LABURBIRA 2010 Eskuliburua
-
Upload
topagunea-euskara-elkarteen-federazioa -
Category
Documents
-
view
238 -
download
6
description
Transcript of LABURBIRA 2010 Eskuliburua
Zinea zazpigarren artea omen da eta zazpiurte dira, hain zuzen ere, Zirkuitu hau sortu zela.Zazpi, beraz, euskal zinea bultzatu eta zinegile, aditu, aritu eta zaleekin LABURBIRA honetan elkarlanean daramatzagunak.
Zazpi baino hamaika dira ordea gure zuzendariak, denetarik daukagu gure artean: ohikoak, aspaldikoak, kameratoilariak, beraien kabuz dabiltzanak, ikastetxetik atera berriak edo atzerrira joandakoak.
Bederatzi lan hauek ere, bakoitza bere ama edota aitarena da: dokumentala, umorezkoa, profesionala, argumentuduna, herriko ikastaroan sortua, bideoklipa, urte bukaerako proiektua edo animazioa,…
Badago zer ikusi gero eta aberatsagoa den zazpigarren artearen barruan.Ekin diezaiogun bada lanari: itzali argiak, piztu proiektorea eta ongi pasatu.
Film Laburren VII.Zirkuitua
EGUNA ORDUA HERRIA TOKIA ANTOLATZAILEA
10/04/13 19:00 Ermua LobianoKG Euskal Birusa10/04/14 19:30 Andoain Bastero M.Larramendi10/04/15 19:30 Gasteiz Montehermoso GEU10/04/15 19:30 Urnieta Sarobe Iñistorra-Larramendi10/04/15 20:00 Irun AmaiaKZ Irun Iruten10/04/15 21:00 Lasarte-Oria JalgiK.Antzokia Ttakun10/04/22 19:30 Laudio BasalarrinaElkartea Basalarrina10/04/22 20:00 Derio GureaAretoa Tximintx10/04/22 20:00 Durango PlateruenaK.A Berbaro10/04/22 20:00 Usurbil SutegiK.Etxea Noaua10/04/23 11:30 Igorre LasarteAretoa Ganoraz10/04/23 19:30 Zizurkil Atxulondo Manuel Larramendi10/04/23 20:30 Areatza Udaletxea Ganoraz10/04/23 22:30 Mutriku ZabielKulturEtxea Karenka10/04/28 20:00 Tolosa KulturEtxea Galtzaundi10/04/30 20:00 Irurtzun KulturEtxea Aizpea10/04/30 22:00 Soraluze Zinea Pil-Pilean
EGUNA ORDUA HERRIA TOKIA ANTOLATZAILEA
10/05/06 19:30 Hernani BiteriKulturEtxea Dobera10/05/06 19:30 Ordizia HerriAntzokia Hitzaro10/05/06 20:00 Biasteri Biasterikozinema Ttiki-ttaka10/05/06 20:00 Santurtzi Kresalaaretoa Bai esan10/05/06 20:30 Arrasate AmaiaAntzokia AED10/05/07 17:00 Aritzu-Anue LarraintzarkoBenta Ametza10/05/07 22:15 Aramaio KulturaEtxea Txirritola10/05/13 19:30 Deustua BidarteAuzoEtxea Berbaizu10/05/14 22:00 Atarrabia GuneEszenikoa Karrikaluze
APIRILA
MAIATZA
AHATE PASASinopsia:Eta bat batean, ahateek pantaila gurutzatzen dute.
Koldo Almandoz
Biografia:Donostia, 1973. Jaio, negar, jan, mukiak, lo, komikiak, Torrebruno, elurra, pelikulak, Arkonada, ikasi, hondartza, bidaiak, zakurra, musuak, argazkiak, lagunak, donuts, txoriak, gaua, motoa, sexua, filmaketak, irratia, surfa, hodeiak, tatuajeak, kontzertuak, maitasuna, baldea, aterkiak, drogak, banaketak, istripuak, borda, bizarra, miopia, irriak, ggk, kanak…
Filmografia:Belarra (2002), Amuak (2004), Desio Ehiztaria (2005), Midori (2006), Columba Palumbus (2007), Aurrescue (2008), Karea (2008), Larunbata (2008).
2009 (12´)
ZORION HUTSA
Sinopsia:“Zorion hutsa” izenburupean, eta
“hutsa” hitzak berak euskaraz duen esanahiarekin jolastuz, bi istorio kontatzen dira, filmaren
momentu batean, patuak elkartuko dituenak. Zorionaren
magalean bizi diren bi familiaren egunerokotasunaren zati bat
ezagutuko dugu, sinbolismoz eta emozioz blai dauden minutu gutxi
hauetan.
Estibaliz Ariz, Itziar Faido, Janire Fernández, Vanessa Martín, Gorka
Montiel eta Malen Ulazia.
Biografia:HUHEZIko 6 ikaslek, karrera
amaitzear egin duten lehendabiziko film laburra da
“Zorion hutsa”.
2008 (13´)
NORA ZOAZSinopsia:Ganbara batean jolasean ari diren ume batzuek, jantzi eta traste zaharrez baliatuz, irudimenezko eta fantasiazkomundu batera bidaiatuko dute.
Biografia:Zumarraga, 1983. Aitaren kamara zaharra hartuta hasi zen film laburrak egiten. Larreotxenetik pasatu eta AME musika estudioetan hasi zen bideoklipak egiten. Ondoren Niñoliquido Films ekoiztetxea sortu zuen eta gaur egun Madrileko NICzine eskolan ikasten dihardu.
Filmografia:Axular 3.0-ren “Akelarrean” Evil Coderen “La muerte no pasa de moda” Josu Bergararen “Nora zoaz” “El apagon” animazioko film laburra.
JosuBergara:Ea, 1979. 2006an grabatu zuen bere lehenen-go lana, ordutik hainbat lehiaketetan saritu dute eta hainbat kontzertu eta jaialditan parte hartu du bakarlari bezala nahiz taldean. “Nora zoaz” bere azken diskoa du, Mutrikuko AMEn grabatu zen 2009a bitartean.
Iñigo Sanz 2009 (4´)
CLARK & BORIS
Sinopsia:Aspaldian elkar ikusi ez
duten bi lagunen bizitzak asko aldatu dira azken
urteetan.
Biografia:Jose Luis Barredo eta Iñigo
Garciak zinerako duten zaletasuna konpartitu eta
hainbat proiektu gauzatu dute gaur arte.
Filmografia:La caja de la persiana (2003)
4 (2004)Aulkien jokoa (2004)
Berde (2007)Andarika, kilker, eta emakumeei
buruzko gogoetak (2008)Putz (2008)
Jose Luis Barredoeta Iñigo Garcia.
2009 (11´30”)
ODISEA ETXALDEANSinopsia:Etxalde koloretsu eta dibertigarri bateko oilo berezi eta eroek ez dute beraien irudimena besterik beharko abentura ikusgarri batean murgiltzeko. Ez da urruti joan beharrik espazio bidaiak egiteko.
Biografia:RenderizARTE animazio estudioa 2007an sortu zuten bi kideek. 3D proiektuetan lan egiten dute, bai publizitate arloan eta baita bestelakoetan ere. Iruñeako “SISTEMA, Escuela de Arte y Diseño” eskolan irakasle zelarik, ikasleekin batera egindako “Odisea Etxaldean” film laburra sortu zuen Urkok.
Filmografia:Formas (2003), Malos Humos (2005)Insert Coin (2005), BIC (2007)
2008 (4´)
Urko Mauduit eta Ioseba Salaberri.
KAMERATOIA Topaguneak 2009ko abenduaren 12an Bermeon antolatu zuen lehiaketako bi sarituak dira ondoko lerroetako lanak.Bi lan hauek, Ikus-entzunezkoen Rallyak ezarritako baldintzen arabera eginda daude.
- Egun bakar batean grabatu eta editatuak izan dira.- Gehienez hiru minutuko iraupena dute.- Antolatzaileek egunaren hasieran emandako gai edo aipu bat islatzen dute.
NIREAK DIRA! Kameratoia 2009 (2´) “lehensaria”BlakandekerFilms:Aimar Ruiz, Naiara Gonzalez, Naiara Ortega, Erika Elizari, Zain Gonzalez, Mikel Dominguez, Iñaki Larrañaga eta Liher Puente.Sinopsia:Bermeoko balkoietan eskegitako erropek, auskalo zergatik, lurrera erortzeko joera dute. Kalera galtzak amilduz gero, ondorio bitxi bezain arriskutsuaksor daitezke.
NEGUKOHITZAK Kameratoia 2009 (3´20´´) “bigarrensaria”Epalzarenalargunak:Maddi Barber, Libe Larrarte, Andrea Galbete eta Garazi Abrisketa.
Sinopsia:Urteak hitz egin gabe pasa ondoren zoro-etxetik irteten den emakumeak itsasoaren deia jasotzen du.Bermeon 2009ko Kameratoian bigarren saria jaso zuen
ESAIOKSinopsia:Iker, bere auzoko neska alai eta ederrarekin maiteminduta dago. Bere sentimenduak adierazteko ahaleginak egin arren, beldurrak eta segurtasun faltak ez diote uzten ahaleginak burutzen. Desesperatuta dago gure protagonista.
Biografia:2001etik asko dira telebistan egin dituen lanak kamara, produktore edo zuzendari gisa. Film laburretan ere aritu da, batzuetan zuzendari, besteetan argi edo soinu teknikari. “Esaiok”, Igorreko Kultur Etxeak 2009an antolatutako film laburren tailerrean egin zen. Bertan 8 pertsona aritu ziren Arkaitz Basterraren gidaritzapean.
Filmografia:Laburrak: Obsidia (2001)The Black Light Blues (2002)Verticals (2003) Dokumentalak: Agian (2006)Luzeak: Harri zuria
2009 (7´)Arkaitz Basterra
AMONA PUTZ! Sinopsia:
Zenbaitetan, ume txikiak dituzten senar-emazteek
amonaren falta igartzen dute, zenbaitetan, soilik.
Biografia:Zarautz, 1966. Zuzendari
laguntzaile gisa aritu ondoren, bere lehen lanak jorratzen hasi
zen Asier Altunarekin batera. Azken boladan bakarrik egitera
ere ausartzen da.
Filmografia:Txotx (1997)
40 ezetz (1999)Aupa Etxebeste (2005)
Setioa. Koldobika Jauregi (2007)Taxi? (2007)
Brinkola (2009)
2009 (9´) Telmo Esnal