Zuin 354 euskara

download Zuin 354 euskara

of 4

description

zuIN, Informazio Agenda Laudio Udala. 354. zenbakia. Bigarren hamabostaldia, 2008ko otsailazuIN, Info-agenda ayuntamiento de Llodio. Número 354. Segunda quincena de febrero de 2008.

Transcript of Zuin 354 euskara

  • 2. hamabostaldia. Otsaila 2008. 354 Zk.Ale kopurua: 7.200

    ZEURE UDALAK INFORMATZENwww.laudiokoudala.net

    www.ayuntamientodellodio.net

    Laudioko Udala ipuin lehiaketakoXVII edizioan 3.060 euro inguru

    banatuko dituzte irabazleen arteanGure udalerriko literatur harrobia,herri askok nahi luketena bainoaskoz ere handiagoa eta indar-tsuagoa da; horren adierazle gar-bia urtero gurean antolatzen den"Laudioko Udala" ipuin lehiake-ta. Oraingo honetan, hamazazpi-garren edizio honetan, aldaketabatzuk behintzat izango dira, baikategorien izendapenari, bai sa-rien kopuruari dagokionez. Ikusiez bestela:Gauza gutxi aldatu dira lehiaketahonetan aurreko edizioei keinuegiten baldin badugu. Ipuin le-hiaketa honetan, ohi bezala jaiodaten barnean dauden idazle guz-tiek parte hartu ahal dute, beti ere,bakoitza bere mailan aurkeztukodelarik. Horretarako, hurrengomailok antolatu dira:1.- Helduen maila (1988 urteanedo lehenago jaiotakoentzat).2.- Gazteen maila (1989 eta 1996urte bitartean jaiotakoentzat)3.- Umeen maila (Eskolen-artekoa)Lehen Hezkuntzako ikasleak.Lehiaketako oinarriei dagokionez,bertan parte hartu nahi dutenekeuskaraz edo gazteleraz, edo bie-

    tara lanak aurkezteko aukera izan-go dutela jakin behar dute; gaiaordea librea izateaz gain, inoiz ar-gitaratu gabea eta originala izanbeharko du.Lanen luzapena desberdina izanbeharko du, parte hartzen den ka-tegoriaren arabera: Umeentzakokasuan, lanak izango du 2 orrial-de baino gutxiago, ez 6 baino ge-hiago eduki eta eskuz aurkeztu-tako lanak onartuak izango dira,aurreko edizioetan bezala.Gazte eta helduentzat antolatu-tako kategorietan, lan bakoitzakezin izango du 4 orrialde bainogutxiago, ez 10 baino gehiagoeduki eta makinaz tarte une bigazaurkeztuko dira.Lanak hirukoiztuta bidali beharkodira, DIN A4 neurriko orrietan, al-de bakar batetik idatzirik.Lan guztien aurkezpenari buruz,zera adierazi beharko litzateke:egile bakoitzak bere datu pertso-nalak eta NANaren fotokopia batsartu beharko ditu gutun azal it-xi batean (haurren kategorianikastetxearen izena eta egiten ariden maila ere adierazi beharko di-

    tu). Gutun azal honen kanpoko al-dean eta lan bakoitzaren kopie-tan, egileak lanaren izenburua etakategora jarri beharko ditu eta in-olaz ere, egileari buruzko zehaz-tapenik.Lanak Lamuzako KulturaEtxeko bulegoan edo HerrikoPlazan z/g Udaletxearen bule-goetan, aurkeztu behar dira2008ko apirilaren 26ko eguer-diko 14.00ak baino lehen. Edi-zio berri honek agertzen duenberezitasunik handiena, sarienarloari dagokiona da, izan ereaurreko edizioekin alderatuta,sari ekonomikoak zertxobaithandiagoak izango baitira:Helduen kategorian euskarazedo gaztelaniaz idatzitako ira-bazleak 900 euro eta diplomabat poltsikoratuko ditu. Gaz-teen kategoriakoak berriz, 300euro eta diploma eta eskolaarteko kategorian, txapeldu-nak 120 euro, diploma eta 55plaza dituen autobs bateantxangoa egiteko aukera lortu-ko ditu. Informazio gehiago-rako www.laudiokoudala.net.

    Kultura arloak bertako rocktalde guztiei deia egiten die,hurrengo Laudio rockjaialdian parte har dezatenLaudioar Udaleko Kultura arloak babesa eskai-ni nahi die gurean sortu diren rock talde guz-tiei. Hori dela eta, aurten ere Laudio Rock jaial-dia antolatzea pentsatu izan du.Zuek ere rock talde bateko kideak baldin baza-rete eta jaialdi honetan parte hartu nahi baldinbaduzue, martxoaren 31 baino lehen, laudioarudaletxeko hirugarren solairuan kokatutako Kul-tura arlotik pasa beharko zarete eta bertan zuentaldea inskribatu. Informazio gehiagorako 94403 49 00.

    Oskorrirekin emandakokontzertuaren ostean,musika bandak omenaldiaegingo dio hilaren 24eangaliziar musikariErroke Deunaren Musika Elkarteak albiste be-rri zein pozgarria eskaini nahi dio, ez bakarrikbere segitzaile sutsuei, baita musika maite du-ten guztiei ere: Iragan abenduan Oskorrirekinegindako arrakastaren ostean, datorren otsai-laren 24an, arratsaldeko 19.30etan eta LanHeziketako Udal Ikastetxean, laudioar bandaketa "Nahasiak" folk taldeko gaita-joleek Ra-quel Feijoo eta Raul Rodriguezek, galiziar mu-sika herrikoia ardatz izango duen kontzertubat eskainiko dizuela. Esan beharrik ez dago,hitzorduarekin bat egitera dei egiten dizuete-la, baita musika bandak estreinatu berri duenweb orrialdera sartzea eta taldearen nondiknorakoak zeintzuk diren hurbiletik ezagutzea:www.bandallodio.com

    Azken udal akordioak Zenagortaganako mendi bide printzipalaren

    konpontzea eta hobetzea: 351.670,26 euro. 2008 urterako -lan egunetarako, jai eguneta-

    rako eta igandetarako- Haurrentzako Etxez-etxeko Laguntza zerbitzua ematea: 12.000 eu-ro (BEZ barne).

    Laudio Llodio LAUDIOKO HARAN NOBLEAREN UDALA

    AYUNTAMIENTO DEL NOBLE VALLE DE LAUDIO/LLODIO

  • 2. hamabostaldia - Otsaila 2008

    Inauterietako eta San Blas jaieta-ko zurrunbiloaren ostean, zer ho-beto, atseden hartzeko beta es-kaintzen digun ekimen bateanparte hartzea baino. Hori delaeta, beste hamabostaldi batez,Laudio Top Zinema ekimenak lu-zatzen dizkizuen estreinaldieiburuzko informazioa ematen di-

    zuegu hurrengo honetan. Hu-rrengo emanaldiek gainera, sariandana lortu izan zituzten, bate-tik "Cach Escondido"k lortuta-ko 2005eko Europa sariak, etabigarrenak "Hairsprayk" urrezkogloboren bat ere poltsikoratzealortu zuen. Etzazue gehiagopentsatu eta goza ezazue berta-

    tik bertara eta sos txiki batzuentruke zinerik onenaz!*Otsailak 16: CACHE ESCON-DIDO, euro1, 17.30 eta 20.00,LHUIan; +13*Otsailak 23: HAIRSPRAY,euro1, 17.30, 20.00, LHUIan, publikoguztientzat.

    Sari ugari lortu zituzten filmen proiekzioa izango duguhurrengo asteburuetan Laudio Top Zinemari esker

    Martxoaren 1ean eta 2an,APILLek Beherapenen etaEskaintzen feriaren edizio berri bat antolatuko du.Laugarren honetan, gure udalerriko zenbait dendaparte hartuko dute, beti ere, kalitate bikaineko ge-neroa, oso prezio interesgarrietan eskainita. Hitzor-dua, aurrekoetan bezala, Aiara Kantzelariaren es-taldutako jolastokian egingo da. Hurrengo Zuineanekitaldi honi buruzko zehaztapen gehiago jasokoduzuenik ez zalantzarik izan, adi beraz!

    Beherapenen feria, martxoaren1ean eta 2an helduko dainstitutuko jolastokira

    Goikogane mendi taldeko gure lagunak Sorian al-dean kokatutako Ro Loboseko kanoira joko duteotsailaren 23an, estreinatu berri dugun 2008ko men-di egitarauko laugarren irteera gauzatzeko asmoz.Eta beti diogun bezala, irteera berri honi buruzko in-formazio gehiago beharko bazenute, jakizuewww.goikogane.com web orrialdea zuen mesede-tara daukazuela, zuen jakin mina asetzeko asmoz.

    Ro de Loboseko kanoirakoirteera hilaren 23an, Goikogane

    mendi taldearekin

    Dolumin Barikuko feria dela eta,bertan saltoki edo erakustoki batizan nahi duten artisau edo etabaserritarrentzako azken deialdia:Kultura, Kirol eta Jaien udal arlo-

    ak aditzera eman duenez, saltokibat lortu nahi dutenek, otsailaren20 baino lehen euren eskaeraaurkeztu beharko dute, aipatuta-ko arloak udaletxeko hirugarren

    solairuan dituen bulegoetan. In-formazio gehiagorako 94 403 4900 telefonoa.

    Dolumin Barikurako saltoki bat eskuratu nahi dutenekeskaera aurkeztu beharko dute hilaren 20a baino lehen

    Adi egon zuen prestaketa hobetunahi duzuenok! Dagoeneko mar-txan dira FORCEMenek (Funda-cin Tripartita por el empleo) di-ruz lagundutako DOAKO kurtso-ak .Nahiz eta lehenengo deialdia IN-EMen eta REASSen izena emanadaudenei bakarrik zuzendua izan,urte osoan zehar kurtso antzeko-en deialdi gehiago aterako dira.Kurtso hauetan izena ematea bal-dintzarik gabea izango da.

    Hasiera batean kurtso hauek dau-de:

    -NEKAZARITZA EKOLOGIKOA-KOMUNIKABIDE TEKNIKAK-ZUHAITZEN INAUSKETA-INFORMATIKA ERABILTZAILEMAILAN: Informatikako teknolo-gi berriei sarrera.-Nekazari ekonomiaren dibertsifi-kazioa. PRODUKTU NATURALENELABORAZIO ETA MERKATURA-TZEA.-ESKUZ EGINDAKO ELIKAGAIENERLABORAZIOA-ABEREEN ERABILERA ETA HART-ZAIN TXAKURREN TREBAKUNTZA-SOLDADURA-ELIKAGAIEN ERABILTZAILEA

    -ARDOEN DASTATZE ETA ELABO-RAZIOA-SENDABELARRA ETA BELARAROMATIKOAK-KONTABILITATEAREN KUDEAKE-TA. ENPRESEN EKONOMIA.

    Oraingoz ez daude zehaztuta le-henengo deialdi honetan eman-go diren egutegi eta tokiak. Hauguztia eskariaren arabera eraba-kiko da.Interesatuek: UAGAra (945260533Benitoz galdetuz) edo Aiarako ko-adrilara (945399122 Aintzanezgaldetuz) deitu.

    FORCEMek eskainitako heziketa ikastaroak martxan

    Arratsaldeko dantzaldia etafox-gaua, Baisala dantza

    taldearen hurrengo hitzorduakBerriro ere, Baisalako gure lagunek, gorputzaastintzen has zaitezten guraria egi bihurtu na-hi dute, hori dela eta, otsailaren bigarren ha-mabostaldirako bi hitzordu berri luzatuko dizki-zue, hala duzuen neurrian, hanka eta aldakariastindu heder eman diezaiozuen eta dantza,zuen zaletasun berria izan dadin. Jakizue gai-nera, bertan parte hartzeko ez duzuela ezer be-rezirik egin beharko: bertaratu eta primeran pa-satzea soilik... Zeren esperoan zaudete beraz!Bat egizue Baisalarekin!Hilak 17: Arratsaldeko dantzaldia 18.00etatik21.00etaraHilak 22, Baisala Gaua antzokian 22.30etatik01.30etara.

    OTSAILEKO AGENDAHilak 16:

    12.00: Arabar txakolinaren aurkezpenofiziala Gastronomia museoan 17.30-20.00: Laudio Top ZinemaLHUIan

    Hilak 17: 10:30: Ikastola Laudio krossa (Araba-ko txapelketa) Lamuza parkean 18.00: Baisalaren arratseko dantzasaioa.

    Hilak 20: 19.00: Mikologikaren Ohiko biltzarraKultura Etxean

    Hilak 22: 22.30 Baisala gaua Antzokian

    Hilak 23: Goikogane taldearekin irteera 17.30- 20.00: Laudio Top ZinemaLHUIan 20.00 Arabako Bertsolari Txapelketaen kanporakera Basalarrinan

    Hilak 24: 19.30: Erroke Deuna taldearen kon-tzertua LHUIan

    Hilak 26: 17.00: Helduentzako istorioak Lamu-zako udal liburutegian

    HIRUGARREN ADINEKONTZAKOTAILERRAK: IKUS 3. ORRIA

    Hilaren 20a arte: Dolumin Bariku-rako saltokia eskatu Hilaren 18a arte: Jaietarako aurre-kontuak aurkeztu

    GAZTE INFORMAZIOGUNEA LAMUZA

    LAMUZA KALEA [email protected]: Astelehenetan,Asteazkenetan eta ostiraletan

    16:30etatik 19:30etara

    Agiri desberdinak bertanegiteko aukera jarraia

  • 2. hamabostaldia - Otsaila 2008

    Erreserba ezazu gaurdanik1945ko belaunaldikoek

    antolatutako festarako tokiaGure udalerrian bizi edo bertan 1945. urteanjaio ziren gizon emakumeak zoriontsu egitekozergati berria dute gaurdanik. Izan ere Antola-keta batzordeak aipatu digunez, martxoaren1ean euren 63. urtemuga ospatuko baitute. Egunhorretako jai egitaraua honako hau izango da:13.00etan meza santua Kepa Deuna parrokian14.30etan Toki n jatetxean bazkaria eta honenostean patxadaz egoteko aukera.Zuek ere ospakizun honekin bat egin nahi bal-din baduzue, jakizue, otsailaren 25 baino lehen41 euro sartu beharko dituzuela Vital Kutxakohurrengo kontu korrontean: 2097 0264 810103249362. gogoan izan ba: 45ean jaiotako-en bilkura handia martxoaren 1ean.

    Helduentzako istorioakLamuzako liburutegian

    hilaren 26an, Virginia Imazeneskutik

    Otsailaren 26an, arratsaldeko 17.00etatik au-rrera Lamuzako Udal Liburutegitik hurbiltzen di-ren guztiek, Virginia Imazek eskainitako Nagu-sientzako istorioez gozatzeko aukera izango du-te. Oraingo honetan "Todas las mujeres de ojosgrandes" lema izango dute istorioek. Sarrera li-brea eta doakoa.

    San Roke jaietarakoaurrekontuak aurkeztekoepea otsailaren 18an

    bukatuko daKultura, Kirol eta Jaien udal arloak 2008an os-patuko diren San Rokeetarako ekitaldiak anto-latzeko beharrezkoak diren aurrekontuak aur-kezteko epea otsailaren 18an bukatuko delaadierazi nahi die bertako kultur, kirol, musikataldeei eta koadrilei.Interesatuek informazio gehiago beharko balu-te, Kultura arloko telefonoa euren beharretaraizango dute 94 403 49 00an.

    Emakumaren NazioartekoEguneko bazkarirako gaurbertan inskribatu zaitez

    Solastiar emakumeen kultur elkarteak aditzeraeman duenez, Emakumaren Nazioarteko Egunadela eta urtero antolatzen den martxoaren 8kobazkarian parte hartu nahi dutenek, martxoa-ren 3a arte tartea izango dute euren izen ema-tea gauzatu ahal izateko. Horretarako honakokontu korrontean 38 euro sartu beharko dituz-te: 3035-0045-25-0451125543. Informazio ge-hiagorako 685700909.

    Laudioko Udaleko Berdintasunarloak antolatuta honako tailerhau eskaini nahi da: Emakumeentzako auto defen-tsa ikastaroa, martxoaren 14 eta15ean jorratuko delarik (ostiralaeta larunbata) Granja kirolde-gian, barikuan arratsaldeko18.00etatik 20.00etara eta la-runbatean berriz, arratseko10:00etatik 14:00etara eta15:00etatik 19:00etara. Plazakopuru mugatua denez, aurre-tiazko izen ematea ezinbestekoaizango da. Izen emateak: 94 4034 854telefonoan edo Berdinta-sun arloko bulegoetan (Udale-txeko 2. solairuan).

    HELBURUAK: Norbanakoaren konfiantza in-

    dartu eta garatu. Biktima papera ahal den neu-rrian gainetik kendu eta emaku-meak, bere kabuz arriskutsuakizan daitezkeen egoerei aurreegiteko kapazitatea bere gain ar-tesa. Erasoen aurrean, oinarrizko tek-nikak bereganatzea eta prakti-kan ipintzen jakitea.

    METODOLOGIA:Tailerrak 12 ordu inguru iraungoditu. Era berean ikastaroa bi blo-ke nagusietan bereizita egongoda:

    Alderdi psikologikoa:Autoestima teknikak, rol-payin-ga, buruz-burukoak, psikodrama,esperientzia pertsonalen taula-

    ratzea, lasaitze teknikak...Gure baliabide eta indar pro-pioaren bila joateko teknikak.

    Alderdi fisikoa:Eraginkorrak eta errazak izangodiren teknikak ikasiko dira, betiere teknika psikologikoen bitar-tez jasotako segurtasuna indar-tzeko balioko dizkigunak. Gaine-ra erantzun zehatzak ematekoaukera luzatuko digu:Behar bezala berotu ondoren etaoinarrizko teknika fisikoak bere-ganatu ondoren (erasoa, defen-tsa, askatzeko teknikak...) talde-ak teknika guzti hauek praktikanjartzeko aukera izango du, bainorbanako gisa, bai talde gisa,bakoitzak eskatzen duenarenarabera.

    Emakumeentzako auto denfentza tailerra

    Oraingo honetan ere, hitzaldiakizango dira Hirugarren Adineko-entzako bereziki antolatutako cul-tura ekitaldien programazioarenmuina. Hala ere, ez pentsa nolanahikoak izango direnik, izan ereegunerokotasunari tinko eutsikodiete eta puri- purian diren gaiakhurbil hurbiletik ezagutzeko au-kera emango baitigute. Esatera-ko, interesgarria oso, Joko Olinpi-koak jasoko dituen herrialdeari bu-ruzko jardunaldia, edo faltsifika-zioei buruzkoa, edo poztasunariardatz izango duena, edo eta SlowFood mugimendua zer den era-kutsiko duena.Beti bezala, hitzaldiak arratsalde-ko bostetatik aurrera izango dire-la gogoratu nahi dizuegu- balioanizdun gelan-. Eta ez ahaztu bes-te ekimen batzuk ere izango di-rela, musika emanaldiak edo etazine proiekzioak... horiek ordea

    gure udalerritik kanpo izango di-ra, ikusi ez bestela egitarauak ze-hazten duena!!15, OSTIRALA5.30etan: Musika emanaldi liri-koa, CRISTINA MARTINEZ PE-DROSA (sopranoa) eta ALBERTOSAEZ PUENTE (piano-jolea) biko-tearen eskutik. Amurrioko antzo-kian, beraz adi autobusen ordu-tegiari.18, ASTELEHENA:5etan: Hitzaldia: PEKN egingodiren hurrengo Joko Olinpikoakdirela eta (2208ko uda). TXINA:Erraldoi Handia itzartzen ari da.SALVADOR ARANA ekonomila-riaren eskutik.20, ASTEAZKENA5etan : Hitzaldia: Kontsumoa:"Benetakoa eta faltsua denadesberdintzen". Ainhoa Etxean-dia. DEMSACeko ikertzaileareneskutik.

    22, OSTIRALA5etan: Erreportajea:"Gorilak,masaiak eta giza eboluzioa"LUIS ANTONIO PREZ DE HERE-DIA bilogo eta irakaslearen ar-gazkiak, zuzendaritza eta mun-taia.25, ASTELEHENA:5etan: Hitzaldia: Psikologia: "Zo-riontasunaren inguruan" JUANJOS CORCUERA. Psikologo ckl-nikoaren eskutik27, ASTEAZKENA5etan: Hitzaldia: "SLOW FOODa:Gaur egungo gastronomia" Ara-bako Slow Foodeko talde batekzuzendutako ekimena. Jarraiandastaketari paso emango zaio.29, OSTIRALAZINE-FORUMa : AMURRIOkoANTZOKIAn , 17.00etan: "Con-versaciones con mi jardinero" fil-maren emanaldia JOS LUIS RA-MOS zine kritikariak aurkeztuta.

    Egunerokotasunean oinarritutako hitzaldiek eta musikaemanaldi lirikoa bezalako ekitaldi kulturalek, Hirugarren

    Adinekoentzako ekintza nagusien ardatza

    Arabako txakolinaren azken uzta-ren aurkezpena gure udalerrianegingo da aurten. Hitzorduaotsailaren 16an, eguerdiko12.00etan egingo da, Euskal Gas-tronomia Museoaren egoitzan.

    Nabarmentzekoa da, aurten aur-kezpen ofizialak arabar hiriburuaalde batera uztea eta gurera etor-tzea, inguruko ekoizleei merezizaien babesa eskainiz. Hitzorduanbesteak beste, aditu talde batek

    iragan urteko uztaren kalifikazioazein den jakiteko dastaketa bategingo da; hala ere, ekoizleen el-kartea pozik da "espero genuenbezala, 2007ko muztioaren kali-tatea primerakoa baita".

    Hilaren 16an arabar txakolinaren aurkezpen ofizialaegingo da Euskal Gastronomia Museoan

  • 2. hamabostaldia - Otsaila 2008

    Arabako BertsolariTxapelketako kanporaketabat, Basalarrina Topagunean

    23anBasalarrina Euskal Topaguneak, otsailaren23an Arabako Bertsolaritza Txapelketako kan-poraketa bat jasoko du. Besteak beste, bertatikbertara bertsoez gozatzeko aukera luzatuko di-gun hitzordu honetan Iaki Viaspre, Juan Ma-ri Juaristi, Izar Mendiguren, Serapio, Ander So-lozabal eta Ekaitz Samaniego arituko dira. Zukere lehiaketa edo festa honen lekuko izan nahibaldin baduzu, jakizu hitzordua izango duzula,hilaren 23an, arratsaldeko 20.00etan Basalarri-nan.

    Laudio Mikologia elkartearenOhiko Biltzarra hilaren 20an

    Laudio perretxikozaleen elkarteak, otsailaren20an, arratsaldeko 19.30etan eta ohi bezala,Kultura Etxeko Ohiko Batzar orokorra egingodela jakinarazi nahi die euren bazkide guztiei.Batzordekideek aditzera eman dutenez, ezohizko batzar orokorrik deitu nahi ez baldinbada, aurreko urteetan gertatu den bezala, be-harrezkoa izango da bazkide guztiak bertanizan daitezela.

    Udalak ez du karraskarienkontrol eta desinfezioprodukturik emango

    Karraskarien kontrol eta desinfekzio produktuaksegurtatu eta kontrolatzeko, Udalak holako pro-dukturik EZ DUELA EMANGO jakinarazten du.Era egokian arratoiekin akabatzeko eta desin-fekzioa egin ahal izateko, interesatuek Herrilan,Zerbitzu eta Mantentze-Lanen Bulegoarekin, ha-rremanetan jarri beharko dira (944 034 866 te-lefonoa), bertatik dagokion arratoi-galtze zer-bitzua hartuta daukan enpresari era zuzeneankomunikatzeko.

    Araba karate klubekozenbait kide, Espainiako

    txapeldun izendatu dituzteArkatiz Santamara, Alex Garcia eta Ander Ai-barro laudioarrak, guztiak ere Araba karate klu-beko kideak, Estatu espainiarreko Txapeldun na-gusi bihurtu zaizkigu berriki. Guztiak, Euskadi-ko selekzioan airtu izan ziren lanean eta, Anda-luziako, Asturiaseko eta Catalunyako selekzioeiaurre egin ostean, txapela eskuratzea lortu zu-ten. Lortutakoa gutxi balitz, Alex Garcia, 80 ki-lo baino gehiagoko junior kategoriako txapel-dun ordea izendatu zuten, lan bikaina burutuondoren. Zorionak guztioi egindako ahalegina-gatik eta lortutako guztiagatik, noski!

    Aiara Koadrilarenmerkataritza gidaren

    eguneratzeaAiara Kuadrillako denda, fabrika eta enpresen gi-daren doako zerrenda eguneratzearren, intere-satuek www.laudiokoudala.net/gida.html jo be-harko dute euren formularioa betetzeko. Honelaherritarrek eskura izango dute gidan bildutakoedozein enpresari buruzko datuak. Mila esker.

    2005eko apirilaren zortzian, Lau-dioko Oroimen KolektiboarenBerreskurapenaren proiektuaageria egin zen eta bi urte barru,hasieran proiektua besterik ezzena, errealitate bihurtu zen. Na-hiz eta hasieratik lanaren egituraoso zehaztuta egon, geroago al-daketa batzuk egin dira. Iturri ez-berdinetatik edan dugu, ahozkoiturrietatik, idatzizko dokumen-tuetatik, baita grafikoetatik ere.Gure lanaren helburuak informa-zioak alderatzea eta aldez aurre-tik egiaztatu gabeko informa-zioak ez erabiltzea izan dira.Lan orokorra eta zabala egitekoideia genuen, eta horrek, Laudio-ko gizartearen zenbait alderdiriburuz orokortasunean lan egite-ra eraman gintuen, bai eta mugafisiko bat ezartzera ere (700 orrigutxi gorabehera) . Arrazoi ho-rregatik, bada jendea, gaiak gut-xiegi garatu direla pentsatzenduena. Oharpen honen aurre, ar-gitu behar dugu gizartearen

    ikuspuntu orokorra eskaintzeanahiago izan dugula, gai zehat-zetan sakontzea baino.Bi aleen banaketak ahaleginhandia ekarri zuen OKB-ren lan-taldearentzat. Fundacin AMA-LUR Fundazioaren diru ordainke-taz gain, lan-taldeak (batzuetankontratatua eta, bestetan bolun-tario gisa, kobratu gabe) konpro-mezu finkoa izan zuen lan huraaurrera eramateko. Banaketa as-te betean zehar egin zen eta lau-dioarren erantzuna bikaina izanzen, hain zuzen ere, aurreikusitazegoen liburu kopurua bukatuarte. Liburuak dohainik eskuratuez zituztenei eta ilara luzeak etabertan sortutako nerbioak jasanzituztenei barkamenak eskatzendizkiegu. Esan beharra dago, li-buruak banatzeko sistema baka-rra, alfabetikoki kalez kale anto-latutako zerrenda baten bidezzela eta bilaketa informatizatuaez zegoela.Hasieratik, proiektua bi zatitan

    antolatu genuen, bata ikerketaeta idazketa, gaur bukatua, etabestea balioztatzea, aurrekoabezain garrantzitsua edo are ga-rrantzitsuagoa. Halaber, 5.000familia baino gehiagok hartu du-te dohainik gure udalerriarenOroimen Kolektiboari buruzko la-na. Horrela, erraz uler daitekekalean sortutako eztabaida, edu-kia dela eta. Eztabaida kaleandagoelarik aprobetxatu nahi du-gu hausnarketa eta azterketara-ko garaia irekitzeko. Era horre-tan, balioztatze lana garatzekoEztabaida Foru izeneko proiektuberri bati hasiera emango diogu,baina hori hurrengo ZUIN aldiz-karian aurkeztuko dugu. Orain-goz, etapa berri honen helbu-ruak aurreratzen dizkizuegu: ba-tetik, lanaren balioztatzea, hauda, lanari onarpena ematea; etabestetik, informazioa jasotzekogarai berria hastea, artxiboahandiagotzeko eta OKB-ren lanaosatzeko.

    Amalur fundazioaren deialdia

    Gure udalerrian berriki egindakoikerketa batek eskainitako da-tuen arabera, aurre matrikula-zioaren ataritan, (Eusko Jaurlarit-zak otsailaren azken egunetaraatzeratu du aurre matrikulazioaegiteko epea) gure herrian D ere-duak duen indarra argi eta garbigeratu da.Egitasmoaren hartzaile kopuruakbehera egin badu ere, datuekhonako hau erakusten dute: A

    eredua erabat desagertu da gu-rean, eskatzailerik ez baitago; Bereduak zertxobait atzera egindu (Haur hezkuntzan %62,48tik%45,78ra egin du eta Oinarrizkohezkuntzan %58,10etik%51,88ra) eta eredu honek gal-dutakoa D ereduak berreskuratudu. Hala eta guztiz ere, ez deza-gun ahaztu, ikas orduak jardu-naldiaren %14 baino ez direla,hori dela eta gure seme-alabak

    euskaldun peto petoak izan dai-tezen -herri euskaldun baten oi-narri- beharrezkoa izango daeuskara kalera ateratzea etaeuskaraz mintzatzea. Horrexega-tik aldizkari honetatik euskaraikastera eta praktikatzera ani-matzen zaituztegu, zuek bakarriketa zuen seme-alabek egingobaitute herri euskaldunago bat,euskararen etorkizuna bermatuz.

    D eredua, laudioar ikastetxeetan euren seme-alabakaurre matrikulatzen dituzten gurasoen hautaketa

    Behar beharrezkoa da, burukogaitzen bat pairatzen duten per-tsona gaixoei gizarteratzen planbat eskaini eta ematea. Horixexede hartuta, ASASAM elkarte-ak, zenbait programa dituen pla-na luzatzen die aipatutako etainplikatutako guztiei:*Orientazio eta informazioprograma: Informazio zabala,objektiboa eta anitza eskaintzensaiatzen da programa hau, baigaixoari, bai familiari ere.*Erreabilitazio psiko-sozia-laren programa: Gaixoari, be-re senideei eta gizarte osoari bi-

    deratutako ekimenak egiten diraprograma honetan ;*Etxebizitza programa; Auto-nomia pertsonal maila minimobat duten baina etxean laguntzabehar duten gaixoei zuzenduta-ko programa honen kudeaketalanak egiten ditu ASASAMek2007. urtetik aurrera.*Interbentzio psiko-hezi-tzailearen programa; Burukogaitzen bat duen pertsonareneta bere familiaren ongizate etabizi kalitatea bilatzea du helbu-ru; horretarako egokiak diren in-guruak sortu eta berriro gaixo-

    tzeko arriskua ezabatzeko ahale-gina egiten da. Etxebizitzan ber-tan jardun daiteke honetaz.*Gizarteratze, Lantze pro-grama: Buruko gaitzen bat du-tenei lana bilatzen lagundu.*Aholkularitza juridikoa:Buruko osasunaren ingurukoaholkularitza juridikoaren zerbi-tzua.*Sentsibilizazio egitaraua

    In formazio gehiagorako ASASA-Men Telfa: 94 4034690 Faxa: 946726446 edo www.asasam.org

    Buruko gaitzen bat pairatzen duten pertsonengizarteratzea da ASASAMen antolatutako ekintzen

    egitarauaren xedea

    Laudio Udalak, bere Euskara Ar-loaren ekimenez, kanpaina bat ja-rri zuen abian aspaldi: herrikoerroldan izena ematen zuten jaio-berriei musika disko bat eta Alka-teak hari zuzendutako gutun batematen zitzaien.Kanpaina hori berriztatu da etaoraingoan Elkar etxeak umeent-zat argitaratutako TXIKIA IZANIKizeneko disko bat oparituko zaie.

    Disko horretan ume txikien ikas-te eta psikomotrizitate prozesuanlagungarri diren hainbat euska-razko kantu agertzen da. Diskoa-rekin batera, kantuen letrak bilt-zen dituen liburuxka bat, guraso-ek baliagarri izan dezaten. Erosi-tako diskoekin 3-4 urtez berma-turik daude kanpaina honetarakobehar diren aleak.

    Udalak gure udalerriko jaioberriei euskal haur kantuezagunenez osatutako DK oparituko die aurten ere