berrittu 144. zenb

12
2010 // MAIATZA MAYO 144 UDALEKO BERRIAK 3 Osasun zentro berria aurrera doa KULTURA 4 Gazte Jaiak, maiatzaren bukaeran EUSKARA 9 Irati Goikoetxea, Antia lehiaketan irabazle KIROLA 8 Kiroldegiko taberna kudeatzeko baldintzak

description

 

Transcript of berrittu 144. zenb

Page 1: berrittu 144. zenb

2010 // MAIATZA MAYO

144

UDALEKO BERRIAK 3Osasun zentro berria aurrera doa

KULTURA 4Gazte Jaiak, maiatzarenbukaeran

EUSKARA 9Irati Goikoetxea, Antia lehiaketan irabazle

KIROLA 8Kiroldegiko taberna kudeatzeko baldintzak

Page 2: berrittu 144. zenb

UDALEKO BERRIAK 144MAIATZA MAYO // 20102

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Egapeko jolas gune berriko lanak bukatu dituzteGoiko patio guztia estali dute, alde bat izan ezik, eta ikasleek eguraldiaren beldur izan gabe egin ahal izango dute kirola

Finalizan las obras de la cubierta de la ikastola EgapeSe ha cubierto todo el patio superior, salvo un lado, y los alumnos podránpracticar deporte sin miedo a las inclemencias meteorológicas

Egape ikastolako irakasle, ikasle eta gu-rasoek pozik egoteko arrazoia dute. Pa-sa den astean bukatu zituzten jolas gu-ne berria estaltzeko lanak, eta orain xe-hetasun txikiak baino ez dira falta, lanakguztiz bukatzeko: ateak, ping-pong ma-haiak, eta babesleku batzuk, jolaseandabiltzan haurrak minik har ez dezaten.Goiko patioa ia erabat estali da, Lizardikaleko etxeetara ematen duen aldeaizan ezik. Hori ez dute estali, arrazoiteknikoengatik, baina beste guztia bai.

Ondorio garrantzitsuena, haurrekeguraldiaren beldur izan gabe jardutekoaukera izango dutela da. Euritsua etahaizetsua da eguraldia oso Euskal He-rrian, eta euriarekin ezinezkoa zen kiro-la egitea orain arte. Aurrerantzean eu-

riak ez du oztoporik eragingo. Estalkiaikusgarria da, eta forma hartzen joanden heinean ikusi da bere handitasuna.Estalkia eraikitzeko asmoa aspaldikoada, baina pasa den urteko ikasturte ha-sieran hasi zen forma hartzen. Jaurlari-tzako Hezkuntza sailak aurrekontu oso-aren %60 ordaindu du, eta Udalak bes-te %40a. Aurrekontua 360.000 euro-koa izan da.

Maite Barandiaran eta Mikel Agirre-gomezkorta dira egun ikastolako zuzen-dariak, eta lanek ikastolako 430 hau-rrentzat duten garrantzia nabarmendudute: “Baita eskola kirolerako, edo bes-terik gabe, atarian gurasoek busti gabeegoteko aukera eduki dezaten”. Kirol ak-tibitateez gain, estalkiak hainbat ekital-

di ludiko hartzeko aukera zabaltzen du.Gazte Festetan, esaterako, hainbatekitaldi ikastolan egingo dira.

Egape ikastolak azken urteetan izanduen hazkuntzaren beste pauso bat daestalkia, baina bi zuzendariek zer eginabadagoela gogoratu nahi izan dute:“Helburu garrantzitsuena ikasle guz-tiak hemen, Egape ikastolan batzea da.Hasi bi urteko haurrekin, eta DBHkoikasle guztiak. Haurrak Aranzubiko es-kolan daude orain, eta DBHko ikasleakAzkorte ikastetxea zenean”. Udan ezin-duentzako bi igogailu jarriko direla dio-te, eta haientzat frontoiaren aurreanegokitutako gune bat ere prestatukodela. Eskaintzen den zerbitzua hobe-tzeko lanak, guztiak.

Las obras comenzaron hace tres me-ses, y el costo total de la obra ha sidode 360.000 euros. El Departamentode Educación del Gobierno Vasco haaportado el 60% de esa cantidad, y elAyuntamiento de Urnieta el 40% res-tante. Sólo faltan por resolver peque-ños detalles, como la colocación de por-terías, unas mesas de ping-pong, y pro-

tecciones para que los escolares no selesionen. Se ha tapado todo el patioposterior, excepto el lado que da a lascasas de la calle Lizardi.

El nuevo recinto deportivo será utili-zado por los 430 alumnos de Egape, pe-ro también por los que practican el de-porte escolar, así como diversas activi-dades lúdicas que nada tienen que ver

como la actividad deportiva. Maite Ba-randiaran y Mikel Agirregomezkorta sonlos directores actuales de la ikastola, yse han mostrado muy satisfechos conla obra “porque cubre una necesidadsurgida hace mucho tiempo. Están con-tentos los alumnos, el profesorado, pe-ro también los padres y las madres. Esun gran avance”.

Mikel Agirregomezkorta eta Maite Barandiaranek obrak erakutsi dizkigute. © AU

Page 3: berrittu 144. zenb

1442010 // MAIATZA MAYO 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Osakidetzako proiektua aurkezteko epea etalokalen ematea eta banaketa egingo dira aurkiBi tramite horiek egin ostean, urria bukaeran edo azaroanhas litezke osasun etxe berria eraikitzeko lanak

En breve se publicará el concurso de la obra del nuevo centro de salud,y la firma de la escritura de la segregación y cesión de los locales

Osakidetzako zentro berriaren lanek az-ken bultzadatxoa jasoko dute aurki. As-te batzuk atzera, udal gobernuak lan ho-rien inguruko tramitazioan mugimendu-rik ez zegoela sumatu zuen, eta Osaki-detzako arduradunei horren zergatiazgaldetu zien. Erantzuna berehalakoaizan zen, eta lan berriak egiteko arduraduen departamendutik proiektu berriaaurki publikatuko dela agindu zioten al-kateari. Horrekin batera egingo omen

da lokalen banaketa eta ematearen si-nadura ekitaldia, derrigor eman beha-rreko pausoa, hori ere.

Lanen hasiera, urria-azaroa alderaBi tramite horiek egingo diren egunaezin da guztiz zehaztu, baina maiatzaerdialdera izan litekeela uste du MikelIzagirre alkateak. Lanak behingoz hasi-ko direlako kontent mintzatu da alka-tea, “pasa den urtarrilaren 13an Rafa-

el Bengoa osasun sailburuarekin egin-dako bilerak bere fruituak eman dituela-ko”. Epe horiek betetzen badira, hu-rrengo hilabeteetako egutegia honakohau izango da. Urria bukaeran edo aza-roa hasieran has litezke osasun zentroberriko lanak, eta behin hasita, urtebe-teko epea beharko da lanak bukatzeko.Osakidetzako zentro berriaren eraikun-tza proiektuak izango duen atzerapenbera, hain zuzen ere.

La construcción del nuevo centro desalud de Osakidetza en Urnieta avan-za. En breve, a mediados del mes demayo, se publicará el concurso de laobra, y al mismo tiempo, se llevará acabo la firma del convenio para la ce-sión y segregación de los locales, este

último requisito indispensable para elinicio de las obras.

El alcalde Mikel Izagirre se ha mos-trado satisfecho por la previsible con-secución de estos dos trámites, quehan sido posibles gracias a la reuniónque mantuvo el propio alcalde con el

consejero de Sanidad, Rafael Bengoa.Está previsto que las obras comiencenhacia finales de octubre o comienzos denoviembre. El plazo de ejecución de laobra es de un año, el mismo retraso conel que previsiblemente se construirá elnuevo centro de salud de Urnieta.

Osasun zentro berria Etxeberri plazan eraikiko dute. © SL

Page 4: berrittu 144. zenb

KULTURA 144MAIATZA MAYO // 20104

Gazte Jaietako egitaraua osatua dagoia erabat. Xehetasun gutxi batzuk fal-ta dira behin-betiko programa osatze-ko, baina ekitaldi gehienek izena etaizana dute. Alegia, erabakita dago zeinekitaldi diren, eta noiz egingo diren. Hi-ru asteburutan ospatuko dira. Maia-tzaren 21ean hasiko dira, eta ekaina-ren 6an bukatu, baina maiatzaren24tik 30era doan astea izango da eki-taldi gehien hartuko dituena. Udalak9.000 euro inguru bideratuko ditu eki-taldi horiek guztiak antolatzeko.

Poxta Zahar gazte elkartearen ekintzekpisu handia izango dute. Festak ofizialkihasi aurretik antolatu dute euren lehenekitaldia: bertso afaria, maiatzaren21ean, ostiralez. Hurrengo ostiraleanmahai buelta baten inguruan hasiko du-te festa herriko gazteek. Oilasko jateaantolatu dute maiatzaren 28an, Egapeikastolako atarian. Iluntzeko 20.30eanhasiko da afaria, eta bi ordu geroago,Urnieta Rock Jaialdia, leku berean. La-runbatean, garaiz esnatzen denaren-

tzat, triki poteoa antolatu du Poxta Za-har elkarteak (11:30), eta ondoren,bazkaria (14:30). Pentsatzekoa da, sa-bela berdindu ondoren gazte asko goiti-behera jaitsiera ikustera joango dela.17:00etan hasiko da, Etzalberri base-rrian. Helmuga tren geltokian izango da.Gau horretan berbena antolatu duteEgape ikastolan. Asteburu bakarrare-kin nahiko ez, eta ekaineko lehen aste-buruan ere ekitaldi batzuk prestatu di-tuzte Poxta Zahar elkartekoek: ekaina-ren 5ean, mus txapelketa plazan(17:00), eta biharamunean, eguerdian,paella lehiaketa eta bazkaria. Menua,noski, paella.

Poxta Zaharreko ekitaldi zerrendazaparte ere zer ikusi eta entzuna izangoda franko. Maiatzaren 24an herri kiroltailerra antolatu dute frontoian, goize-an, eta Saroben, Kiki, Koko eta Mokopailazoen emankizuna. AsteazkeneanEuskal Herriko pailazo ezagunenentxanda izango da. Iñistorra euskara el-karteak antolatuta, Takolo, Pirritx etaPorrotx etorriko dira Urnietako frontoi-

ra, 17:30ean. Maiatzaren 28an botakoda txupinazoa, 19:30ean, baina aurrez,areto futboleko txapelketaren finala etaudal musika bandaren kontzertua ikusiahal izango dira (plazan).

Larunbata ere bete-betea dator.Haur kirol jaia antolatu dute egun osozEgape ikastolan, grafiteroen ikuskizunaikastolan bertan, pala eta eskuzko fina-lak kontzejupean, Donostiako suhiltzai-leen erakustaldia kiroldegian, erraldoieta buruhandien kalejira, puzgarriak,Egape dantza taldearen emanaldia Sa-roben… Igandean bukatuko dira GazteJaiak, eta kirola izanen da egun horre-tako protagonista. Adarra judo elkarte-ak erakustaldia egingo du kiroldegian,10:30ean hasita, eta bazkalostean,17:30ean, Sansonarri elkarteak ekital-di polita antolatu du Plazido Muxika en-parantzan: Gipuzkoako lokotx biltze txa-pelketa, eta Gipuzkoako 2. mailako aiz-kolari txapelketako sailkatze froga. ‘Er-dizka Lauetan’ musika taldearen eman-kizunak emango dio amaiera Gazte Fes-tei, 21:00ak aldera.

El programa de las Fiestas de la Juven-tud está prácticamente resuelto y yasólo faltan pequeños detalles. Los ac-tos comenzarán el 21 de mayo y finali-zarán el 6 de junio, pero el grueso delprograma se celebrará el último fin desemana de mayo, del viernes 28 al do-mingo 30 de mayo.

Los jóvenes de la asociación Poxta Za-har han organizado comidas y cenas po-pulares, campeonatos de mus y con-curso de paellas, y cómo no, conciertosde música. Habrá, además, una compe-tición de goitibeheras en la bajada delviejo depósito de agua hasta al apeade-ro; payasos, exhibiciones de judo, bai-les, verbenas y un espectáculo de herrikirolak el domingo día 30.

Multitud de actos en las Fiestas de la JuventudEl Ayuntamiento invertirá 9.000 euros en la organización

Gazte Jaietako ekitaldi nagusiakmaiatzaren azken astean izango diraUdalak 9.000 euro inguru bideratuko ditu antolakuntzarako

Delorean, en las pasadas Fiestas de la Juventud. © SL

Page 5: berrittu 144. zenb

Urnietako Udaleko Kultura sailak Lekaiokultur etxean antolatzen dituen eskula-netako ikastaroak, eta Sarobe arte es-zenikoen gunean osasuna eta ongizatearloekin zerikusia duten ikastaroak pro-zedura ireki bidez kontratatzeko oinarriarautzaileak onartu berri ditu. Apirila-ren 22an, asteartez egindako Kultur-nieta S.A.-ko administrazio kontseiluanonartu ziren oinarri arautzaile hauek.Gipuzkoako Buletin ofizialean publikatu-ko dira oinarri hauek, eta argitaratu on-doren, 15 egun izango dituzte bi lehia-keta horietan parte hartu nahi dutenenpresa guztiek, oinarrietan eskatzenzaizkien dokumentu guztiak aurkezteko.

Lekaion eta Saroben ematen diren

ikastaro hauen oinarrien inguruko infor-mazio gehiago, Urnietako udaleko webgunean (www.urnieta.org), edota Ur-nietako Udaleko harrera zerbitzuan ja-so daiteke. Gaur egun, Lekaio kulturetxean, eta eskulanetako alorrean, hel-duentzako pintura, gaztetxoentzakoeskulanak, umeentzako eskulanak etahelduentzako zur tailako klaseak ema-ten dira. Saroben ematen diren osasuneta ongizateko ikastaroei dagokionez,egun pilates, yoga, wuhsu eta funkykoklaseak ematen dira.

Prozedura ireki bitartez, aipatutakoikastaroez gain, beste proposamen be-rriren bat txertatzeko aukera ere onar-tzen da.

“Ibaialde” erakusketa, Lekaion ikusgaiLekaio kultur etxeak “Ibaialde” erakus-keta hartuko du maiatzaren 4tik 11ra(17:00tik 20:00ra, astelehenetik osti-ralera). Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneta Lurralde Antolamendu Sailak bul-tzatutako Aztertu Programan sartzenda Ibaialde erakusketa, eta bederatzipanelez dago osatua.

Panel hauetan, ura eta ibaiari buruzkohainbat gai azaltzen dira. Besteak bes-te: urak gure bizitzan duen garrantzia;gure ibaien deskribapena eta EAEko kli-ma, tenperatura eta euriteen mapak;ibai ingurunearen deskribapena; ibaiarieman zaizkion erabilera ezberdinak;

ibaiaren inguruko hainbat mito eta kon-dairek utzi duten ondare kulturala; gauregun ibaiari ematen diogun erabilera,ondorioak eta ondorio hauek inguruansortu dituen kalteak eta kalte gehiagoez sortzeko eman daitezkeen pausuak.

Ibaialde lehiaketaKanpainaren barruan, Aztertu Progra-mak Ibaialde lehiaketa martxan jarri du.Lau kategorietan banatzen diren adinguztietako pertsonek parte hartu de-zakete lehiaketan, eta ibaia gai nagusi-tzat hartuta, marrazkiak, ipuinak, komi-kiak edo argazkiak aurkeztu daitezke.

Lehiaketaren oinarriak Lekaioko erakus-ketan izango dira eskuragarri. Lanakaurkezteko azken eguna ekainaren 11da. Informazio gehiago: 902 160 138.

1442010 // MAIATZA MAYO 5

Kulturako hainbat ikastaroemateko esleipena onartu daAzken ikasturtean eman diren eskolez gain, proposamen berriak egiteko aukera ere onartzen da

El Consejo de Administración de Kultur-nieta SA aprobó el pasado 22 de abrillas normas para la contratación de losdiferentes cursillos que se ofertan en lacasa de cultura Lekaio y en el centro deartes escénicas Sarobe. En concreto,los cursillos relacionados con manuali-

dades que se ofertan en Lekaio, y aque-llos relacionados con la salud y el bie-nestar en Sarobe.

Las normas están ya publicadas en elBoletín Oficial de Gipuzkoa, y los intere-sados en concursar tendrán 15 días pa-ra presentar sus propuestas.

Aprobadas las normas de los cursillos de Lekaio y Sarobe

LABURRAK BREVESXVII Rally Fotográfico de Urnieta:dos categorías y muchos premiosEl concurso organizado por el Ayun-tamiento de Urnieta se celebrará el16 de mayo y distinguirá dos cate-gorías, adultos y menores de 14años. Aunque ya prevalezca el for-mato digital, el que desee participarcon cámara analógica podrá hacerlo,ya que sus instantaneas serán digi-talizadas por la organización. La ins-cripción podrá hacerse el mismo díaen Lekaio, de 09:00 a 09:30.

Los participantes tendrán quepresentar 6 imágenes: una de con-trol, otra libre y cuatro con temasque se detallarán antes de comen-zar el concurso. La organización re-partirá 600 euros en premios y ob-sequios entre los participantes.Más información en el polideportivo(943 00 83 28).

San Isidro, maiatzaren 15eanUrnietako Baserritar Elkarteak an-tolatuta, San Isidro eguna ospatukodute herriko baserritarrek maiatza-ren 15ean. Egitaraua 11:00etakomeza nagusiarekin hasiko da, San-miel parrokian. Ondoren, baserritarguztiak Lekaio kultur etxera hurbil-duko dira; han hamaiketakoa izangodute eta bertsolarien txanda ere iri-tsiko da. Eguerdiko 14:00an, aldezaurretik izena emanda dauden guz-tiak Zaldundegi jatetxera gerturatu-ko dira bazkaria elkarrekin egiteko.

Page 6: berrittu 144. zenb

El plazo de matriculación en la escuelade municipal Lourdes Iriondo se abredel 17 de mayo al 15 de junio. Las tari-fas para el curso 2010/11 serán lasmismas que las del curso actual, y ha-brá importantes descuentos para losempadronados en Urnieta que estén enparo, sean menores de 18 años, o ma-yores de 65. Más información en la ca-sa de cultura Lekaio.

IX. Jalgi Plazara jaialdia ospatu zen maiatzaren 2an

KULTURA 144MAIATZA MAYO // 20106

Aurrera Gure Ametsa dantza taldeakUrnietako Udalaren laguntzarekin anto-latutako Jalgi Plazara jaialdiaren IX. edi-zioa ospatu zen maiatzaren 2an. Dan-tza eta musika ardatz duen egun haukalejirarekin hasi zen eta saio nagusia12:00etan izan zen.

Ondorengo saioetan, eta Urnietakodantzariez gain, leku askotariko taldeekparte hartu zuten: Zangotzako dantzataldea, Zarauzko Iratzarri dantza tal-dea, trikitrilariak eta Tolosako txistula-riak, Urnietako Musika Banda eta Be-rastegiko dantza taldea.

Lourdes Iriondo udal musika eskolan2010/11 ikasturterako matrikulazioepea abian jarriko da maiatzaren 17an,ekainaren 15a bitarte. Uda pasata, irai-lean matrikulatzeko aukera ere egongoda, baina interesa duenak, lanak lehen-bailehen egitea onena. Tasak ez dira igo-ko, eta Urnietan erroldatutako herrita-rrentzat %30 merkeagoak izango dirasalneurriak, kanpotik datozen ikasleekinalderatuta. Urnietako langabetuek, 18urtez azpikoek, eta 65 urtetik gorakoekere murrizketak izanen dituzte matri-kulazioetan. Lekaio kultur etxean lor dai-teke informazioa.

Kontzertu pedagogikoa, hilaren 14anUdal musika eskolak eta herriko ikaste-txeek kontzertu pedagogikoa antolatudute elkarlanean. Kontzertua ipuin mu-sikatu baten emanaldia izango da, “Pe-dro eta otsoa” ipuina. Ipuin hori pantai-la batean ikusiko dute Egape eta Pre-sentacion de Maria ikastetxeetako 140ikaslek, 3-4 urtekoak denak, eta per-tsonaia bakoitza instrumentu batekinidentifikatzen saiatuko dira. Emanaldiabaino lehen, ikasleek instrumentuen in-guruko informazioa landuko dute eurenikastetxeetan. Kontzertua maiatzaren14an izango da, Saroben, 10:00etan.

2010/11 ikasturtea LourdesIriondo udal musika eskolanTasak ez dira igoko, eta merkeagoak izango diraUrnietako langabetu, gazte eta adinduentzat

Jaialdian parte hartu zutenak, San Juan plazan. © SL

Ikasturte amaierako kontzertuak, ekaina hasieranUdal musika eskolako ikasleek kur-tso bukaerako kontzertuak eskaini-ko dituzte ekaina hasieran. Ekaina-ren 2an musika tailerreko ikasleentxanda izango da, San Migel elizan,18:30ean. Hurrengo egunean pia-noko ikasleena izango da emanal-dia, Saroben, ordu berean, etaekainaren 4an, azkenik, trikitia etasaxofoia ikasleena.

© AU

Page 7: berrittu 144. zenb

HAUR ETA GAZTERIA1442010 // MAIATZA MAYO 7

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD [email protected] · ✆ 943 00 80 33URNIETAKO GAZTELEKUA [email protected] · ✆ 943 33 39 72GAZTE INFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL [email protected] · ✆ 943 33 39 73LUDOTEKA ✆ 943 00 98 50

Nazioarteko haziera eta heziketa jardunaldiakantolatu dituzte maiatza eta ekainerakoBost bideokonferentzia izango dira Gazte Informazio Bulegoan, 18:00etanGazteria sailak nazioarteko haziera etaheziketa jardunaldi interesgarriak anto-latu ditu maiatza eta ekainerako. Bideo-konferentzia bidez eskainiko diren bosthitzaldi prestatu dituzte, guztiak18:00etan, Gazte Informazio Bulegoan(Idiazabal, 13). Lehenengoa maiatzaren6an izango da eta Maite Pinagua izangoda hizlaria: “Haurraren garapeneanagresibitatea, sexualitatea eta pultsa-zioa zaintzea”. Bigarrena, hilaren 12an,Jose Miguel Castrok emango du, eta“Jolastu, bizi, ikasi, norberaren norabi-dea” gaia izango du ahotan.

Astebete beranduago, maiatzaren20an, Yolanda Gonzalezen txanda izan-go da. Gonzalezek lehen haurtzaroaizango du mintzagai. Maiatzeko azkenastean Xabier Serranoren analisia en-tzun ahal izango da, “Nerabezaroa:‘pertsona izaten’ hastea edo Frankens-teinen sindromearen ebidentzia” hitzal-dian (maiatzaren 26a). Ekainaren 3anizango da azken hitzaldia, ostegunez.Carles Parellada “Hezkuntza garaiangaraiko erritmora egokitzen da: para-digma sistemikoaren sorrera” gaia az-tertuko du.

Jendeak eskaera eginez gero, hitzal-dien unean haurtzaindegi zerbitzuaegongo da. Horretarako eskaera eginbehar da, konferentzia baino 3 egun le-henago, telefonoz (943 333 973).

Jornadas internacionales sobre el crecimiento y la educaciónSe van a ofrecer cinco charlas durante el mes de mayo y la pri-mera semana de junio en el Punto de Información Juvenil (Idia-zabal 13. 18:00). Serán videoconferencias, todas ellas sobre

el crecimiento y la educación de los más pequeños. Los po-nentes serán los siguientes: Maite Pinagua, Jose Miguel Cas-tro, Yolanda Gonzalez, Xabier Serrano y Carles Parellada.

agenda 2010 maiatzaMAIATZAK 13 OSTEGUNA19:30 Diaporama: “Humla-Karnali (Nepal)”

Txus Ruiz de Erentxun.MAIATZAK 6 / 12 / 20 / 2618:00 Nazioarteko haziera eta heziketa jardunaldiak

Hitzaldiak.

Urnietako Haurreskola 0-2 urteIrailean hasteko matrikula epea: maiatzaren 3tik 14ra (biak barne)

2009/10 urteetan jaiotako haurren guraso eta legezko tutoreak Urnietako haurreskolak Patzuergoko zentroan plaza eskatzeko izen-emate deialdia maiatzak 3tik 14ra zabaltzen du.

Deialdi honetan izen-ematen duten haurrak iraila eta urrian hasiko dira haurreskolan.

Izen-emate eskaera egiteko inprimaki-eredua eta informazio orria, haurreskola eraikuntza bertan jaso behar da.Informazioa eta eskaerak jasotzeko ordutegia: 8:30-11:00.

Etxeberri enparantza, 2-4 baxua · ✆ 943 334 036 · www.haurreskolak.net

Page 8: berrittu 144. zenb

KIROLA 144MAIATZA MAYO // 20108

Kiroldegiko taberna kudeatzekobaldintzak onartu dituzteKudeaketa epea eta euskara jakintza baloratuko dira, besteak beste

2009/10 ikasturterako eskola kirolaren hitzarmena sinatu dute udalak eta ikastetxeek

XVIII CAMPEONATO DE FÚTBOL SALA

Bar Belandi, campeón de Liga

Kulturnieta enpresak udal kiroldegikotaberna kudeatzeko lehiaketaren bal-dintzak onartu ditu. Nahi duen orok aur-keztu ahal izango du bere proiektua, etaadjudikazioa erabaki behar duen epai-mahaiak hainbat baldintza hartuko dituaintzat. Horien artean bi hauek balora-tuko dira, batez ere: proiektuaren irau-pena, eta erabiliko diren langileek eus-kara erabiltzeko duten gaitasuna.Proiektuak, gehienez, hiru urteko irau-

pena izango du. Alokairua 100 eurokoaizango da hilabeteko, eta ura, gasa etaelektrizitatea esleipendunaren konturaizango dira. Horretaz gain, kudeaketalortzen duen pertsonak 1.500 eurokofidantza bat ordaindu beharko du, sor li-tezkeen kalteak ordaintzeko. Fidantzahori kontratua bukatutakoan itzuliko da.

Interesa duten guztiek euren proiek-tua udaletxeko harreran aurkeztu be-harko dute, astelehenetik ostiralera.

Mikel Izagirre alkateak eta UrnietakoEgape eta Presentación de María ikas-tetxeetako zuzendariek eskola kirolekohitzarmena sinatu zuten apirilaren29an. 2009/10 urterako da hitzarme-na, eta bi ikastetxeek ikasleen kirol jar-duera kudeatu eta gidatzeko ardurarentruke 17.000 euroko diru laguntza ja-soko dute. Kopuru horretatik 11.000Egape ikastolarentzat izango dira, eta6.000 pasa Presentacion de Mariaikastetxearentzat. Sinadura ekitaldianIzagirre alkatea, Egapeko Maite Baran-diaren zuzendaria, eta Presentacion deMariako Sor Teresa elkartu ziren.

Kulturnieta ha aprobado el pliego decondiciones para el contrato de servi-cio del bar del polideportivo. Todosaquellos que estén interesados en elcontrato de servicio del bar-restauran-te del polideportivo pueden presentarsu propuesta en el Ayuntamiento.

Se valorarán, entre otras, la dura-ción del contrato ofertado, y el nivel deeuskara de las personas que vayan atrabajar en el bar.

ICLASIFICACIÓN FINAL LIGA 2009/101 Bar Belandi 542 CD Extremeño FS 513 Ayete 474 Electricidad Elur 465 Crepas 396 Cervecería Urnieta 327 La Casita 288 Herboristeria Paki 289 Bar Urkabe 20

10 Jugadores del Infierno 1711 Drácula 1212 Hartungos 9

La liga 2009/10 ha finalizado con el BarBelandi como campeón, y ahora es tur-no del torneo de copa. Para esta nuevafase, y según la clasificación final de li-ga, los doce equipos se han dividido encuatro grupos: Grupo A (1º-8º-12º),Grupo B (2º-7º-11º), Grupo C (3º-6º-10º) y Grupo D (4º-5º-9º).

Se clasificará un sólo equipo por cadagrupo; cuatro equipos que disputaránlas semifinales el 23 de mayo, a las10:30 y a las 11:30, en el polideportivo.Las finales se jugarán el viernes 28 demayo, dentro de las Fiestas de la Ju-ventud: a las 19:00 el partido por el 3er

y 4º puesto y a las 20:00 la final.

© SL

© AU

Page 9: berrittu 144. zenb

EUSKARA1442010 // MAIATZA MAYO 9

1.- "Ados... ados gelditu" Ea denok ados jartzen garen, segur aski gauza berri samarbat entzunda! Garbi dago bi lagun iritzi bereko direnean erabi-li ohi dugula "ados" hitza. Adibidez, "ados jarri dira". Baina esal-di honek berak balio digu, kirol-kontuetara etorrita, gaztela-niazko "enpate" eta "enpatatu" hitzak baztertzeko.

Halaxe da. Iparraldean oso esapide arrunta da "pilotariakados gelditu dira", edo "pilotariek ados egin dute"; hain zuzenere, "gorriak eta urdinak berdinduta" dabiltzala esateko.

Beraz, partida batean pilotariak 20na badoaz...? "20na adosdira" edo "20na berdinduta daude" esango digute Iparraldekopilotazaleek, edo "berdinduta daude 20ra", "ados dira 20ra"...

Eta zer esan nahiko luke honek? Realak eta Osasunak ez du-tela inoiz enpatatuko? Horixe bera. Ez "enpate" eta ez "enpa-tatu". Realak eta osasunak elkarren aurka jokatu eta partidabina amaitu badute, bi eta bi, alegia, orduan lasai asko esandezakegu "Reala eta osasuna 2ra adostu dira", edo "Reala etaosasuna 2ra berdinduta geratu dira".

2.- "Ahal" eta "al"Garai bateko akatsa dela uste izango du batek baino gehiagok,baina oraindik orain ikusi dugu idatziz honako galdera: "biharmendira joango ahal gara?", bi bokalen artean "h" idatzita.

Lehenik, esan dezagun galderetan "al" partikula jartzen de-la, eta ez "ahal". Hortaz, "bihar mendira joango al gara?" gal-detuko genuke, "h"-rik gabe.

Dena dela, kontuan izan Bizkaian "al" partikularik gabe egitendituztela galderak, eta hizketarako ez dutela eragozpenik iza-ten, galdera doinuaren bidez adierazten dute-eta.

Hori esanik, hala ere, kontuan izan beharko dugu "ahal izan"aditza, ezta? Jakina!: "ahal izango balu, gurekin etorriko litza-teke". Hori guztiz zuzena da, edo, baita ere, "nahi dueneanetortzen ahal da"; hori ere zuzena da. Beraz, ahal izanez gero,behintzat, asmatuko al dugu "ahal" eta "al" bereizten?

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI

1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Nolako oina, halako oinetakoa.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Cada oveja con su pareja.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Oinetako batean bi oin ezin dira sartu.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Donde muchos mandan, ninguno obedece y todo perece.”

Irati Goikoetxeak irabazi du Antia LehiaketaIaz irabazle izan genuen Irati Goikoetxe-ak irabazi du aurten ere XVI. On ManuelAntonio Antia Literatur Lehiaketa. Be-asaindarrak 1.200 euroko saria jasozuen. Helduen mailan 4 lan aurkeztu zi-ren, eta eman beharreko bi sariak emanbeharrean bakarra eman zen. Gazteenmailan 97 lan aurkeztu ziren eta hau-rren mailan, berriz, 150.

Sariak banatzeaz gain, iazko idazlansarituak biltzen dituen liburuxka aurkez-tu zuten. Hauexek aurtengo edizioansaria eskuratu dutenen zerrenda.

IHELDUEN KATEGORIA1. Irati Goikoetxea, “Carmen”.

IGAZTEEN KATEGORIA1. Jon Iurramendi, “Mesede baten ordaina”.2. Adriana Unanue, “Sinisten zaitut, mattia”.3. Lorea Barkaiztegi, “Maite zaitut ama”.

IHAURREN KATEGORIA1. Maider Dorronsoro, “Lurrazpiko urnietarrak”.2. Alba Cabrera, “Beltzarana naiz, eta zer?”.3. Beñat Lizaso, “Aitona egoskorra”.

Irati Goikoetxea fue la ganadora del XVICertamen Literario On Manuel AntonioAntia con su relato “Carmen”. La bea-saindarra repitió lo logrado el pasadoaño y se embolsó los 1.200 euros de lacategoría de adultos. Jon Iurramendi yMaider Dorronsoro lograron los prime-ros premios en las categorías juvenil einfantil. Este año se han presentado untotal de 251 trabajos literarios.

Sarituak, Ramon Goikoetxea euskara zinegotziarekin, Lekaion. © AIURRI

Page 10: berrittu 144. zenb

Egape Ikastola, Haitiko herriarekin elkartasuneanLehen Hezkuntzako ikasleek laguntzaekonomikoa ematea erabaki duteEgape Ikastolak bere Hezkuntza Proiek-toan jasota du helburu nagusitzat ikas-leen osotasunezko hezkuntza. Honenbarruan baloreen heziketak zeresanhandia du, eta balore horien artean el-kartasuna da aipagarrienetakoa.

Haitin gertatutako hondamendiak au-kera eman die Lehen Hezkuntzako ikas-leei modu praktikoan gauzatzeko elkar-tasunaren baloreak suposatzen duena.Gure ikasleek geografian ikasi duten be-zala, lurralde hori munduan dagoen po-breenatarikoa da eta alditan, tamalez,toki horiek natur-indarren zigorra jaso-tzen dute.

Horregatik, Egapeko ikasleek Gaboneguneko eta Santa Agedako bezperakokanta-ibilaldietan bildu duten dirua Hai-tira bidaltzea erabaki dute, lurraldea-ren berreraikuntzan laguntzeko. Orota-ra 800 euro dira.

Jokaera solidario honen aurrean,Egape Ikastolak behar dutenei lagun-tza ematen tradizioa baduela azpima-rratu behar da. Horrela, duela urte ba-tzuk Peruko haur bat semetzat hartuzuten.

Egapeko eskola-elkarteak nabermenkibaloratzen du ikasleek tutoreekin har-tutako erabaki solidarioa.

Ikasturtearen erdia igaro da jadanik eta, aurten ere, beraien eguneroko lanarekinzerikusia duten hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izan dute ikasleek. Giroaezin hobea izan da guztietan eta ederki pasatzeaz gain, gauza berriak ikasteko au-kera paregabea ere izan dute.• Haur Hezkuntzakoak Camelot Parken izan ziren.• Lehen Hezkuntzakoak makina bat lekutan izan ziren: 1. eta 2. mailakoak Cristi-na-Eneara egun pasa joan ziren. LHko 3.eta 4. mailakoak Leitzaranera eta 5. eta 6.mailakoak Kutxa espazion egon ziren.• DBHkoek hainbat egonaldi egin dituzte: DBH1ekoak Urbasan izan ziren, 2. DBH-koak Orion, 3. DBHkoak Zarautzen eta 4. DBHkoak Bartzelonan.• Batxilergokoak 9 egun igaro zituzten Italian. Ibilbidean Cannes, Niza, Monaco,Turin, Milan, Verona, Venecia eta beste hainbat leku ezagutzeko parada izan zuten.• Lanbide Heziketakoak ematen duten gaiarekin loturiko zenbait enpresa ezagutuzituzten: mantenimendukoek CAFeko instalazioak ikusi zituzten; Elektrizitate-elek-tronika arlokoak EITBko zenbait bazter ikusi ondoren, bertako elektrizitate trans-formazio sistema ezagutu zuten. Grafikagintzakoek ABLA komunikazio ferian hartuzuten parte.

Egape se solidarizacon el pueblo haitianoEl Proyecto Educativo de la ikastoladentro de su planteamiento formativomenciona expresamente la educaciónen valores, entre los que destaca el dela solidaridad. En consonancia con elmismo, el alumnado de Educación Pri-maria ha decidido destinar la cantidadrecaudada en Navidad y la víspera deSanta Águeda al pueblo de Haití. En to-tal, 800 euros que ayudarán modesta-mente a la reconstrucción de la isla ca-ribeña, después de la catástrofe natu-ral que ha sufrido.

IKASTETXEAK 144MAIATZA MAYO // 201010

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Lan asko egin ondorenatseden txiki batIrteerak 2 urtetik goi mailako zikloetara

IPUIN IKASTAROAguraso euskaldunentzatMaiatzak 3-4-6 / 16:30-18:30

Page 11: berrittu 144. zenb

Atal honen bitartez, herritarrok aukeraduzue zuen kezkak, jakin-minak, kexaketa abar Udalari galdetzeko. Galderahoriei ahalik eta garbien eta azkarrenerantzuten saiatuko gara.

PARTE HARTU!

Mediante esta sección, los ciudada-nos/as tenéis la oportunidad de pregun-tar, sugerir, etc. a la corporación muni-cipal. Se intentará responder lo másclaro y pronto posible.

¡PARTICIPA!

IUDALAK ZER DIO? EL AYUNTAMIENTO RESPONDE www.urnieta.org

IBidali zure galderak, iradokizunak eta zalantzak; interneten bi-dez ala gutun bidez. Udalak atal honetan erantzungo dizu.www.urnieta.org / [email protected] / 16. posta-kutxa

IEnvía tus preguntas, sugerencias y dudas; mediante interneto correo postal. El Ayuntamiento responderá en esta sección.www.urnieta.org / [email protected] / apartado 16

HEDABIDEAK1442010 // MAIATZA MAYO 11

OSTIRALA / VIERNES: 22:00 + IGANDEA / DOMINGO: 16:00ORDUTEGIAK / HORARIOS IGANDEA / DOMINGO: 11:30 / 16:00 PREZIOA / PRECIO: 2,50 €

IZINE KARTELERA SAROBE AEG

LOS NIÑOS DE TIMPLEBACH

MAIATZAK 14 / 1614 / 16 DE MAYO

LA NIÑERA MÁGICA Y EL BIG BANG

MAIATZAK 21 / 2321 / 23 DE MAYO

CAZADORES DE DRAGONES

MAIATZAK 7 / 97 / 9 DE MAYO

MAIATZAK 28 / 3028 / 30 DE MAYO

asteartea / martes 19:00 / 20:00 / 21:00asteazkenetik ostiralera / de miércoles a viernes 13:00 / 14:00 / 15:00 / 19:00 / 20:00 / 21:00larunbata eta igandea / sábado y domingo 12:00 / 13:00

EMISIO ORDUTEGIAKHORARIOS DE EMISIÓN

IURNIETA TELEBISTA

IURNIETAKO KZ-GUNEA www.kzgunea.net

MAIATZEKO ORDUTEGIA: 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA

· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIETAN EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA

· IKASTAROAK: ASTELEHENETIK OSTIRALERA

Internet + e-administrazioa KZgunea.· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA (2 ordu)

· Web nabigatzaileak; iGoogle; Google Liburuak eta Akademikoa; Google Calendar;Google Sites; Google Docs; Google Tresnak, Google Maps eta Google Earth;Gmail; Wikipedia; Blogger; Foro bat sortu; eBay.

HORARIO DE MAYO: 16:00-20:00 DE LUNES A VIERNES

· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES

· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN EN NUEVAS TECNOLOGÍAS

· CURSOS: DE LUNES A VIERNES

Internet + e-administración KZgunea.· SEMINARIOS: PRÁCTICAS EN INTERNET (2 horas)

· Navegadores Web; iGoogle; Google Libros y Académico; Google Calendar; Google Sites; Google Docs; Herramientas Google, Google Maps y Google Earth;Gmail; Wikipedia; Blogger; Crear un Foro; eBay.

Page 12: berrittu 144. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de este mes.Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:NEKANE ORKAIZAGIRRE: GARRATZA BASERRIA

144 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den baserria?¿Qué caserío es el que aparece en imagen?

URNIETAKO HAURRESKOLAMAIATZAK 3-142010/11 ikasturterako matrikulazioepea zabalik (0-2 urtekoentzat).+ 7. ORRIALDEA

EXPOSICIÓN: “IBAIALDE”MAIATZAK 4-11 / 17:00-20:00Casa de cultura LekaioMuestra de paneles en torno al aguay nuestros ríos.Abierta de lunes a viernes.+ PÁGINA 5

JORNADAS INTERNACIONALES SOBRE EL CRECIMIENTO YLA EDUCACIÓN6-12-20-26 DE MAYO / 18:00Punto de Información Juvenil+ PÁGINA 7

DIAPORAMA:“HUMLA-KARNALI(NEPAL)”13 DE MAYO, JUEVES / 19:30Punto de Información Juvenil+ PÁGINA 7

KONTZERTU PEDAGOGIKOA:“PEDRO ETA OTSOA”MAIATZAK 14, OSTIRALASarobe AEG / 10:00+ 6. ORRIALDEA

IV. URNIETA DANTZANJAIALDIAMAIATZAK 15, LARUNBATAEgape Dantza Taldeak antolatuta.11:00 Kalejira.12:00 Dantzari txikien emanaldia,

San Juan plazan.13:00 Emanaldi nagusia,

Plazido Mujika plazan).

SAN ISIDRO EGUNAMAIATZAK 15+ 5. ORRIALDEA

XVII. ARGAZKI RALLYAMAIATZAK 16Izen-ematea, Lekaio kultur etxean,9:00etatik 9:30era.+ 5. ORRIALDEA

XVIII. ARETO FUTBOL TXAPELKETAKO KOPAMAIATZAK 23 / 10:30 - 11:30Final-aurreko partidak.MAIATZAK 28 / 19:003. eta 4. postuetarako partida.MAIATZAK 28 / 20:00Finala.+ PÁGINA 8

GAZTE JAIAKMAIATZAK 28-30+ 4. ORRIALDEA

AGENDA MAIATZA / MAYO

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO