta kosta egiten da gurean ikusten dena bestezenbait herritan ikustea. Jakina dugu, edo susmatu behintzat, herrian diren mota zabalekozenbait jarduerak ez luketela aurrera egingo batzuen atzeko edo ezkutuko lanik ez balego;baina beti dira gutxi batzuk... Hori horrela izanda ere, txundituta gelditzen gara ikusteanjende andanaren partaidetza eskatzen duten herri ekimenak aurrera ateratzen direla gure-an, bata bestearen atzetik, eta hori gaur egun ez da ohizkoa.

Ez goaz baloratzera zeintzuek eta zenbateraino merezi duten aipamena. Agertu nahiduguna da gure herrian oraindik badela elkar lanerako joera, beharra esango lukete,agian, beste batzuek. Hor dago, eta azpimarratu besterik ez dugu egin nahi. Horrelakoekitaldiak antolatzeko ardura duten aginteriei, berriz, eskaera bat: Mimatu herri ekimenak!

Fenelon idazle frantsesak adierazi zuena gogoratzea egokia litzateke: “Ihes egizu laudorio-etatik, baina saia zaitez hauek merezi izaten”. Ziur filosofia hori duen asko direla atzekoedo ezkutuko lan horietan. Aurrera! 88

Itsas egunerako balea prestatzen.

Page 10: KALAPUTXI 86

10 bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

Urte asko-asko zeraman mugitu gabe ondo tolestutako tre-tzak zurezko kutxa baten, ganbara iluneko zokoan. Hainzegoen ohituta egoera hartara, ez zela gogoratu ere egitengaztetan nolakoa izan zen bere bizitza.

Egun baten, bere zokotik atera eta beste leku batera eramanzuten. Leku berri hura ez zen bestea bezalakoa, gauetan biziahartzen zuen, eta hasieran ausar-tu ez bazen ere, laster altxatuzuen pare bat amu, eta zirrikitubatetik atera ea zer gertatzen zenikusteko. “Mari lanbas” zoko-miatzaile eta kontakatilua zen las-ter zetorren “Itsas Eguna”renberri ematen ari zena. Zenbaitbileratan egon omen zen ezku-tuan, eta ohiturak berreskuratubehar zirela entzun omen zuen,baita itsas ondareko gaiek museobaten apain-apain jarrita egoteamerezi zutela: aurrerantzean,areto polit baten biziko ote zirengaldetzen zion bere buruari ame-tsetan balego bezala. Inguruanikusi zituen lagun pila bat: milloiotarra handia, pondo harria,korainak, sareak, kaiolak, trago-lak, konpasa, buiak, bela latina…Zenbat urte elkarri hitzik gurutza-tu gabe! Hartan, lorik egin gabepasatu zituen hurrengo egunak.

Iritsi zen eguna, eta kutxatik kan-pora atera zutenean ez zuen sen-titu gaztetan nabaritzen zuen hotza, ez eta kakotutako ha-tzik; dena zen epela eta goxoa. Nola deskribatu antxoarenbesarkada amu puntan sentitzean… Berriro bizi berritu zituenaspaldi-aspaldiko egoerak; baina, oraingoan kantua eta pozaziren inguruan, eta jende andana ikusten zuen ezagutzen ez

zituen tresna txikiez “klik” hotsak eginaz berari begira. Mai-tasunezko esku haien artean igaro zuen eguna “ohiturakberreskuratzen”.

Eguzkia ostantzean zela, ohiturari jarraituz, ekin zioten eskuhaiek berarentzat izan zen unerik zirraratsuenari: itsasoarensabelean murgiltzeari. Poliki-poliki izan zen, karela laztanduz,

esku lagun haien eraginez. Bereamuak zintzilik geratu ziren penta-gramaren notak balira ur sakone-tan; ikuspegia, baina, tristea, bizi-gabea iruditu zitzaion.

Goizean goiz, esku lagunen eragi-nez igo zen ontzira, eta haien aur-pegietan irribarrea ikusi eskainita-ko uzta urria izan arren. Besteontzi bat alboratzean aldatu zirenaurpegiak: baimenak eta legeakaipatzen zituzten ozenki hangogizonek, zezeltzen ere asmatzenez zuten erantzunen aurrean. Las-ter konturatu zen sasoi batekoarauek eta oraingo legeek ez zute-la elkar ulertzen, batzuk arazoakkonpontzeko zirela eta besteak,ostera, aginduak ezartzeko. Eskuberrien artean sentitu zuen bereburua: epelak ziren, maitasungabeak… Ez ziren ordu asko igarozaborrontzi baten bukatu zuenarte.

Horra gure tretzaren museo etno-grafikoa! Batzuek ez dakite ipuinak ondo bukatu behar dire-nik ere; agian okerrago, ez dute ulertzen herri ondare direngauza xumeek Txurruka bezalako gizon ospetsuaren argaz-kiaren alboan egon daitezkeenik. Besteok, agian, lekuz kanpogizon ospetsuak daudela pentsatzen dugu. 88

TRETZA BATEN ABENTURAK

Page 11: KALAPUTXI 86
Page 12: KALAPUTXI 86

ERRALDOIENBALSA

12 karenka

Xiri Andonegik eman zizueten bizitza…Ortzi: Bai, hala da. Berak esanda dakigu garai hartan Uda-letxeko Kultur Batzordetik egin ziotela erraldoi batzuk egi-teko proposamena. Herriko pertsonaiak zituzten gogoan,Atxili eta antzekoak. Xirik pentsatzeko denbora eskatuzuen, eta era berean bere proposamena aurkeztu zienudalekoei. Euskal mitologiari begirako pertsonaiak zituenburuan Xirik. Aurkeztu zuen bozetoan Anbotoko Mari,

Akerbeltz, Ortzi eta Sorgina ageri ziren. Ideia gustatu, etabaiezkoa jaso ondoren ekin zion gu sortzeari.Mari: Bai gogoan dut. Ez dakizu zein lan luzea izan zen.Urtebete agian gehiegitxo esatea da, baina ez zen askozgutxiago izan. Banan-banan ekin zion gu sortzeari. Bereburutik atera zen dena. Baina ez zen konformatu gu sor-tzearekin, laguntxoak ere egin zizkigun, iratxoak edoburuhandiak: Oker, Alper, Txoro eta Txotxolo.

Eta herriaren aurrean aurkeztu zineten…Sorgina: Ez dakizu zer nerbio eta dardara gure inguruan.Gu kalean ibiltzeko sortuak ginen eta gu ibiltzeko etadantzatzeko laguntzaileak behar genituen. Xirik bere ingu-ruan komentatu eta hamar laguneko taldea osatu zuten.Ez dakizu zein goxo eta maitekor hartu gintuzten!Akerbeltz: Beno, badakizu erraldoiak garela, handiak etaindartsuak. Gu mugitzeko ere indarra behar dela. Hasierankostatu zitzaien, baina ematen du eskua hartu digutela etagustura ibiltzen direla gurekin.

Eta Mutrikun gustura zabiltzate?Mari: Oso herri polita da Mutriku, aldrebes samarra badaere. Nahi dut esan aldapak handiak direla eta arnas estukaibiltzen garela askotan.Akerbeltz: Bai, eta galtzadarrian edo adokinetan baldar-txo ibiltzen garela batzuetan. Ez da batere erosoa guretzatbaina…Urtzi: Eta euria egiten badu edo lurra bustita badago ezdakizu zein kontu handiarekin ibili behar dugun muturrezaurrera ez erortzeko.Sorgina: Eta jaietan ateratzen garenez kaleetan banderi-nak egoten dira jarrita eta horiekin ere borrokan ibiltzengara, buruan ematen digutelako, argindarren kableakbezala.

Atzo zelakoan, sei urte pasa dira Marik, Akerbeltzek, Ortzik eta Sorginak kalea

ezagutu zutela. Xiri Andonegiren artelan hauek aho zabalik eta txundituta utzi

gintuzten ume zein helduok. Urte hauei errepasotxo bat emateko asmoz, Kala-

putxik bisita egin die lau pertsonaiei beraien berri jakitearren.

erraldoiak txistulariek lagunduta.

Page 13: KALAPUTXI 86

13karenka

Mari: Dena dela, esan behar dugu gure lagun konpartse-roak bereak eta bi egiten dituztela gu eroso eta lasai ibilgaitezen.

Kalean ibiltzeaz gain, dantzan ere ikusi zaituztegu…Urtzi: Lanak eman dizkigu dantzan ikasteak. Handiak etapisutsuak garenez ez da makala gu mugitzea.Mari: Koreografia bereziak ikasten ditugu. Guk ere luzitunahi izaten dugu jendaurrean, zer uste duzu…!

Urtean zenbatetan ateratzen zarete?Akerbeltz: Malenetan bitan eta Kalbaixotan beste bi egu-netan. Aurten beste irteera bat gehiago daukagu. Malenakaurretik Kataluniako erraldoiak datoz gurekin dantzatzera.Uste dut eurak hiru erraldoi eta dragoi antzekoren batdatozela gurera. Urduri gaude baina irrikitan kataluniarrakezagutzeko.Sorgina: Ikuskizun ederra egingo dugula uste dugu. Gukbehintzat gure ahaleginak egingo ditugu dena ondo ater-atzeko eta jende guztia pozik egoteko.

Mutrikun ezagunak eta kanpoan?Urtzi: Behin baino gehiagotan aritu izan gara honetaz hitzegiten, baina ez dugu salto hori eman. Badakigu ingurukoherri desberdinetan erraldoien festak eta bilkurak antola-tzen direla.Mari: Eta badakigu gu moduko erraldoirik ez dagoelainon, eta batzuetan izaten dugu harrotasun puntu bat eta

jendeak gu ezagutzea nahiko genuke.Akerbeltz: Guk gure aldetik ez daukagu arazorik inguru-ko herrietara joateko, gehiago esango dizut, desiratzengaude herri desberdinak eta hango erraldoiak ezagutzeko.

Jendearen eta batez ere umeen maitasuna jasotzenduzue…Sorgina: Bai, ume batzuk beldurtu egiten dira gurekin,baina ez dut uste beldurgarriak garenik. Saiatzen garaumeen lagun izaten eta batzuetan lortzen dugu.Mari: Guretzat okerrena kamioian ibiltzen gaituzteneanizaten da. Badakigu nahita ez dutela egingo, baina osozakar tratatzen gaituzte.Urtzi: Ez dakit guretzat leku aproposena den gordetzengaituzten loja, baina saio batetik bestera urratu batekinedo zerbait apurtuta bukatzen dugu.Mari: Badakigu zer nolako lanak hartzen dituzten Xirik etakoadrilak gure arropak eta izorratutako gauzak konpon-tzen...Sorgina: Arropak askotan koipez eta zikinez beteta gera-tzen zaizkigu, eta kontu piskatekin ibiltzeko eskatzendugu.

Eta bukatzeko mezu berezirik bai?Akerbeltz: Desiratzen gaudela kalera ateratzeko. Negualuzea izan da eta eguzkiaren epela sentitzeko irrikitan gau-dela.Urtzi: Jendea pozik ikusten dugunean geu ere pozik iza-ten gara.

Bada, konturatu orduko gure artean izangoditugu Akerbeltz, Urtzi, Sorgina, Anbotoko Marieta iratxoak. Ongi etorriak berriz ere gure arte-ra! 88

erraldoi bakarrak gara,

gu modukorik ez dago, eta harro gaude“

xiri, sorgiña, akerbeltz eta mari erraldoien konpartsa

Page 14: KALAPUTXI 86

uztailaren 12ra arte

jasotakoak

Page 15: KALAPUTXI 86
Page 16: KALAPUTXI 86
Page 17: KALAPUTXI 86
Page 18: KALAPUTXI 86
Page 19: KALAPUTXI 86

elkartasuna

zer egin duzue

Jonekin?

19gizartia

Espainiako gobernuak EPPKren kontrako erasoaldian sakondudu azken urteetan, askapen borrokaren kontrako errepresioarenlehen planoan kokatuz kolektibo hau. “Hasta que se pudran en lacarcel” Aznarren esaldi famatuak neurri zehatzen soka ekarri duondotik eta PSOEren gobernuak bizitza osorako espetxe zigorra,heriotza zigorra (gaixotasun larriekin presoak espetxean manten-duz), isolamendu eta bakartzea, bai eta dispertsioaren areago-tzea ere burutu ditu, besteak beste. Honekin batera, behin espe-txetik irtenda, preso ohiak jazarturik eta zigorturik mantentzekoneurriak hartzen eta berriak iragartzen ari dira.

Preso politikoen kolektiboa euskal askapen borrokaren errefe-rentzia nagusienetakoa dela jakitun da Espainiako gobernua. Eraberean, egoerarik indefentsoena jasaten duen kolektiboa da, etaespainiar gobernuak bahitu politiko gisa erabiltzen ditu. Espetxeainpunitate osorako eremu bilakatu baitute EPPKren kontra.Borrokaren erreferentzia den hori, EPPK, etsipenean murgiltzea,kolektibo gisa zatitzea eta pertsona gisa hondoratzea da argi etagarbi espainiar gobernuaren asmoa neurri guztiokin.

Kolektiboaren baitan etsipen, zatiketa eta kontraesanak eragiteabilatzen duena. Horretarako, kolektiboa babesgabe eta isolaturikbehar dute. Presoak beren artean isolatu eta bakartzeaz gain,presoak herritik isolatu nahi dituzte, presoekiko elkartasuna,defentsa eta babes adierazpenak oro desagertu daitezen bila-tzen dute. Logika horretan ulertzen ditugu presoen aldeko mobi-lizazioen debekuak, ongi etorrien debeku eta zapuzteak, oro harpresoen argazkiak eta beren aldeko aldarrikapenak oro desa-gertzeko abiaturiko erasoaldia ere. Espainiako gobernuak bada-ki preso politikoen existentzia herri honetan gatazka politikobaten existentziaren isla nagusia dela.

Horren guztiaren aurrean, herrian presoekiko babes eta elkarta-suna adierazteko asmoa zuen kanpaina martxan jarri genuenMutrikun ere; kanpainak hori guztia salatzea zuen helburu, etasinaduren bitartez erantzukizun politikoa dutenei herri honetanere presoen eskubideen alde egitea eskatzen genien, moziobaten bitartez. Aitzakiak medio beti lez udaletxe honetako eran-tzule politikoek ezetz ezan zuten, ez daudela ados, ez daudelaprest, euskal preso politikoak dagozkien eskubideen jabe EuskalHerriratuak izan daitezen. Hau da herrian egindako lanari, herri-tarrek emandako babesari, udaletxe honek emandako erantzuna.

Gurekin jai duzue behin eta berriro hor egongo gara, Espetxe bal-dintzak gero eta bortitzagoak, gero eta muturrekoagoak dira. Eraberean, kalean presoekiko elkartasuna gero eta zigortuagoaizaten ari da. Espetxean zein kalean, amnistia eta autodetermi-nazioaren bidean, presoen eskubideak defendatzeak eta borro-katzeak berebiziko garrantzia du beraz. Presoen kolektiboarenerreferentzia lantzen, beren presentzia -beren argazkiak, berenaldeko aldarrikapenak, beren eskubideak eta elkartasun baliabi-deak tinko mantentzeaz gain, sendotu eta biderkatzea da aurre-rantzean ere jorratu beharreko bidea.

Page 20: KALAPUTXI 86

20 gizartia

MUTRIKURA HELDUAbioian, trenean eta autobusean, pateran... paperekinedo paper gabe, Mutrikun dauden senegaldarrak Dakaringuruetatik etorriak dira, beren esanetan, bizimodu hobebaten bila, abentura berri bat bizitzera, eta hango familia-ri laguntzeko lana egin eta dirua irabaztera ere bai, noski.Herritik irten orduko zuten garbi iparra, beren bidaiarenhelmuga: Mutriku eta Ondarroa. Izan ere, beren aurretiketorritakoak ere badira, eta haiek zabaldutako bidetikabiatu ziren gure herrian dauden senegaldar gehienak.

Krisi garaian gaude, eta, zalantzarik gabe, etorriberri

hauek izugarri ari dira pairatzen egoera larria. Lehengoaldean, gutxi deitzen diete lanerako, karga-deskargarakobatez ere, eta horrek udaletxeari laguntza eskatzera era-man ditu. Hala ere, lanerako duten prestutasuna agertzeaeskatu digute. beraiek ez dute laguntzaz laguntza bizinahi, lan eginez bizi nahi dute gure herrian.

Gure herrian beste arraza bateko jendea, eta batez erebeste kolore batekoa ikustea ez da oraintsu arte gauzaarrunta izan, eta geu ere elkarren artean bizitzen ikastenari garela esan liteke. Oraindik ere, kaletik joan eta aurre-

tik datorrenari agurtu nahirik, kasurik egi-ten ez diotela ikusten dute senegaldarrek,eta horrek min egiten die. "Badago jendea-dioskue solaskideek- kaso egiten dizuna,eta nolabait herkide moduan ikusten gai-tuena, baina bestelakoa ere badago: Inoiz,autobusean joan eta alboko eserlekua inorkhartzen ez duela ikusten duzu...".

Pertsona bakoitzak bere ohiturak dituenmoduan, herriek ere izaten dituzte bereak.Senegaldarrek, noski, bereak dituzte. Guz-tiak dira musulmanak, eta zintzo-zintzo jar-

SENEGALdik etorritakoMUTRIKUARRAKGarai batean, arrantzale mutrikuarrak Dakar aldera joaten ziren, hango itsasoaberatsean arrantza egin eta dirua irabaztera. Gauzak aldatu egin dira, eta gauregun Dakar aldekoak datoz hona, gurera, bizimodu hobe baten bila. Hala esandigute Babouk eta Mamadouk, gurean dauden hamaika senegaldarren ordezkarihartu ditugunak. Batzuek futbolean, beste batzuek euskaltegian, guztiek nahidute mutrikuartu, gure artean bizi gutako bat gehiago sentituz.

MUTRIKU-SENEGAL futbol taldeaMamadou, Babou, Djibril, Idi, Mamadou “Duma”, Papelo, Barara, Bouba, Lamine,Mamadoú Faye, Moussa, Idrissa, Mamalan, Abdou, Babousarr, Arfan, Yaya, Malick,eta Luis ondarrutarra (beste ordena baten).

MUTRIKU-SENEGAL dataldearen izena, gure bi

herrien izenak“

Page 21: KALAPUTXI 86

raitzen diete beren ohiturei: Ez dute alkoholik edaten, egu-neroko beren otoitzak egiten dituzte, ez dute txerrikirikjaten... Baina gutxika-gutxika hemengo ohituretan murgil-du nahi dute, eta hizkuntzarekin lehenengo saio bat egindute.

EUSKALTEGIANEuskara ikasten hasi izanarengatik gehiago jakin nahi izandugu eta hauxe adierazi digu Babouk: "Gure herrian,Senegalen, wolof hizkuntza daukagu guztiok, eta gero,herrika, zuen euskalkiak modukoak ditugu; Mutrikun gau-den denok serer dugu. Gainera, eskolan frantsesa ikastendugu Senegaleko hizkuntza ofiziala bera delako. Hortaz,senegaldarrok hiru eta lau hizkuntza jakitea ez da harri-tzekoa. Gu hona etorri ginenean, laster konturatu ginenhemengo jendeak, gaztelera bazekien ere, euskara zuelabizitza normaleko hizkuntza. Ikusi genuen jende horrekberaien artean hitz egiteko, lanerako, kalean ibiltzeko era-biltzen zuena euskara zela. Telebista eta periodiko bat eus-kara hutsezkoak ere baziren hemen! Gauza horiek ikusita,nik berehala konprenitu nuen euskara ikasi behar nuelahemen hobeto integratzeko".

Udal euskara batzordearen babesean, udal euskaltegianjardun du hamaika senegaldar etorriberriko talde batekAISA programan, 60 orduko harrera programan. Aurre-rantzean, Babouk-eta euskara ikasten jarraitzeko asmoadute, nahiz eta hizkuntza oso ezberdina dela dioten, ikas-ten erraza ez dena...

FUTBOLEANMamadou eta lagunak denbora pasa hasiziren elkarren artean elkartzen futboleanegiteko. Ondabarrora joaten hasi ziren etahilabeteak pasatu ahala, taldea osatzerainoheldu ziren.

Taldea osatuta, entrenatzaile eta presidenteaere badituzte, inguruko senegaldarren bestetalde batzuen aurka lehiatzen hasi ziren.Berritxun, Ondarroan, Markinan... Gasteizen

ere jokatu zuten. Iazko denboraldi bukaeran Mutriku FTrenaurka ere jokatu zuten... eta 2-1 irabazi!

Taldea osatu eta beste herrietakoen aurka jokatu beharzutenean, azkar erabaki zuten taldeak zein izen izan beharzuen. Beraien bi herriak: Senegal eta Mutriku. Eta halaxejokatzen dute, Mutriku elastikoaren aurrealdean idatzia,eta Senegal bizkarrean. Kolorea, berriz, kostako herrialdebatek hartuko zuena, urdina.

Futbol zaletasunean bilgune ederra aurkituta, modu anto-latuan jarraitzeko asmoari heldu eta konpetizioan sartunahi dute, astero jokatzeko partiduak. Hori bideratzearren,udal kirol zerbitzura jo zuten eta beren asmoak agertuta,laguntasuna jasoko dutela adierazi digute. Hasteko, entre-namenduetarako elastikoak eta baloiak jasoko dituzte etaoso pozik daude horrekin. Konpetizioari buruz, zaila izan-go omen da federatzea, baina urtean zehar jokatzen direntorneoetan parte hartzeko arazorik ez omen da izango.

Itxura denez, datorren urtean San Miguel futbol zelai be-rrituan senegaldarrak entrenatzen eta jokatzen ikusikoditugu, elastikoaren aurrealdean Mutriku eta bizkarreanSenegal daramatela, beren bi herrien izenak.

Laster talde berean nahasian ikusiko al ditugu mutrikua-rrak eta senegaldarrak, beraien artean euskaraz hizketandihardutela! 88

21gizartia

Senegaldarrak euskaltegianBabou, Insa, Birama, Mamadou, Djibril, Moussa, Ousmane, Babacarr, Seni,Mamadou eta Babacarr euskaltegiko irakaslearekin, Luardoko gela batean.

ulertu nuen euskaraikasi behar nuela herrihonetan integratzeko“

Page 22: KALAPUTXI 86

HERRI NORTASUNARI EUTSIZ,

PROIEKTU TXIKITZAILLIAK STOP!

22 gazterixa

Zein da zuen borroka, ze aldarrikatzen duzue?Zerreitxio?Azkenaldixan, Mutriku aldatzen dauala ikusten degu,gero eta aldaketa nabarmenauak ikusten dia, hasi portuberritxik eta etxebizitzen gehiegikerixa arte. Honenaurrian, ikusi degu biharrezkua dala herrixan aldaketahonen kontrako jarrera bat agertzia, badakigulako herri-ko jende asko ez dauala ados bizi eredu honekin, etahonek dakarren proiektu txikitzailliekin. Era hontan,Mutrikuko Gazte Asanbladiak bizi eredu honen kontrakoborroka bat aurrea eramatia erabaki deu, herritxarron-tzako herri bat nahi degulako, herritxarron nahixak erres-petatuko ditxuna, azken finian, geu gealako herri honenetorkizuna.

Aipatzen dezuen bizi eredu hori zein da? Zerreitxioesaten diozue ezetz?Aipatzen degun bizi eredua, gaur egun gure gizartianinposatutako bizi eredua da, sistema kapitalistian barniandauana eta kapitalismo hontan oinarritzen dana. Gureustetan, eredu hau enpresari, banketxe, politikari eta goimaillako karguetan diharduten jauntxuen interes etaonurei zuzenduta dauan eredua da. Ez ditxu aintzat hart-

zen herritxarron biharrizanak, langille klasia baztertzendeu, honen eskubidiak geixo murriztuz eta prekarietatiaareagotuz. Horrez gain, esan leike eredu desarrollista batbultzatzen dala, nun zerbitzu, enpresa eta proiektu txi-kitzailliak eredu globalizatu baten aldeko apustua etxendeuen herri txikixen deszentralizaziua billatuz eta herrihandixetara bideratuz. Guzti honek herri nortasunandekapitaziua bultzatzen deu eta herriko komertzio, laneta bizi baldintzak guztiz mugatzen ditxu, lotarako herri-xa billakatuz. Honen aurrian, MUGAk ezetz esaten diobizi eredu honi, herritxar guztion onuria billatzen doaneredua nahi degulako, herri nortasuna defendatukodoana eta danok era berdinian bizitzeko aukeria emangodoana, gaur egungo klase banaketia gelditxuz.

Orduan aipatzen dezuezen proiektu txikitzailliakbizi eredu honen baitxan kokatzen dezuez, ezta?Bai, esan bezela inposatutako eredu honen partegarrantzitsua dia proiektu tzikitzaille honek. Izan ere,guzti hauen helburua betikoen interesak aurrea eramatiada, beraien boteria aprobetxatuz (errepresioa, inposake-tia…) eta herritxarron onuria kolokan jarriz. Beraz, dirupublikua erabiliz eta herritxarroi benetan zer nahi degun

MUGAkideak Olatzko harrobian

Page 23: KALAPUTXI 86

23gazterixa

galdetu gabe izugarrizko proiektuak eramaten ditxuzteaurrea, beti ere interes pribatuai lehentasuna emanez.Era hontan, AHT, Pasaiako portua… proiektu hauen adi-bide garrantzitsuak dia, eta baitxa Mutrikun bertakoportu berrixa, Sasiolako saihesbidia, harrobixak eta etxe-bizitzan gehiegikerixa ere.

Mutrikuko proiektuak aitxatu dezuezenez, zeinegoeratan ikusten dezuez Mutrikuko proiektuhonek?Portu berrixan kasuan, hainbat urte ta gero, portuanobrak martxan jarri zian, benetan herrixai galdetu gabezer nahi zoan Mutrikuntzat. Hasiera batian obrak aurreajun zian hainbat gorabeherakin, baiña oain iritsi damomentu bat, pairatzen degun krisi ekonomiko etasoziala dala eta, obran aurrekontua igo ein dala eta obraburutzen ari zan enpresiak ezin izan doala aurrea jarrai-txu. Honen ondorioz, obria gelditxuta do, ez atzea ezaurrea, eta etorkizunian zela segitxuko doan jakin gabe.Hola, oain momentuan dikia eta honen ingurua baldin-tza nahiko txarretan aurkitzen dia, herritxarron aisialdixabaldintzatuz.

Harrobixan inguruan hitz eginez, Olazko harrobi batzabaldu zeuen iazko udazkenian. Hasiera baten, Mutri-kuko arauak ez zeuen onartzen irekiera hori, baiña beti-ko trikimailluen bitxartez baimena lortu zan irekitzeko.Esan biharrekua da, prozesu honetan zihar herritxarraiinformazioik ez zakula eman, eta gu geu ere kasualitatezenterau ginala. Oain momentuan, harrobi hau irikitxa do,eta dakigunan arabera, bere onduan dauan San Blaskoharrobixa irikitzeko asmotan dabiz.

Sasiolako saihesbidian inguruan esan bihar da, proiektuhonek jarraitxu doan bidia ezkutukua izan dala, sekretis-

muan eraman dala eta herritxarroi proiektuan ingurukoinformazioik ez zakola eman. Hori aprobetxauta udalaproiektu hau lantzen oain dala urte dexente hasi zan, etaherrixai aurten eman zako proiektu honen berri, behindana onartuta dauanian eta obrak hastia gañian dakau-nian.

Hausnarketa hau ein eta gero, zein da zuek herri-xan etxen dezuen proposamena?MUGAk ikusten deu biharrezkua dala gure herrixa zati-tzen dozen proiektu honek danen inguruko hausnarketabat burutzia. Beti ere hausnarketa iriki eta partehartzai-llia, herritxarrai zabalduz eta iritzi eta erabakigune komunbat sortuz. Herrixan honen inguruan lanian dihardeuenaldeko zein kontrako taldien iritzi eta ekarpenak kontuanhartzia biharrezkua ikusten degu, herritxarroi hitza eman-da eta herritxarron hitza errespetatuta.

Gaiñea, aitxatu nahi deu azken urtietan Mutriku jasatenari dan egoeria tamalgarrixa dala: herriko denda etataberna asko itxi ein dia eta honek herri hilla bihurtzeakondenatzen gaitxu. Gure bizi eta aisialdi ereduak, eredudesarrollista globalizatu hontan murgiltzen dijuaz, izeetxen ez degun bitxartian herrixa salduz. Eta noski, herri-ko proiektu txikitzaille honek ere eredu honetara bultza-tzen gaitxuzte. Guk Mutrikun bizi, lan ein eta gozatu nahidegu, eta hortako herrixan nortasunan defentsan dihar-dugu, eredu hau urte gutxiren buruan kolokan ikustendegulako.

Era hontan, amaitzeko esan MUGAk bere borrokiakinjarraitxuko doala, proiektu txikitzaille honen kontra etaherri nortasunaren defentsan. 88

Mutrikuko Gazte Asanblada

Mutrikuko hondartza iazko urtean

Page 24: KALAPUTXI 86

Maria Jose Andonegi Egurbide, 1993 urtea

IX. edizioko 1. saria

Neurria: Zortziko handia

BERTSO PAPER SARIKETAKBERTSO PAPER SARIKETAK24 bertsuak

Izatearen misterioa

1

Izatearen misterioa

sentimendu eztitsua,

oi! Zein ederra lur bakoitzaren

balada distiratsua;

aske irrintziz alaitutako

betebehar indartsua,

beti gatibu beldur denaren

poema adoretsua.

2

Goizeko ihintza, bezain xumea

landaturiko hazia,

sugar antzera, ernalduz gero

hor bihotzean hasia;

aitamengandik gozotasunez

defendatzen ikasia,

haize zitalak eragozten du

xurgatutzeko grazia.

3

Gurdi zaharrak nolaz diraute

denboraren magalean,

hamaika malkoz igurtzitako

lore ta sasiartean;

basabidean pilatuz oro

min bat besteen gainean

atzerritarren handiusteak

ari diren bitartean.

4

Entzun bestalde kexaren zamak

inon ez dun sosegurik

zuk ezagutzen oinaze gabe

oinarritzen den herririk;

hala sinestuz; arima gertu

urnahasietan sarturik

eguneroko urrats ixila

sarean harrapaturik.

5

Menderatzean datza bakea

anitz oihu kaleetan

errautsetatik txingar berria

doi-doi ikus bazterretan;

zergatik ezin minen sakona

azter ene gogoetan

ez din ordea heriorik nahi

ez lagunik kateetan.

6

Keinu faltsuen arauetara

eznahi izanik makurtu

demagun otoi, lasaialdi bat

elkar gaitezen ulertu;

desio gisa labe gorrian

ezezko jarrerak urtu

gaur ta oraindik daitekelako

malkoa gozo bihurtu.

8

Giltzapetuen taupada hotsak

dirudienez entzungaitz

eskaintza bero, preziatua

agian zaizu ulergaitz;

ez da ohore, ezta probetxu

herrimina hor ikusgaitz

pago gozoen adar sendoak

eremuetan dohakaitz.

9

Kinka gartsuen oroitzapenak

nola jasan ditzakegu

noizbait zerua irekiko den

esperantza dakarkigu;

pago usoa, rnaitasun betez

horruntz bidal dizuegu

hator bai hator, hator etxera

“oro behar zaituztegu”.

10

Urte oroko egitekoak

urratu dit erritmoa

emanaraziz ene bertsoei

tankera poetikoa;

haseratikan nahitaez dauka

eragin emotiboa

paregabeko zeuen desira

ezin esan halakoa.

7

Ze argi-izpi eraginkorra

kontrajarrien batzarra

ez genezake gurutzetuta

utz irtenbide bakarra;

ai! nork dezaken gaua

lehertu begiztatzeko ifarra

begibetean eskale nator

hona hemen deiadarra.

Page 25: KALAPUTXI 86

BERTSO PAPER SARIKETAKBERTSO PAPER SARIKETAK25bertsuak

IZATEAREN MISTERIOA

“Izatearen misterioa” izen-burutzat duten bertso hauek,aspaldikoak izan arren (duelahamabost bat urtekoak) ira-kurri bakoitzean orduansorrarazten zidaten senti-mendu berbera sorraraztendidate gaur egun ere; ezeraldatu ez denaren sentsazioa,sentipen tristea.

Baina inoiz espero gabekotxapela ere bertso haueneskutik heldu zitzaidan.

Eskerrik asko.

Bertso paper lehiaketa sortueta ondorengo hamar baturteetan, atsegin handizparte hartu nuen eta urtetikurtera zaletasuna ere handi-tzen joan zitzaidan. Hori bai,nire maila apala izanik, ahale-gin handia egin behar izannuen bertsoaren nondiknorakoa eta bere egiturabideratzen, baina asko ikasinuen.

M. Jose Andonegi

2525URTEURTE

GAZTEAK

...16 urte arte

...Gutxienez 3 bertso edo 6 kopla

...Lehenengo saria:

Txapela, 90 € eta oparia

...Bigarren saria: 50 € eta oparia

...Saritu gabeko lehenengo mutri-

kuarra: 30 € eta oparia.

HELDUAK

...17 urtetik aurrera

...Gutxienez 6 bertso

...Lehenengo saria:

Txapela + 450 €

...Bigarren saria: 250 €

...Saritu gabeko lehenengo mutri-

kuarra: 100 €

BALDINTZAK

...Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango

dira.

...Bertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da

...Lanak izenordez sinatuko dira.

...Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazal baten barruan egi-

learen izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa bidaliko dira. Bertso

bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio.

...Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea komeni da.

...Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidaliko ditu doc

(WORD) edo odt (WRITER) formatuan. Artxibo batean bertso sorta bera

eta ezizena idatziko ditu eta bestean bere datu pertsonalak: izenorde,

izen, helbide, adina eta telefonoa.

...Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.

...Epaimahaiak hala iritziz gero sariren bat eman gabe utzi daiteke.

LANAK BIDALTZEKO HELBI-

DEAK

Posta elektronikoz

[email protected]

Posta arruntez

OKELAR bertso paper sariketa

Mutrikuko Bertso Eskola

Luardo etxea (Barrenkalea, z/g)

20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)

EPEA

Lanak urriaren 12a baino lehen bidali beharko dira aipaturiko helbidera.

SARI BANAKETAMutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak.

LANEN JABETZALanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide

osoa izango dute lan guztiak argitaratzeko.

EPAIMAHAIAAntolatzaileek eratuko duten epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango

dira.

ANTOLATZAILEA: Mutrikuko Bertso Eskola

OKELAR anaiak

BERTSOPAPER SARIKETAxxv.

aurtengodeialdia

Page 26: KALAPUTXI 86

Euskalduna izatez eta Renon bizi dena, antropologo etaidazlea, “Basque Studies Center-en” lanean diharduzugaur egun. Azalduko al zeniguke zer dela eta Euskalikasketen zentro hori Ameriketan?Hementxe zeuden euskaldunak eta bertako unibertsitateakerabaki zuen euskal kulturaren inguruko ikerketak interesga-rriak izango zirela. Horrela hasi ziren 1960ko hamarkadaerdian. Bill Douglass aukeratu zuten zuzendari. Honek Jon Bil-bao ekarri zuen. Bien artean liburutegia osatu zuten, ikerke-tak bultzatu eta argitalpenak egiten hasi ziren.

Zer egiten da “Basque Studies Center”-en?Funtsean ikerketa zentroa da. Bakoitzak bere lana egiten dueta argitaratu. Irakatsi ere egiten dugu, nahiz eta hori ez izangure egiteko nagusia. Besteen lanak ere argitaratzen ditugu.Lehengo urtean, adibidez, zortzi liburu argitaratu genituen.Datorren urtetik aurrera EHUko liburuak ingelesez argitaranahi ditugu, urtero zortzi libururekin hasiko gara.

Hortik aparte, bisitariak izaten ditugu, udan batik bat. Jendeaskok euskaldunei buruzko galderak izaten ditu eta haueierantzuten diegu.

Zein da zure egitekoa bertan?Ni ere, besteak bezala, ikerlaria naiz. Nire liburuak idatzi etaargitaratu. “Ko-zuzendaria” ere banaiz. nire egitekoa euskalerakundeekin harremanak gordetzea da. Horko laguntzajasotzen dugu bai Jaurlaritzatk, bai Bizkaiko Diputaziotik, baiBBKtik ere. Diru hauekin egiten ditugu argitalpenak eta argi-talpen hauek ateratzeak lana ematen du.

Non aurkeztu zenituen “Basque Estudies Center-eko”liburuak?Durangoko azokan aurkeztu nituen. Urtero aurkezten ditugu

Durangoko azokan gure urteko liburuak. Datorren urteangure argitalpen kopurua bikoiztea nahiko genuke UPVrekinegin dugun akordioa dela eta.

Gure liburuak euskal autore klasikoak, diasporako gaiak, tes-tuliburuak, urteroko kongresuaren ondorioak, literatura, eta-bar izaten dira.

Eta nork finantzatzen ditu liburu horiek guztiak?Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Kanpo Arazoeta-ko sailek ematen digute gehiena. Bizkaiko diputazioak erebai. Gero bertako euskal-amerikanoek fundazio bat sortudigute, eta honek ere dirua ematen digu.

Badakigu mundu osoan konferentziak ematen ere ibil-tzen zarena eta zerri buruko hitzaldiak egiten dituzu?Lehengo hilean bost hitzaldi eman nituen Dublin, Aberdeeneta Lancasterren. Erabili nituen gaiak: terrorismoa, Guggen-heim, Bilbo eta Oteiza izan ziren. Datorren hilean Helsinkinizango naiz, terrorismoaren mitologiez hitz egiteko.

Jakinekoa da liburu ugari ere argitaratu dituzula, zerriburuz idazten duzu?Euskal antropologiako gaiak: Bilbo, Guggenheim, antropolo-gia, biolentzia politikoa, ehiztariak, arrantzaleak, soldaduak,artistak... Nire hurrengo liburua terrorismoaren diskurtsointernazionalaz da; udazkenean argitaratuko da Chicagon.Erderaz ere argitaratzekoak dira Alberdaniakoak. Baina nirebenetako lana Bilbori buruz idatzi behar dudana da, etahemendik hamar egunera hasi behar dut (Chicagoko liburua-ren itzulpena amaituz gero).

Lan batzuk besteak baino garrantzia askosaz gehiago dute.Bilboko honek garrantzia berezia du niretzat, ze nire belau-

26 e-gazte!

Joseba Zulaika

solaskideJOSEBA ZULAIKA pentsalari, ikerlari eta idazle itziartarrari egindako elkarriz-keta da honakoa; aspaldi honetan Ameriketako Estatu Batuetan bizi eta lanegiten duen arren, Euskal Herria eta euskaldunok gaitu aztergai nagusitzat.

Page 27: KALAPUTXI 86

naldiko kultura politiko eta erlijiosoarenazterketa egin nahi dut. Beldurra ematen ditzer aterako zaidan.

Idazteko orduan zer duzu gogokoagoingelesa edo euskara?Ingelesez idazten dut gehiago, nire hemen-go lanagatik hala behartuta nagoelako.Baina bereziki gogokoa dut euskaraz idaz-tea. Poesia idazten dudanean (ez sarritanorain) euskeraz irtetzen dit gehiago, euske-raz errejistro emotiboak gehiago ikutzendizkidatelako.

Zer daukazu zeure burua, antropologo-tzat edo idazletzat?Jendeak antropologotzat nauka gehiago.Batzuetan esaten dut naizela “errekupera-tzen ari den antropologoa” (alkoholikoakerrekuperazioan egoten diren bezala). Sarri-tan neure burua idazle bezala ikusten dut.

Ez dago halako desberdintasunik neretzat.Bilbori buruz idatzi nahi dudana hasierabatean ‘etnografia’ deitzen diot nik, bainanobela bat balitz bezala idatzi nahi nuke.

Beno, Joseba. eta bukatzeko, zer esan-go zenioke idazle edo antropologiamundu horretan ibili nahiko lukeengazte bati?Ez dagoela irakurtzea eta eskribitzea bainogauza aberatsagorik imajinazio eta espe-rientziarentzat. Batek “bizi” egin behar duidazten duena. Baina idaztea bera da sarri-tan erabakirik zailena. Eskribitzeagatik ezbalitz, ni ez nintzateke inoiz etxetik irtengoeta nire bizitza erabat aburritua izango litza-teke. Eskribitzea zezenaren adarretan ego-tea bezala da. Eskribitu behar dudalako goi-zero presaka jaikitzen naiz –eskribitu behardudana, oraindik ez dudalako eskribitu–.Nire hurrengo liburuan esan beharko nukeesan behar dudan guztia. Baina seguru ez nauela asetuko,eta beste bat idatzi beharko dut geroago. Adikzio bat bezalada azkenean. Baina bitartean, zezenaren adarretan, bizirikzaude.

Eskerrik asko Joseba gaurkoan elkarrizketa honetanparte hartzeagatik eta zure denboraren zati bateskaintzeagatik. Zorte on “Basque Studies Centerren”eta urte askoz lanean jarrai dezazula. 88

27e-gazte!

““Malen Aldalur (Mutrikuko Institutua)

Joseba Zulaika

Basque Studies CenterrenEHUk argitaratzen dituen liburuak

ingelesez eman nahi ditugu

Ez dago irakurtzea eta eskri-bitzea baino gauza aberatsagorikimajinazio eta esperientziarentzat

Page 28: KALAPUTXI 86

GARAIAZorionak potxola etajarraitxu holako jatorraizaten. Amama, atxitxa,izeba-osabak eta batezere Aritzen partez.

JOSEBAAhaztu? Bai zera!Zorionak gure xaha-rrari, zeuri ereabuztua aillatukozatzu ta!

GARAIAUztailaren 2an hamarurte bete duzulako,Zorionak gure etxekoaltxor preziatuaren-tzat. Ama, aita etaLuarren partez.

DANELZorionak etxekomutil haundiari bede-ratzi urte betekoduelako abuztuaren19an. Muxu askoNahia eta aitona etadanon partez!

MARKELGutxi falta da eta,zorionak denon partez...Ea gitarra hori jaustenden!Infinito etaberrehun muxuzuretzat!

zer d

a? n

on d

ago?

GARI eta URKOZorionak abuztuaren 19an eta22an 4 eta 6 urte beteko dituz-ten mutil irrifartsu hauei.Miren eta Iratik.

MAITEMalen txiki eguneanjaio zen emakumehandiari, Zorionakbihotzez denon par-tez, baina batez erezure biloba Aiora,Ekaitz eta Marenenpartez. Urrutitxik ere,Zorionak Ama!

AITOR eta NAHIAGure etxeko errege-erreginakuztailaren 25ean 2 urte betekodituzuelako, aita Josu, Ama Idoiaeta Mutrikuko eta Ondarruakoaitona-amonen partez zorionikberoenak. Muxuak!.Z

OR

ION

AG

UR

RA

K.

4 PUNTALAREN EUSKARRIA

Lojapeko kanpo aldean dago kokatua, eta bere behe aldean, zutabearen iaoinean, harri baten falta nabari da. Badirudi puntal baten euskarriak zirelabiak; horrek esan nahi du, noizbait, ontzien karga eta deskargarako lekuaizan zela: kontuan izan behar dugu, zutabetik kanpora gaur dagoen espa-loiak ez duela urte asko. 8

AIMARGure Madalen haundi-xari 6 milioi zorionEkainen partez,uztailaren 22xan urteberri bat beteko duzu-lako!Zorionak!

baten bat zoriondu nahi?orri honetan duzu aukera

bidali argazki bat eta [email protected]

edo Luardoko sotoan

Page 29: KALAPUTXI 86

Malen jaixetan, 1924 urteanPia Azkarraga eta Tomasa Arkotxa, parkeko txurroanjaietako erropa jantzita.

Lagun koadrilaasto karrerarako prest

Malenetan,1965eko uztailaren 24an

Tente eta astoen gainean,ezker-eskuin:

Jon Barrenetxea,Joakin Iparragirre,Joakin Larrañaga,

Juan Jose Lekunberri,Inaxito Uribesalgo,

Xabier Lezertua “Loretxu”,Pedro Bilbao,

eta Jabier San Juan Txiki.

Kukulumutxu:Karmelo Agirregomezkorta

ArgazkiArgazkiZaharrakZaharrak

Page 30: KALAPUTXI 86

UDAKOUDAKOEKITALDIAKEKITALDIAK

30 agendia

UZTAILAuztailaren 19ra arte

ERAKUSKETA: Kaperatasu-na XVI-XIX mendeetan.Zabiel kultur etxeaneguen eta barixakuetan,18.00-20.00larunbat eta domeketan,12.00-14.00 eta 18.00-20.00

uztailak 18, zapatua

GRAFFITI LEHIAKETA,Goiz-arratsaldean herrianzeharZESTA EGUNADanok Bat pilota eskolakoumeekin 10:30etanSPINNINGMoila berri atzeko zabaleran,arratsaldeko 18:00etanTXISTU ALARDEAZabiel plazan, gaueko 23:00etan

uztailak 19, domeka

Euskal Herriko SokatiratxapelketaLur gaineko finala (600 kg).Goizeko 11:00etan Mijoan.Mutrikuko eta Katalunia-ko erraldoien kalejira

uztailaren 21etik 25eraMALEN JAIXAK

uztailak 30, eguenaERTZANTZARENMUSIKA BANDA23:00etan Txurruka plazan

ABUZTUAabuztuak 1, zapatua

Nomadak TX23:00etan Txurruka plazanabuztuak 8, zapatua

Elvisavuelo23:00etan Txurruka plazan

abuztuak 12, eguaztenaMusika Hamabostaldia:Concerto Donostiarra19:00etan Santa Catalinakomenduan

abuztuak 22, zapatuaNiko Etxarteta Zuberoako kontzertua23:00etan Txurruka plazan

abuztuak 29, zapatuaErdi Aroko azoka

I R A I L Airailak 4, barixakua

Euskadiko Orkresta Sinfo-nikoa20:00etan JasokundekoAndra Mariaren Parrokian

irailak 5, zapatuaEuskal HerrikoOrga Joko Txapelketa18:00etan Beheko plazan

irailak 11, barixakuaBERTSO JAIALDIA Andoni Egaña, Sebastian Liza-so, Maialen Lujanbio, UnaiGaztelumendi, eta EgoitzAlkorta “Beano” bertsolarie-kin.Bertso Eskolak antolatuta

irailak 14, 15 eta 16KALBAIXO JAIXAK

irailak 19, zapatuaTIRRI-TARRA etaherriko abesbatzak22:30etan moilan

irailak 27, domekaMutrikuko Herri Krosa

abuztuak 20 - urriak 10 - abenduak 19Egun guztiak barixaku, arratsaldeko

18.00etatik aurrera

ODOLA EMATEKOODOLA EMATEKOEGUNAK’2009EGUNAK’2009

MutriKuKO OdOL EMALEEn ELKArtEAKAntOLAtutA

• Irailak 13Ataun – Sarrastarri (996 m., nafarroa) – Lareo –

Lizarrusti

• Urriak 25toloño mendilerroa (1271 m., Araba)

(Bazkaria Labastidako bodega baten)

• Azaroak 15Kortakogain – Aumategi (1191 m., Elgeako mendi-

lerroa) – Ozaeta

• Abenduak 13deba inguruak.

MENDI IRTEERAK’2009MENDI IRTEERAK’2009BuruMEndi, ArtiBAi, AurrErA, LuMEntzA,

EtA Burdin Kurutz MEndi ELKArtEEKAntOLAtutA

ZINEA KALEANZINEA KALEANabuztuan zehar, emanaldiak

gabeko 22:00etanZabiel plazan

zuen elkarteak antolatutakoekintzen berri herri osoari

eman nahi badiozue,zuen esku duzue

KALAPUTXIKALAPUTXIjarri gurekin harremanetan!

635748393 [email protected]

Page 31: KALAPUTXI 86
Page 32: KALAPUTXI 86