berrittu 125. zenb

12
2008 // URRIA OCTUBRE 125 UDALEKO BERRIAK 2 100.000 euro bideratuko dira, hainbat lanetarako KULTURA 5 Sarobe Kontzertuak: Surfin Kaos eta Izaera KIROLA 8 Jose Mari Izeta, XI. Tenis Openean garaile EUSKARA 9 Euskara lan munduan sustatzeko hitzarmena

description

 

Transcript of berrittu 125. zenb

Page 1: berrittu 125. zenb

2008 // URRIA OCTUBRE

125

UDALEKO BERRIAK 2100.000 euro bideratukodira, hainbat lanetarako

KULTURA 5Sarobe Kontzertuak:Surfin Kaos eta Izaera

KIROLA 8Jose Mari Izeta,XI. Tenis Openean garaile

EUSKARA 9Euskara lan munduansustatzeko hitzarmena

Page 2: berrittu 125. zenb

UDALEKO BERRIAK 125URRIA OCTUBRE // 20082

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Irailaren 3an egindako Gobernu Batza-rrean 100.000 euro bideratzea eraba-ki zen hainbat lanetarako. Lan horiekhainbat alorretakoak dira, baina denenartean nabarmentzeko modukoak dirahonakoak: Etxeberri etxegunean egingoden aparkaleku berriaren lanak, Egapeikastolan jarriko diren gortinak eta se-gurtasun hesiak, Etxeberriko biribilgu-nea hobetzeko lanak, eta Eula eta Za-bordegi baserrien arteko bidea hobe-tzeko lanak.

Etxeberri etxeguneko aparkaleku be-rria egiten 19.000 euro inguru erabilikodira. Egape ikastolan 7.000 euro, ikas-geletako leihoetan gortina berriak jar-tzen. Orain baino lehen leihoak aldatuziren, eta orain gortinak. Lehen solairu-

ko leihoetan bost segurtasun hesi jar-tzeko 3.675 euro erabiliko dira, jolasgu-nerantz dauden leihoetan, hain zuzenere. Etxeberriko biribilgunea egokitzeko10.115 euro erabiliko dira. Autobuseketa kamioiek arazo franko izaten dutebiribilgune horretan, bidea estuegia de-lako, eta lurra kendu, kutxeta jaitsi, hor-migoia bota eta errekarriak jarriko dira.Igerategi baserritik Eulara Zabordegitikbarrena doan baserrien arteko bidea ho-betzeko ere 11.000 euro bideratuko di-ra. Antzeko aurrekontua du ElutxetatikBidegurutzetara doan bidea berritzekolanen proiektuak.

Baserri bideak txukuntzeko eta kon-pontzeko ere 4.000 euro pasatxo bide-ratuko dira, eta beste 7.000 euro Erra-

tzu zubiko eta Denontzat kafetegiko he-sietan hobekuntzak egin eta erortzekoarriskua saihesteko. Aranzubiko haur-tzandegiko itxitura osoa ere kendu egin-go da eta berria jarri, umeek arriskurikizan ez dezaten. 5.874 euro erabilikodira lan horietan.

Irailaren 17ko udalbatzan ere erabakigarrantzitsuak hartu ziren. Batez eregazte informazio gunearen bulegoaridagokiona. Albaitaritza zegoen lokale-tan kokatuko da bulego hori, eta berri-kuntza lanak egiteko 65.000 euro era-biliko dira. Gazte informazio gune be-rrian gazteei herrian dauden aktibitate-ei buruzko informazioa, ikastaroak, lanaukerak eta beste topatu ahal izangodira.

Gobernu Batzarrak hainbat lanetarako100.000 euro bideratzea onartu zuen

Etxeberri etxeguneko aparkalekua, obretan. © SL Arantzubiko eraikina. © SL

Hirigintza batzordeko kideak pasa denurriaren 1ean batzartu ziren lokalenerabilera aldaketaren inguruan eztabai-datzeko, eta gaiaren inguruko ordenan-tza berria adostu zuten. Ordenantzahori hilaren 15ean egingo den ez ohikoudalbatzarrean bozkatuko da, eta udal-

batzak ordenantza berria onartzen ba-du, indarrean jarriko da.

Ordenantza berri horrek, onartzenbada, orain arte erabilpen komertzialazuten lokalei bizitegitarako erabileraematea baimenduko du. Bizitegitarakoerabilera edukiko duten lokalek bete be-

harreko baldintzak argituko ditu orde-nantzak eta bizitegitarako erabilera lor-tu ezingo duten lokalen zerrenda ere ja-soko du. Bete beharreko baldintzak mo-ta askotakoak izan daitezke: estetiko-ak, irisgarritasunaren eta lokalek duteneremu erabilgarriaren gainekoak...

Hirigintza batzordeak lokalen erabilera aldatzekobaldintzei buruzko ordenantza berria adostu duUrriaren 15eko osoko bilkuran bozkatuko dute ordenantza

Page 3: berrittu 125. zenb

La Junta de Gobierno resuelve destinar 100.000euros para diversos trabajos

1252008 // URRIA OCTUBRE 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

LABURRAK BREVESLínea entre Urnieta y Lasarte-OriaEl Ayuntamiento de Urnieta ha pe-dido a la Diputación Foral de Gipuz-koa que estudie el establecimientode una línea de autobús entre losmunicipios de Urnieta y Lasarte-Oria, a petición de la concejala deEAJ/PNV Maribel Vaquero. Los ur-nietarras que quieran desplazarsea Lasarte-Oria o viceversa han deutilizar dos autobuses, o el tren yel autobús para recorrer los treskilómetros que separan las dos lo-calidades, y dada la estrecha vin-culación histórica de los dos muni-cipios, se ha hecho la propuesta yaexplicada a la Diputación.

Nuevo concejal en la corporaciónHa tomado posesión de su cargo elcuarto edil perteneciente a la agru-pación UDA Urnieta Denon Artean.Se trata de Xabier Sasiainbarrena,que ocupará la plaza que dejó va-cante Miren Quintas. Sasiainba-rrena informó en el primer plenoque participaba que había dejado delado su participación en UDA, con-virtiéndose así en concejal no ads-crito a ninguna agrupación política.

Contenedores en nucleos ruralesLa agrupación municipal UDA hahecho una propuesta a la Manco-munidad de San Marcos solicitan-do la colocación de los contenedo-res de reciclaje en los núcleos ru-rales de Urnieta (envase, vidrio ypapel), en concordancia con la ubi-cación de los contenedores ya exis-tentes, y en actuación conjuntacon la sociedad Behemendi. ElAyuntamiento quiere recordar queel estudio realizado por esa socie-dad revelaba esta necesidad en laszonas rurales, y pide que se atien-da la propuesta cuanto antes.

Pasos de cebra elevadosEl grupo municipal del PSOE pre-sentó una moción sobre los pasosde cebra elevados del pueblo y laadaptación a la normativa de los co-lores que se están utilizando enesos pasos de cebra. Por el mo-mento no se ha tomado ninguna de-cisión en firme y se están analizan-do las distintas opciones.

Los miembros de la Comisión de Urba-nismo se reunieron el 1 de octubre, yacordaron una nueva ordenanza decambio de uso de bajos y locales de usoterciario a uso residencial. Esa orde-nanza se debatirá en un pleno extraor-dinario que se celebrará el 15 de octu-bre. La nueva ordenanza entrará en vi-gor si el pleno lo aprueba en votación. Sise aprueba la ordenanza, podrá darse

uso residencial a bajos y locales quehasta ahora eran de uso comercial.

No todos los bajos y locales podráncambiarse de uso. La ordenanza detallaque locales quedan fuera de su ámbitode aplicación. La ordenanza también de-talla los requisitos que tendrán quecumplir los locales de uso residencial,entre ellos requisitos estéticos, acce-sibilidad, superficie útil del local, etc.

La Comisión de Urbanismo elabora una ordenanzapara el cambio de uso de locales a viviendas

La Junta de Gobierno del 3 de septiem-bre ha resuelto destinar 100.000 eu-ros para la materialización de diversostrabajos. Varios son los proyectos a losque se va a destinar un montante eco-nómico de consideración. El más impor-tante, de 19.000 euros, para construirun parking nuevo en la zona de Etxebe-rri. Se van a emplear más de 10.000euros en tres trabajos. En la ikastolaEgape se van a colocar cortinas nuevasen los ventanales, además de cinco ver-jas de seguridad en las aulas del primerpiso que dan a la zona de juegos.

Las mejoras de la rotonda de Etxebe-rri costarán 10.115 euros. Las obrasse llevarán a cabo porque los autobusesy camiones tienen dificultades para ha-cer maniobras en dicha rotonda. Hasta11.368 euros se elevará el gasto de lasobras para mejorar el camino que saledesde el caserío Igerategi hacia Eula y

Zabordegi.Otras obras de interés son la mejora

de las vallas de seguridad del puente deErratzu y la cafetería Denontzat, paraevitar caídas y accidentes, así como larenovación total del cierre actual delparvulario de Aranzubi, porque el actualestá totalmente oxidado y con innume-rables barrotes rotos.

En pleno celebrado el 17 de septiem-bre también se tomaron decisiones im-portantes. La más importante la crea-ción de un centro de información paralos jóvenes. La oficina se situará en loslocales donde antiguamente trabajabael veterinario. Se van a emplear 65.000euros en la reforma del local, y la fun-ción principal del centro será informar alos jóvenes de Urnieta de las activida-des que se organicen en el pueblo, asícomo de los diferentes cursos u ofer-tas de empleo.

Puente de Erratzu. © SL Cafetería Denontzat. © SL

Page 4: berrittu 125. zenb

KULTURA 125URRIA OCTUBRE // 20084

Xoxokako herritarrek auzoko festenegun handiak ospatuko dituzte urriaren10etik 12ra. Jaiak pasa den astelehe-nean hasi ziren, herri kiroletako erakus-taldi ikusgarriarekin, Irazu eta Arzallusbertsolarien saioarekin eta herri bazka-riarekin. Iluntzean trikitilariek alaitu zu-ten giroa goizaldera arte. Biharamune-an, asteartean, idi-proba antolatu zu-ten auzokideek, eta gauean, gau-sor-presa. Asteburu hau ekitaldiz betetadator, bertakoentzat eta Xoxokara bil-tzen diren guztientzat.

Ostiral gauerako bertso afaria anto-latu dute, Besabi jatetxean, 20:30ean.Baina larunbata izango da jaietako egun

potoloena. 16:00etan hasiko da mustxapelketa, eta helduak horretan direnbitartean, haur jokoak, eta txokolateajokoetan parte hartzen dutenentzat.17:30ean Xoxokako I. Tiro Txapelketakhartuko du txanda, eta 18:00etan, III.Toka Txapelketak. Gauean, Kupela talde-aren ardura izango da gau-pasa ahaliketa gehien luzatzea.

Larunbateko parrandarekin nekatu ezdenak izango du zer gozatua jaietako az-ken egunean, igandean, urriaren 12an.Salda eta pintxoak banatuko dira Xoxo-kako aterpetxera biltzen diren guztien-tzat 10:00etan. Ordu berean, Xoxoka-ko Artzain Txakurren II. Trebetasun

Lehiaketa ere izango da bertako zelaie-tan (horri buruzko informazio gehiago,12. orrialdeko agendan). Eguerdia pasaeta ordu laurdenera meza nagusia egin-go da, eta elizkizuna bukatuta, Egapedantza taldearen erakustaldia. Igandearratsaldean nabarmentzeko modukohiru ekitaldi prestatu dituzte. Denetaninteresgarriena lehenengoa, auzokogazteak zaharren aurka neurtuko ditue-na herri kirol lehiaketa batean.

Saioaren ondoren, trikitilarien doi-nuek hartuko dute auzoa, eta dantzasuelto egiten duenarentzat, eta baitabegira geratu denarentzat ere, sagar-do dastaketa 18:30an izango da.

Urnietako udalbatzak Gazteria, Kulturaeta Kirol sailetako San Migel jaietakoekitaldiak antolatzeko herriko hainbatelkartek eskatutako diru-laguntzen be-rri eman du. Denera 13 herri elkarte la-gundu dira diruz, eta jasotako kopurua500 eta 5.000 euro artekoa da.

Hau da elkarteen zerrenda, eta jasoduten diru kopurua: Poxta-Zahar elkar-tea (4.980 euro), Xoxokako Auzokideak

taldea (4.000 euro), Txanbolin txistula-ri banda (667 euro), Gabiltza elkartea(2.067 euro), Urdanbor elkartea(2.697 euro), Sansonarri elkartea(3.037 euro), M. Rivier guraso elkartea(1.445 euro), Iñistorra elkartea (1.657euro), Aurrera Gure Ametsa taldea(2.960 euro), Donostiako ExtremeñoenElkartea (700 euro), Euskadiko Barre-natzaileak taldea (1.205 euro), Santa

Kruz elkartea (656 euro) eta Tomakan-dela elkartea (2.870 euro).

Talde horiei aipatutako kopuru osoa-ren %75 ordaindu zaie dagoeneko. Gai-nerako %25, diruz lagundutako jardue-ra edo programaren memoria laburraaurkeztu ondoren ordainduko da. Aben-duaren 23a baino lehen aurkeztu behar-ko da memoria, bestela aurrez jasotakodiru guztia itzuli beharko da.

Las fiestas comenzaron el 6 de octu-bre, pero la traca final vendrá este finde semana. Se han organizado multitudde actos en el barrio de Xoxoka, y entreellos varios destacados. Por ejemplo, labertso afari de Besabi el viernes, la ac-tuación musical del grupo Kupela parael sábado por la noche, y la curiosa com-

petición que han organizado los jóvenesdel barrio contra los veteranos. Seráuna apuesta de deporte rural. Ademáshabrá trikitilaris, juegos infantiles,campeonatos de mus, toca, tiro y pe-rros pastor. Actividades que a buen se-guro reunirán a mucha gente del barrio,del pueblo y de los alrededores.

Ekitaldiz betetako asteburuaXoxokako festak amaitzekoBertso afaria, haur jokoak, txapelketak, auzotarrenarteko herri kirol lehiaketa eta beste izango dira

Sanmieletarako diru laguntzen berri eman dute

Xoxoka celebra sus fiestashasta este fin de semana

Herri kirola, jende gehien erakartzen duena. © SL

Page 5: berrittu 125. zenb

1252008 // URRIA OCTUBRE 5

Sarobe Kontzertuak programak berelaugarren denboraldiari ekingo diourrian. Iazko egitura jarraituko du ha-sieran: bi kontzertu izango dira saio ba-karrean eta hilabete bakoitzeko edozeinostiraletan izango dira; hauek iragar-tzeko prezioan beherapena eskaintzenduten flyerrak ere kaleratu eta banatu-ko dira. Hasteko, sekulako indarra du-ten bi talde gipuzkoar izango ditugu Ur-nietan, Surfin Kaos eta Izaera.

Surfin Kaos, DonostiatikBeste talde batzuetan ibilitakoak zirenKoldo Soret (ahotsa eta gitarra), DavidGil “Gilito” (baxua) eta Ibon Etxebestek(bateria) sortu zuten Surfin Kaos2002an. Denbora pasatzeko elkarrekinjotzen hasi ziren Intxaurrondoko Leta-

ma gaztetxean, eta berehala jarri zutenmartxan taldea. 2003an grabatutakomaketaz geroztik bi disko kaleratu di-tuzte: Bizzionbizzi (Oihuka, 2005) etaTryphyllon (Gaztelupeko Hotsak, 2007).

Azkeneko diskoan 70eko eta 80ko ha-markadetako punk, garage eta hard-rock talde ingeles eta amerikarren era-ginak eta soinua bereganatu dituzte,pop arrastoak desagerrarazi eta errit-moak eta gitarrak gogortu.

Bestalde, Izaera taldea –ez hain eza-guna oraindik– Irun eta Hondarribi arte-ko hirukotea da; Mikel (gitarra), Artiz(baxua) eta Sergio (bateria) dira talde-kideak. Ahots urratua eta baxu distor-tsionatuak dituzte ezaugarri nagusiak,bateriak multzoari abiadura eta dina-mismoa ematen dio.

Gar Produkzioak haurrentzako antzerkiikuskizuna eskainiko du Sarobe aretoan,urriaren 12an, igandean, 12:00etan.

Haurrentzako antzezlana, Saroben

Sarobe Kontzertuak!Indartsu hasteko, Surfin Kaos eta Izaera

«Hire zain (je t’attends)»Fitxa teknikoa / artistikoaZuzendari artistikoa: Luis Z. Boy.Zuzendari laguntzailea: Ana Pérez. Antzezleak: Jon Elola, Iñigo Aranbarri.Testuaren egilea: Garbiñe Tolosa.Musika: Pascal Gaigne.

SinopsiaHaziak agertu dira eremu mortu eta ilun batean, erne ahal izateko jasoko dituennorbaiten zain dauden hazi gorriak dira; bi gizonek topatu dituzte: batak zainduegingo ditu eta itxoin, erne arte; besteak bildu egiten du aurkitzen duen guztia,haziak bere bildumaren parte izango dira.Pixkanaka, bi gizon horien istorioak gu-rutzatzen hasiko dira, pixkanaka, haziak ere, banan-banan, galdu egingo dira, az-kenean bakarra geratuko da bizirik. Baina hau handitu egingo da eta hamar hazizabalduko ditu. Istorioa berriro hasiko da.

SARRERAREN PREZIOA: 3 EURO.

IData / ordua: urriak 17, ostirala / 22:00 ILekua: Sarobe AEGISarrera: 6 € (5 € flyer-arekin)

Izaera.

Surfin Kaos.

Page 6: berrittu 125. zenb

KULTURA 125URRIA OCTUBRE // 20086

Ostirala, irailak 26Gizon-proban, Urnietako taldea 3. postuan sailkatu zen; Izaskungoak izan ziren garaile.

Ostirala, irailak 26Herriko txikienak txirrindularitza proban.

Larunbata, irailak 27Jaien hasiera ofiziala, alkatearen eskutik.

Larunbata, irailak 27Umeentzako sokamuturra, Plazido Muxikan.

Larunbata, irailak 27Hirugarren adinekoak, dantzan ederki.

Igandea, irailak 28 / Iñistor EgunaIñistor Jaian, Martxeli Gorritiri omenaldi beroa.

Larunbata, irailak 27Urdanborreko kideak gaueko danborradan.

Igandea, irailak 28 / Iñistor EgunaAmaitzeko, Abiba diskojaiak plaza girotu zuen.

Igandea, irailak 28 / Iñistor EgunaBazkalostea aldarte onean.

Igandea, irailak 28 / Iñistor EgunaXII. Pintura Lehiaketan, Xabier Celestino garaile.

Larunbata, irailak 27Leyenda orkestra, San Juan plazan.

Igandea, irailak 28 / Iñistor EgunaBarrenatzaileen Euskal Herriko txapelketa.

Argazkiak / Fotografías © Josean Torres

Sanmielak ‘08 irudietanResumen fotográfico de las fiestas

Page 7: berrittu 125. zenb

1252008 // URRIA OCTUBRE 7

Asteartea, irailak 30 / Haurren EgunaGaztetxoek herriko plaza hartu zuten umoretsu, pailazoak lagun zituztela.

Astelehena, irailak 29 / San Migel EgunaHerriko ikasleen dantza saioa.

Astelehena, irailak 29 / San Migel EgunaK de Calle taldearen ikuskizuna, benetan berezia.

Astelehena, irailak 29 / San Migel EgunaIkuskizunaren zain, dantzan, Plazido Muxikan.

Asteartea, irailak 30 / Haurren EgunaAlkate txikiek agintea hartu zuten.

Larunbata, urriak 4 / Koadrilen EgunaBosko-Anitz taldeak antolatutako haur jokoak.

Larunbata, urriak 4 / Koadrilen Eguna“Bi zaldi” autoen elkartzea izan zen herrian.

Igandea, urriak 5 / Baserritarren EgunaArtisautza produkuen erakusketa, plazan.

Igandea, urriak 5 / Baserritarren EgunaBaita txekorra dastatzeko ere.

Igandea, urriak 5 / Baserritarren EgunaEta festak bukatzeko, Egan taldearen dantzaldia.

Igandea, urriak 5 / Baserritarren EgunaBitartean, herri kirol saioa pilotalekuan.

Igandea, urriak 5 / Baserritarren EgunaArratsaldez, jendetza sagardoa dastatzeko.

Page 8: berrittu 125. zenb

KIROLA 125URRIA OCTUBRE // 20088

LABURRAK BREVESXII. Herri Biran, urnietarrak bikainIrailaren 14an korritutako lasterke-tan David Martín garaile izan genuen.Lasartearrak sekulako marka eginzuen (29:38), eta ia minutu baten al-dea atera zion Sergio Román herna-niarrari, iazko txapeldunari; HassanAtchon villabonarra 3. izan zen. Ur-nietarren artean aurrena Xabier Al-morza izan zen, sailkapen orokorre-an hamargarren (32:51). Eta azpi-marratzekoa, batez ere, Leire Albizuurnietarrarena, emakumezkoetantxapeldun izan baitzen (38:16).

Cursos del polideportivoHan dado comienzo las actividadesfísicas organizadas en las instalacio-nes deportivas: aerobic, gimnasia demantenimiento, tonificación, 3ªedad y puesta en forma (fitness). Losinteresados pueden apuntarse yaque aún hay algunas plazas y la cam-paña 2008/09 se prolongará hastael 13 de junio. Todas las clases sonde una hora, tres días por semana.

Jose Mari Izeta urnietarra, XI. Tenis Openeko txapeldun

Abierta la inscripción para el XVII Campeonato de Fútbol Sala

Irailaren 23an jokatutako finalean JoseMari Izeta garaile izan genuen Iñaki Ar-tano andoaindarraren aurka. Urnieta-rrak, iaz bigarren, merezitako garaipe-na lortu zuen (6-7, 6-2 eta 6-0); nahizeta aurreneko seta gutxigatik galdu, hu-rrengo bietan erraz nagusitu zen etaaurkariak baino jotze eta teknika hobeaduela argi utzi zuen.

Hirugarren eta laugarren postuakerabakitzeko partidan, Carlos Gonzalezurnietarrak Mikel Espinal irundarragainditu zuen. Urnietako teniseko ire-kian, beraz, etxekoak bikain.

El urnietarra Jose Mari Izeta se pro-clamó vencedor en el XI Open de Tenis,tras vencer en la final al andoaindarraIñaki Artano (6-7, 6-2 eta 6-0). El ter-cer puesto del torneo lo ha ocupado eltambién urnietarra Carlos González.

En noviembre dará comienzo el campe-onato 2008/09 organizado por las ins-talaciones deportivas. La inscripción seabrirá hasta el 17 de octubre, aunquela intención de la organización sería ce-rrarla con 12 equipos apuntados; lacuota cuesta 250 euros, más 100 eu-ros de fianza (información e inscripcio-nes: 943 00 83 28).

El campeonato contempla dos fases ydos competiciones: la liga regular, de laque saldrá un campeón, y el torneo decopa, que disputarán los ocho primerosclasificados en liga. Pinturas Valen yEder Liburudenda, respectivamente,son los vigentes campeones.

Azaroan hasiko den Urnietako XVII.Areto Futboleko Txapelketan izenaemateko epea urriaren 17an itxiko da.Urtero bezala, Ligako eta Kopako txa-pelketak izango dira. Informazio gehia-go, udal kiroldegian (943 00 83 28).

Jose Mari Izeta, ezkerrean, iaz azpitxapeldun baina aurten txapeldun. © SL

Pinturas Valen, iaz Ligako txapelduna. © SL

Page 9: berrittu 125. zenb

EUSKARA1252008 // URRIA OCTUBRE 9

1.- “ZENTZURIK EZ”Azken urteotan, bizkaierazkoak soilik ziren "nortzuk", "zeintzuk"eta "zertzuk" galdetzaileak hedatu zaizkigu, euskara idatzian ba-tik bat. "Nor", "zer" eta "zein" galdetzaileak mugagabeak diren alaez alde batera utzita, Euskaltzaindiak "zer" galdetzaile mugaga-bea hobesten du. Berdin gertatzen da "nor"/"nortzuk" eta"zein"/"zeintzuk" bikoteekin ere. "Nor" eta "zein" hobesten dira.

Hortaz, ondorengo bikoteetatik zein hobetsi: "zer dira irudihaiek", ala "zertzuk dira irudi haiek"?

- "Zer dira irudi haiek"!"Nortzuk dute etxeko giltza" ala "nork dute etxeko giltza"?- "Nork dute etxeko giltza"."Zein ala zeintzuk dira pertsonen alderik onenak"?- "Zein dira pertsonen alderik onenak".Dena den, esan dezagun, baita ere, Euskaltzaindiak ez ditue-

la atzizki pluralgileak dituzten formak inola ere gaitzesten.

Halaxe da, bai! Eta "zertzuk"/"nortzuk"/"zeintzuk" formak era-biltzen badira, hona hemen nola deklinatu: "nortzuk", "zeintzuk","zertzuk" (nor); "nortzuek", "zeintzuek", "zertzuek" (nork); "nor-tzuei", "zeintzuei", "zertzuei" (nori); etab.

2.- “ZER ESAN JAKIN GABE”Errepara diezaiogun gaur hitzen hurrenkerari. Nola esan edonola galdetu: "zergatik dago gaizki?" ala "zergatik gaizki dago?"

Bi aukera horien artean lehenengoa da zuzena, jakina: "zer-gatik dago gaizki?" Izan ere, galdera egiteko, lehenbizi galde-tzailea jarriko dugu, eta, jarraian, aditza; hortaz, galdetzaile-aren eta aditzaren artean ez jarri beste hitzik.

- Zergatik hori esan du?: Zergatik esan du hori?- Zergatik etxera etorri zara?: Zergatik etorri zara etxera?- Nolatan aulkian eseri zara?: Nolatan eseri zara aulkian?

IEUSKALTZAINDIA ETXEAN

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI

1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Ongi hitz egiten jakiteko, isilik egoten ikasi.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “No sabe hablar quien no sabe callar.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Mozkorraren biharamuna, txarra.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Noches alegres, mañanas tristes.”

Udalak lan munduan euskara plana sustatzekohitzarmena sinatuko du Deman enpresarekinUrnietako Udalak lan munduan euskara-ren erabilera sustatzeko hitzarmena si-natuko du Erratzu industrialdean koka-tua dagoen Deman enpresarekin (maki-na automatikoen banaketa eta ustiake-ta egiten duen enpresa). Hitzarmenaurrian sinatu eta indarrean jarriko da,eta 2009ko abenduaren 31 arte izangodu balio-aldia.

Hitzarmenean jasotakoaren arabera,Deman enpresa euskararen erabileraareagotzeko plana egitera konprometi-tzen da. Plan horren garapenak hiru fa-se edukiko ditu: enpresako euskararenegoeraren diagnostikoa egitea izangoda lehen-lehena, lortutako emaitzenarabera euskararen erabilera susta-tzeko plana egitea bigarrena, eta ados-tutako planaren inplementazioa etaebaluazioa hirugarrena eta azkena.

Urnietako udalak diruz lagunduko duDeman enpresa, planaren diseinua etahasierako inplementazioa finantzatzen,batez ere. Udalak enpresak euskarasustatzeko bideratuko duen diruaren2/3 diru-laguntza erakunde publikoeta-tik jasoko duela bermatzen saiatuko da.Diru-laguntza publiko horiek Eusko

Jaurlaritzak ematen ditu, batez ere,baina diru-laguntza horrek finkatutakokopuru osoaren 2/3 iritsiko ez balu, uda-lak emango lioke bi hereneko kopururai-no heltzeko falta dena. Betiere, mugajakin batekin: 3.500 euro.

Buruntzaldeko beste herrietan mar-txan daude, dagoeneko, lan munduaneuskara sustatzeko planak, baina De-man enpresarekin egingo den hitzarme-na Urnietan egingo den lehenengoaizango da.

Deman enpresa, Erratzu industrialdean. © SL

Page 10: berrittu 125. zenb

IKASTETXEAK 125URRIA OCTUBRE // 200810

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Presentación de María Ikastetxeakikasturte berriarekin batera jolaslekuaestreinatu du, Daniel Segurado Irion-dok, Urnietako arkitektoak, umeek era-biliko duten espazioa diseinatu du.

Zer izaten da kontuan espazioa eskola bat de-nean, itxia baina aldi berean leku irekia?Jolaslekua bera izan da inspirazio ele-mentu. Jolasleku ederra, atsegina, la-saia, zuhaitz ikaragarri horiekin… ahaliketa gutxien esku hartzen saiatu garabaina zeuden beharrei erantzuten, jo-lasteko leku gehiago izateko. Euri urenarazoa konpondu, lorategiko lurrakarrastatzen zituen lorategi izaera man-tentzen saiatuz.

Erabilitako materialak, erabiltzaileek, hauda, haurrek baldintzatzen dituzte?Bai, noski. Materialen aukeraketa batezere espazioaren erabilera zertarako denkontuan harturik egiten da, kasu hone-tan erabiltzaileak haurrak dira. Jolasle-

kuaren aldaketa irakasleek haurrekinduten esperientzia kontuan harturikegin da, eta sor daitezkeen egoeraarriskutsu edo ez seguruei irtenbideaeman nahi die, eta ikastetxeko instala-zioak hobetu. Material bakoitzaren au-keraketan haurren segurtasunean pen-tsatu da, eta modu, testura bakoitzaksor dezakeen jokoan. Segurtasun, kali-tate eta ekonomiaren artean arrazoiz-ko erlazioa lortzen saiatu gara. Elemen-tu berria asfaltoa da. Bere garbitasu-nagatik aukeratua –harriekin haurrakmin hartzea saihesten du–, gauzatzeerraza, bukaera ona eta mantentze gu-txiren beharra du.

Arkitektura obra bat da eta Urnietan geratu-ko dena, garrantzitsua, ezta?Eskolako obra bat da, haurrena, hau-rren gurasoena, eraikitzailearena, arki-tektoena eta parte hartutako guztiona.Denoi kostatzen zaigu aldaketen ideiariaurre egitea. Nik ikastetxe honetan ika-

si nuen, eta oroitzapen oso ona daukat,batez ere jolaslekuarena. Oraindik erealdaketaren ideiari eusten diot, bainaulertzen dut aldaketak beharrezkoak di-rela. Gure egunerokotasunaren partedira, eta gauzatzen badira, hoberakoizan daitezela. Ez dagokit niri ikastetxe-aren beharrei buruz erabakiak hartzea,baina bai sortzen diren galderak eran-tzutea ahalik eta egokien. Gure betebe-harra ingurua ederragoa izatea da etaerantzukizuna oso handia da.

Jolasteko leku gehiago

Uda honetan mugimendu handia nabari-tu da Egape Ikastola osoan, Arantzubi,Lizardi eta Azkorteko instalazioetanhainbat obra egin baitira: Haur eta Le-hen Hezkuntzako ikastetxeetan Udalakbultzatuta, eta DBHkoan HezkuntzaSailaren ekimenez.

Arantzubin, atariko zolua konponduegin da, eta gelak margotu. Haur Hez-kuntzako eraikinean leiho guztiak aldatudira, eta, beharra zuten lau ikasgela mar-gotu. Bigarren Hezkuntzako instalazioe-tan, saskibaloi inguruko esparrua estalida eta, horretaz gain, sukalde gunea era-berritu ere, bertatik eskaintzen den jan-gela-zerbitzua hobetu nahian.

Aldaketa horiek guztiak helburu dute

gure ikasle eta familiekiko arretahobetzea eta Ikastolaren eginki-zuna baldintza hoberenetan ziur-tatzea. Duela gutxi, komunikabi-de honetan hain zuzen adierazigenuen moduan, Ikastolak kalita-tezko heziketaren aldeko apostugarbia egina du. Kalitate horrenzati garrantzitsu bat da hemenaipatzen ditugun baliabide fisiko-en zaintza eta hobekuntza.

Lerro hauen bitartez Ikastolakeskertu nahi du berarekin bateraelkarlanean ari diren erakundeeninplikazioa Urnietako hiritarreneta irakaskuntza publikoarenonerako.

OBRAS DE MEJORA EN LA IKASTOLALa fotografía muestra algunas de las refor-mas efectuadas durante este verano: reno-vación del pavimento en Arantzubi, venta-nas nuevas en Primaria y cubrimiento departe del patio en Secundaria.

Berrikuntzak ikastolan

Page 11: berrittu 125. zenb

HEDABIDEAK1252008 // URRIA OCTUBRE 11

OSTIRALA / VIERNES: 22:00 + IGANDEA / DOMINGO: 16:00ORDUTEGIAK / HORARIOS IGANDEA / DOMINGO: 11:30 / 16:00 PREZIOA / PRECIO: 2,50 €

WALL-E.BATALLÓN DE LIMPIEZA

URRIAK 1919 DE OCTUBRE

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

KUNG FU PANDA

URRIAK 24 / 2624 / 26 DE OCTUBRE

CARLITOS Y EL CAMPODE LOS SUEÑOS

URRIAK 31 / AZAROAK 231 DE OCT. / 2 DE NOV.

URRIAK 10 / 1310 / 13 DE OCTUBRE

Atal honen bitartez, herritarrok zuenkezkak, jakin-minak, kexak eta abarrakUdalari galdetzeko aukera duzue. Gal-dera horiei ahalik eta garbien eta azka-rren erantzuten saiatuko gara.

PARTE HARTU!

Mediante esta sección, los ciudada-nos/as tenéis la oportunidad de pregun-tar, sugerir, etc. a la corporación muni-cipal. Se intentará responder lo másclaro y pronto posible.

¡PARTICIPA!

asteartea / martes 19:00 / 20:00 / 21:00asteazkenetik ostiralera / de miércoles a viernes 13:00 / 14:00 / 15:00 / 19:00 / 20:00 / 21:00larunbata eta igandea / sábado y domingo 12:00 / 13:00

EMISIO ORDUTEGIAKHORARIOS DE EMISIÓN

IURNIETA TELEBISTA

IURNIETAKO KZ-GUNEA www.kzgunea.net

URRIKO ORDUTEGIA: 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· INTERNET KZGUNEA IKASTAROA: EUSKARAZ / 13tik 24ra (16:00-18:00).· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIETAN OINARRIZKO EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA (1-4 ORDU)

6-7 Irudi digitalen tratamendua I (16:00-18:00).8-9 Irudi digitalen tratamendua II (16:00-18:00).10 / 22 / 29 Sinadura elektronikoa (18:00-20:00).30 Komunikatu posta elektronikoaren bidez (18:00-20:00).27 Eustat (16:00-20:00).

HORARIO DE OCTUBRE: 16:00-20:00 DE LUNES A VIERNES· CURSO INTERNET KZGUNEA: EN EUSKERA / del 13 al 24 (16:00-18:00).· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN BÁSICA EN NUEVAS TECNOLOGÍAS· SEMINARIOS: PRÁCTICAS EN INTERNET (1-4 HORAS)

17 Firma electrónica (18:00-20:00). 30 Conoce la Justicia (16:00-17:00). 30 Foros y Ayuda KZgunea (17:00-18:00).

IUDALAK ZER DIO? EL AYUNTAMIENTO RESPONDE

IBidali zure galderak, iradokizunak eta zalantzak; posta elek-tronikoz ala gutunaz. Udalak atal honetan erantzungo [email protected] / 16. posta-kutxa

IEnvía tus preguntas, sugerencias y dudas; mediante e-mail ocorreo postal. El Ayuntamiento responderá en esta secció[email protected] / apartado 16

Page 12: berrittu 125. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 20a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 20 de cada mes.Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

[email protected]. posta-kutxa

20130 Urnieta –Gipuzkoa–

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:SEBASTIAN URDANGARIN: “LEKUNA BERRI ETXEA”

125 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den baserria?¿Que caserío es el que aparece en imagen?

ZINEA / CINE: “7 MESAS DE BILLAR FRANCES”2007 / Gracia KerejetaAntzezleak / Reparto: Maribel Verdú,Blanca Portillo, Jesús Castejón, VíctorValdivia, Lorena Vindell, Raul Arévalo.

URRIAK 10Sarobe AEG / 19:0018:00etatik aurrera sarrerak doanbanatuko dira bertako txartel-leiha-tilan; gehienez bi sarrera pertsonabakoitzeko eta 130 ikusentzulekoaforoa bete arte. Kutxa Fundazioak babestua.

10 DE OCTUBRECAE Sarobe / 19:00A partir de las 18:00 se podrán re-coger en taquilla, y de manera gratui-ta, dos entradas por persona (hastano superar el aforo límite de 130 es-pectadores.Patrocina Fundación Kutxa.

XOXOKAKO JAIAKURRIAK 6-12+ 4. ORRIALDEA

XOXOKAKO ARTZAIN TXAKURREN II. TREBETASUN LEHIAKETA URRIAK 12Xoxokako zelaiak / 10:00Aurten sei zakur izango dira lehian:1. “Labrit” (Mikel Eguren, Andoain)2. “Res” (Jose Luis Saizar, Zarautz)3. “Kimi” (Inaxio Etxeberria, Azpeitia)4. “Txiki” (Karlos Pinedo, Andoain)5. “Bat” (Bittor Bengoetxea, Galdakao)6. “Txato” (Joseba Arrizabalaga, Elgoibar)

HAURRENTZAKOANTZEZLANA: “HIRE ZAIN”URRIAK 12Sarobe AEG / 12:00+ 5. ORRIALDEA

SAROBE KONTZERTUAK:SURFIN KAOS + IZAERAURRIAK 17 / Sarobe AEG+ 5. ORRIALDEA17 DE OCTUBRE / CAE Sarobe+ PÁGINA 5

SOCIEDAD CICLOTURISTA24 DE OCTUBRECasa de cultura Lekaio / 20:00Nueva reunión para tratar el tema dela creación de una sociedad ciclotu-rista en Urnieta.

TXOTXONGILO IKUSKIZUNAURRIAK 26Sarobe AEG / 12:00Taun Taun taldeak eskainitako txo-txongilo ikuskizuna. Sarrerak 3 euro-tan salduko dira, hilaren 20tik aurre-ra Lekaion, eta 26an 11:30ean hasi-ta Sarobeko leihatilan.

AGENDA URRIA / OCTUBRE

LEHIAKETA