Berrittu 211. zenb

12
211 2016 APIRILA ABRIL 11 proiekturen artean lehentasuna ezartzeko aukera Urnietako Udalaren aldizkaria © Juantxo Sardon - Pixel

description

 

Transcript of Berrittu 211. zenb

2112016APIRILAABRIL

11 proiekturen arteanlehentasuna ezartzeko aukera

U r n i e t a k o U d a l a r e n a l d i z k a r i a

© J

uant

xo S

ardo

n - P

ixel

11 proiektuen kokalekuakHauek dira inbertsio estrategikoak egiteko onar-tu den behin betiko zerrendan dauden 11 proiek-tuen izenak eta kokalekuak. Proiektu horien gai-neko lanketa egiten ari da Udala momentu hone-tan herritarrei proiektu bakoitzaren gaineko aha-lik eta informazio osoena eta egokiena ematekohelburuz: izenburua, lanaren kostua eta suposa-tuko duen mantenu kostua, besteak beste. Infor-mazio hori guztia apirilaren 18tik aurrera zabal-duko da komunikazioa bide desberdinen bitar-tez: hala nola, aurkezpen publikoak eta azalpenliburuxak. Ostean, herritarrek haien ekarpenakegiteko aukera izango dute apirileko azken egu-netatik maiatz hasierara bitarte.

211APIRILA ABRIL // 2016INBERTSIO ESTRATEGIKOAK2

1. Kiroldegiaren eraberritzeaReforma del polideportivo

3. Estalitako igerileku berriaNueva piscina cubierta

5. Aranzubi kaleko mugikortasunaMovilidad en la calle Aranzubi

2. Idiazabal kalearen antolamenduaOrdenación de la calle Idiazabal

4. Eteneta-San Juan igogailuaAscensor Eteneta-San Juan

3INBERTSIO ESTRATEGIKOAK2112016 // APIRILA ABRIL

7. Etxebizitza sozialakViviendas sociales

9. Xoxokako plazaren berregituraketaReestructuración de la plaza de Xoxoka

11. Oztarango pasaguneaPasarela de Oztaran

6. Plazido Muxika plaza estaltzeaCubrición de la plaza Plazido Muxika

8. San Juan plazaren birmoldaketaRemodelación de la plaza San Juan

10. AparkalekuakAparcamientos

211APIRILA ABRIL // 2016UDALA4

VonRoll Hydro enpresa lanean aritu dahainbat egunez herriko ur hornikuntza sa-reko ur-ihesak aurkitzeko. Azterketa ho-riei esker zenbait ihes topatu dira. Ihes ho-rietako bakoitzaren garrantzia zehatzneurtuko duen txostena jasotzeko dagoartean, baina dagoeneko Udaleko ur zer-bitzua hasi da konponketa lanetan.

Udalak vonRoll hydro enpresarekin lanegiten duen bigarren aldia da, lehen espe-rientziak oso emaitza eraginkorrak emanzituen eta. Izan ere, azterketa horiei eskerur galera handiak ekiditen dira.

Zenbait egunez, ur-ihesak aurkitzen es-pezializatutako teknikari bat, Udaleko urzerbitzuaren laguntzaz, udalerriko ur hor-nikuntza sareko hainbat leku aztertzen ari-tu da. Horretarako, balbulak edo beste sa-re elementu batzuk dituzten herriko ku-txatiletan ultrasoinuak dituzten sentsorebatzuk jarri ziren. Horiek hodietan sortzendiren zaratak erregistratzen dituzte gauez,ia kontsumorik ez dagoenean. Ihes bategon daitekeela ulertzen bada, ondoren,geofono bat erabiltzen da, hodiaren longi-tudea mugatuz aurkitzen saiatzeko.

Zuhaitz Eguna ospatu zen UrnietanMartxoaren 14an ospatu zen Zuhaitz Eguna Berrasoeta parkean eta Egape ikastolako etaPresentacion de Maria ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek hartu zutenparte. Halaber, Udaleko ordezkari batzuk han izan ziren, tartean Mikel Pagola alkatea.

Ikasleek, Udaleko teknikarien azalpenak jaso zituzten lehenik, eta, ondoren, “Magno-lia kobus” izeneko 9 zuhaitz landatu zituzten. “Magnolia kobus” erdi mailako hazkundeaduen zuhaitz mota da, eta gehienez 20 metroko altuera izatera irits daiteke. Bere ezau-garriei dagokienez, udaberri hasieran kolore zuriko eta edo arroseko orbanak dituen lo-reak ematen ditu. Udazkenean berriz, hostoak oritu egiten dira eta zuhaitzetik erori.

Zuhaitz Egunaren helburua gazteek haiek landatutako zuhaitzek bizia dutela eta be-raiekin batera aurrera doazela ikustea da. Bestalde, naturarekin bat egiteko aukera ema-ten die ekintzak.

Urnietako ur-hornikuntza sareanzenbait ur-ihes topatu dira

© Udala

5KIROLA2112016 // APIRILA ABRIL

Urnietako Mendi Lasterketa,maiatzaren 1eanUrnietako V. Mendi Lasterketa ate joka du-gu. Maiatzaren 1ean izango da, igandean,eta aurten zenbait berrikuntzekin dator.Lasterketa osatzen duten bi probak SanJuan plazan irten eta bukatuko dira,9:30etan hasita. Ibilbideak ere aldatukodira; luzeak 26 km-ko luzera eta 1700 m-ko desnibela izango ditu, eta motzak 15km-ko luzera eta 800 m-ko desnibela.

Lasterketaren inguruko informazio ba-liagarri guztia bere webgunean topatu dai-

teke: urnietakoml.blogspot.com.es. Ber-tan, besteak beste, ibilbideak jaitsi daitez-ke (Wikiloc-en bidez), baita korrikalarieniritziak ezagutu ere.

Izen-emateak www.kirolprobak.comwebgunean egin daitezke, 20 euro eta 27euro bitarteren truke. 450 dortsal egongodira eskuragarri lasterketa luzerako eta150 lasterketa motzerako (hilabete bat fal-ta dela, jadanik 480 korrikalarik eman du-te izena).

Urnietako kirol politika zehazteko herriko kirol agenteen kolaborazioa eskatzen du UdalakUdalak Urnietako kirol sistema osatzen du-ten arlo guztiak barne hartzen dituen ekin-tza plana gauzatu nahi du. Horretarako,momentu honetan dagoen egoera, egitenden eskaintza eta jendeak dituen beharrakaztertu nahi dira, etorkizuneko erabakiakemaitza horien arabera hartzeko. Bide ho-ri egiteko ezinbestekoa da jarduera fisikoaeta kirol jarduerari dagokionez biztanleria-ren segmentu ezberdinen ohiturak eta be-harrak ezagutzeko diagnostiko bat egitea,

ondoren, ekintza planean proposatuko di-ren neurriak kirol ibilbide ezberdinetaraegokitu daitezen eta eragin handiagoaizan dezaten.

Bestalde, ekintza planak udalerriko kirolagente ezberdinen egitekoa zehazteko etaantolatzeko balioko du. Gainera, planak,Udalak tokiko kirol sistema osatzen dutenbeste agenteekin duen harremana nola-koa izan behar den zehaztuko du.

Azterketa hori Avento Consultoriak

egingo du eta 3 fase izango ditu: 1. Egungo egoeraren diagnostikoa2. Lehentasuna izango duten ekintza le-

rroen definizioa3. Proposamenen kontrasteaLehenengo fasean dago azterketa orain,

eta berau behar bezala aurrera eramanahal izateko eta dauden beharrak ezagu-tzeko Aventoren deia jasotzen duten kirolagenteen kolaborazioa eskatzen du Uda-lak azterketa behar bezala gauzatu dadin.

211APIRILA ABRIL // 2016TXOTX GARAIA URNIETAN6

Urtarrilaren erdialdean hasi zen sa-gardo garaiaren azken hilabeteansartu gara. Oro har, Euskal Herrikosagardogileak pozik azaldu dira, az-ken uzta “ona” izan delako, bai kali-tatez eta bai kantitatez. Iaz, udaberrieuritsua egin zuenez uzta oparoaizan zen; eta uda lehorra egin zuela-ko, jasotako sagarra txikiagoa izanzen. Ondorioz, aurtengo sagardoa“txinpartatsua” dela diote. Bestetik,ekoiztutako sagardo guztiaren ar-tean Euskal Herriko sagarraren ba-tazbeteko kopuruak gora egin du;erabilitako sagarraren %60-%70bertakoa izan da (iaz %45 izan zen).

Urnietara etorrita, bertako sagar-dotegietara zuzendu gara eta hauda arduradunek gure galderei eran-tzun diotena. Esan bezala, azken as-teak ditugu txotxeko sagardoa ohi-ko menuarekin dastatzeko, eta za-lantzarik gabe, leku aproposak dirabost hauek guztiaz gozatzeko.

Sagardotegiak, azken txanpan1. Txotx garaia amaitzeko aste batzuk falta direla, nolako

balorazioa egiten duzue azkeneko urteekin alderatuta?2. Nola deskribatuko zenuke azken uzta eta eman duen sagardoa?3. Nolakoa da zuen bezero tipoa, nondik etorritakoa gehien bat?4. Zuen sagardotegian zein ezaugarri bereizgarri edo eskaintza

berezi nabarmenduko zenuke?

JUANJO URRUZOLAELUTXETA SAGARDOTEGIA� 943 556 981www.elutxeta.com

XABIER ALTUNAALTUNA SAGARDOTEGIA� 943 554 917altunagalarra.blogspot.com

1Aurreko urtea bezala esango nuke; asteanzehar jende gutxiago eta asteburuetan as-ko. 2012 arte beherakada egon zen etageroztik, pixkanaka, aurrera goaz.

2Gipuzkoa mailan aurreko urtean baino sa-gar gehiago bildu zen arren, gure kasuanez da horrela izan. Gure sagarrondoek gu-txiago eman zuten eta inguruko baserrie-tako sagar asko erabili dugu ere.

3Pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari da beze-ro tipoa. Lehen astean zehar askoz jendegehiago etortzen zen afaltzera, ‘sagardo-zale tradizionalak’. Orain gazte jende askodugu, batez ere larunbat eguerdietan; ‘po-teoa’ egin, sagardotegira joan eta ondo-ren parranda pixka bat egiten duena.

4Tradizioari eusten saiatzen gara. Sagardomundua geroz eta esplotatuagoa dago etabezero askok gure bereizgarri hori asko ba-loratzen du.

1Orain dela sei urte krisiarengatik beheraegin zuen; baina aurten, nik uste, pixka bataltxa dela. Gehien bat astebukaerak dirafuerteak.

2Azkeneko uzta oso ona izan da. Eguraldiakasko lagundu zuen bere garaian; eguzkiaketa euriak sagarrari ongi egin zion eta ika-ragarri hartu zuen. Sagardo ona eman du;jendeari gustatu zaio.

3Kanpotik etorritakoak, Gasteiz aldetik, Iru-ñea aldetik, kostaldetik ere bai... frantse-sak gutxixeago etortzen dira. Hemendik,inguruko lau herrietako jende gaztea askoibiltzen da.

4Sagardo garaian tortilla eta bakailaoaematen dugun bezala, Euskal Herriko txu-leta ere ematen dugu. Askok ez dute era-biliko agian, baina guk bai. Hortik aparte,urte osoan lan egiten dugunez, kostilla as-ko ematen dugu.

© Udala© Udala

7TXOTX GARAIA URNIETAN2112016 // APIRILA ABRIL

PATXI IRIBAROIANUME SAGARDOTEGIA� 943 556 683www.oianume.com

AITOR IGUARANEULA SAGARDOTEGIA� 943 552 744www.eulasagardotegia.com

EUGENIO URRUZOLASETIEN SAGARDOTEGIA� 943 551 014www.setien.net

12007tik 11ra dexente jaitsi zen. Ondoren,pixka bat igotzen joan da urtero. Adibidez,iaz, aurrekoa ikusita, zeozer igo ginen etaaurten, nik uste, igualtsu dihoala. Ikusitanola dagoen egoera, konforme gaude.

2Aspaldian izan den hoberena. Lehengo ur-tean ere oso sagardo polita izan genuen,baina aurten nik uste superatuko dugula.Sagarra oso sanoa zela ikusten zen, eta ka-lidade oso ona eman du; oso usain freskoaeta gusto oso ona. Oso pozik gaude.

3Sagardo garaian etortzen den jendeagehiena Gipuzkoakoa da, ingurukoa. Halaere, larunbat eguerdietan nafarrak eta biz-kaitar taldeak ere izaten ditugu.

4Ziur nago gehien bat sagardoaren kalida-dea baloratzen duela. Baita entornoa ere;10 hektarea t’erdi sagarrondoz inguruakegotea. Eta noski, janari aldetik ere saia-tzen gara kalidadea ematen.

1Aurtengo garaian gehixeago etorri da jen-dea lehengo urtean baino. Zeozer gehiagomugitu da, bai.

2Hemengo sagar asko genuen, eta gerokanpotik ekarri dugunarekin nahasketanahiko txukuna atera da. Oso usain onekosagardoa egin dugu, eta bere ‘bizi’ pun-tuarekin ere bai.

3Gure bezeroen %90a hemengo jendea da,probintziakoa, eta urnietar asko tartean.Beste %10a kanpotik etorritakoa, edozeinlekutik. Baina azken urteotan beherakadahandia izan dugu Goierriko jendearekin,adibidez. Hango bezero asko dugu; sagar-doa erosten jarraitzen dute baina txotx ga-raian gutxi etortzen dira orain, alkohole-mia kontrolengatik segur aski.

4Batik bat gure sagardoa baloratzen du jen-deak. Gero, janaria; diotenez oso gusturajaten dute gure bakailao-tortilla.

1Balorazioa ona da. Baina gero eta gehiagoikusten dugu ohitura aldaketa; asteburue-tan lan gehiago egiten dugu eta astegune-tan gutxiago, eguerditan gehiago etagauetan gutxiago. Nik uste dut jendea ge-ro eta gehiago irtetzen dela eguerdian etagutxiago gauean.

2Aurten sagardoak gorputz asko dauka;oso ona da.

3Larunbat eguerditan, normalean, autobusasko etortzen dira Gasteizetik, Bilbotik etaErrioxatik, adibidez. Eta gero hemengojendea dugu beti, Urnietakoak eta inguru-ko herrietakoak batez ere.

4Guretzat oso garrantzitsuak dira gure ins-talazioak, eta bezeroek asko baloratzen di-tuzte horiek ematen dituzten aukerak. Gu-re eskaintzaren artean, gure sagardoa etaprestatzen ditugun tortilla eta kogotea osoestimatuak dira.

© Udala© Udala© Udala

211APIRILA ABRIL // 2016DIRULAGUNTZAK8

Kirol jarduera sustatzea dirulaguntzen helburuetako bat da. © Udala

Elkarte, erakunde eta herritarren jarduerakfinantzatzeko dirulaguntzen araudia onartu da

Aprobada la normativa para la concesión de subvenciones a asociaciones y particulares

Udal Gobernu Batzarrak jadanik onartu du 2016. urtean kultura, jaiak, hez-kuntza, aisialdia, kirola, haurreria eta gazteriari buruzko jarduerak finantza-tzeko dirulaguntzak arautzen dituen arautegia. Udalak guztira 21.450 eurozuzenduko ditu jarduera horiek finantzatzeko eta eskatzaileak elkarte etaerakundeaz gain, norbanakoak ere izan daitezke.

Urnietako Udalak dirulaguntza horien bi-tartez hainbat helburu partekatu nahi dituherriko eragile eta erakundeekin: kirol jar-duera eta musika sorkuntza sustatzea,emakumeen eta gizonen bizitza mugatzendituzten rol eta estereotipoak gainditzea,belaunaldien eta kulturen arteko elkarbizi-tza sustatzea, boluntariotza eta euskara-ren erabilera indartzea, eta abar.

Dirulaguntza eskatzaileak elkarte etaerakundeaz gain, norbanakoak ere izan

daitezke, betiere dirulaguntza hori jaso-tzeko legezko baldintzak betetzen dituz-tela ziurtatzen dutenean. Eskaerak udale-txeko Bertan herritarren arreta bulegoaneta Lekaio kultur etxeko harreran aurkeztudaitezke, arautegian zehazten diren epeenbarruan.

Nahiz eta deialdiaren arautegia testu ba-karrean jaso, 5 lerro ezberdinetan bana-tzen da: kultura, kirola, haurreria eta gaz-teria arloetako jarduera-proiektuak finan-

tzatzeko dirulaguntzak; Sanmiel eta Gaztejaietako jarduerak finantzatzeko dirula-guntzak; hezkuntzako jarduera osagarriakfinantzatzeko dirulaguntzak; musika gra-bazioak egiteko dirulaguntzak eta elitekokirolarien jardueretarako dirulaguntzak.Udalak guztira 21.450 euro zuzenduko di-tu jarduera ezberdin horiek finantzatzeko.

Bai arautegia eta baita eskabide orriakere udaleko www.urnieta.eus webguneaneskuragarri egongo dira.

La Junta de Gobierno aprobó las bases re-guladoras de la concesión de subvencio-nes para las actividades que durante esteaño se organicen en torno a la cultura, lasfiestas, la formación, el ocio, el deporte, lainfancia y la juventud. La cantidad destina-

da a subvenciones se eleva a 21.450 euros.Podrán acceder a las subvenciones todasaquellas asociaciones o entidades sin áni-mo de lucro legalmente constituidas, ade-más de particulares que cumplan los requi-sitos exigidos.

Tanto las bases como la hoja de solicitudestarán disponibles en la página web mu-nicipal (www.urnieta.eus); tras ser cumpli-mentadas, las solicitudes podrán presen-tarse en la oficina Bertan y en la casa decultura Lekaio.

9UDALA2112016 // APIRILA ABRIL

ZERGATIK EZAGUTU BEHAR DUGU DEMENTZIA?

Dementzia burmuinari eragiten dioten gaixotasunekinerlazionatutako sindromea da. Besteak beste, umorealdaketak eragin, eta oroimen, orientazio, antolamen-du, hizkuntza, ulermen edo arazoak konpontzeko gai-tasuna murrizten ditu, baina laguntza eta laguntasu-nez, horietako askok aktibo jarraitzen dute aurretikegiten zituzten jarduera berberak eginez.

NOLA LAGUNDU DESORIENTATUA DAGOEN PER-TSONA BATEKIN TOPATZEN BAGARA?

Pertsonarekin komunikazio ona izaten saiatu: irribarreegin eta harreman bisuala lortu, lasai eta abegitsu jo-katu, ahots leuna erabili, umorez jokatu, esaten dugu-na modu sinplean esan, galderak banan-banan egin,jarraibideak banan-banan eman, pazientziaz jokatu,galdera edo esaldiak errepikatu, duintasunez eta erres-petuz tratatu.

Pertsonak nahasita jarraitzen badu, galdetu ea baduenharremanetarako pertsona bat, hari deitzeko. Horrelaere laguntzerik ez badugu, eskatu identifikazio-modu-ren bat, telefonoa… harremanetarako pertsona horilokalizatu ahal izateko.

¿POR QUÉ NECESITAMOS CONOCER LA DEMEN-CIA?

La demencia es un síndrome que afecta al cerebro y quese caracteriza por cambios de humor, disminución de lamemoria, de la orientación, la organización, el lengua-je, la comprensión o la capacidad de solución de pro-blemas. Pero con apoyo y acompañamiento, muchaspersonas se mantienen activas y continúan participan-do en las actividades que realizaba anteriormente

¿CÓMO AYUDAR SI NOS ENCONTRAMOS CON UNAPERSONA DESORIENTADA?

Intentar establecer una buena comunicación con la per-sona, sonreir y establecer contacto visual, mostrar cal-ma y amabilidad, utilizar un tono de voz suave, simpli-ficar lo que se dice, realizar preguntas de una en una,dar instrucciones paso a paso, ser paciente, repetir, tra-tar siempre a la persona con dignidad y respeto.

Si sigue pareciendo confusa, pregúntale si tiene algunapersona de contacto a quien se le puede llamar. Si no sele puede ayudar de esta forma, solicitarle algún tipo deidentificación, teléfono, etc. que pueda utilizarse paralocalizar a alguna persona de contacto.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Bertan zerbitzua 943008000Denda Berri Jubilatu Elkartea 943 009828

Osasun zentrua 943006680Alzheimerraren Euskadiko Federazioa 943297118

AFAGI 943297118

MÁS INFORMACIÓN:

Servicio Bertan 943008000Hogar Jubilados Denda Berri 943009828

Centro de salud 943006680Federación de Euskadi de Alzheimer 943297118

AFAGI 943297118

ADINEKOAK

Administrarien lan poltsaArgitaratu da jada behin betiko onartuen eta baztertuen zerrenda. Udalaren webguneanikusgai dago.

Bestalde, erabakita daude lehen azterketaren, eguna, ordua eta lekua:· Eguna: asteazkena, apirilaren 6a· Ordua: 16:00tan· Lekua: Egape DBH, Azkorte kalea z/g

Bolsa de trabajo deadministrativos y administrativasYa se ha publicado el listado definitivo de las personas admitidas y excluidas. Lo podéisconsultar en la página web del Ayuntamiento.

Por otra parte, están decididos el día, la hora y el lugar del primer ejercicio: · Día: miércoles, 6 de abril de 2016· Hora: 16:00 horas· Lugar: Egape DBH, Azkorte kalea z/g

Otsailaren 26ean gure eskolara ezintasunbatekin bizi den pertsona bat etorri zen be-re esperientzia DBH 2. mailako ikasleekinpartekatzera. Imanol jaiotzatik da itsua etaguk prestatutako galderak gogo askozerantzun zituen. Oso esperientzia interes-garria izan zen bizitza itsu baten ikuspun-tutik ulertu ahal izateko eta dauzkaten zail-tasunaz ohartzeko. Hona hemen esan zi-gunaren laburpen bat:

Gaur egun gauza asko bere kabuz egite-ko gai da, eta oso ondo sentitzen da ho-rrekin baina gauza askotarako laguntzabehar du. Etxean adibidez, bere aitaren la-guntza behar du eta kaletik ibiltzeko, bas-toiaren laguntza behar duenez, txakur gi-da bat nahi du. Semaforoak duten soinubatekin jakin dezake gorria ala berdea da-goen baina beti ez da fidatzen gidatzenduen jendeaz.

Imanol zoriontsu bizi da ikusmenik ga-be. Pribilegiatua sentitzen da, eta duena-rekin konformatzen da. Hiru anai-arrebaditu, eta bere bikoteak asko maite du. De-na den, batzuetan ikusmena izatearekinamesten du eta bere kotxea gidatzearekin.

Kirola ere ez dago debekatuta beraren-tzat. Lehenago “gol ball” izeneko kirolaegiten zuen. Itsuentzako kirol bat da, soi-nua egiten duen baloi batekin jolasten de-na. Baloia beste taldeko baten hanka azpi-tik pasatzen denean gola da.

Liburuak irakurtzen ditu brailez, bainamugikorrean ere badu aukera. Harritutautzi gintuen zer azkar eta zer ondo irakur-tzen zuen konprobatzeak. Pianoa ere jo-tzen du. Lau urte zituenean telebistan gi-zon bat entzun zuen pianoa jotzen eta be-re aitari esan zion pianoa jo nahi zuela.Emakume batek lagundu zion ikasten 11

urte zituenean. Musika garrantzitsua delauste du. Erlaxatu eta lasaitzen gaituelako.Adibidez, triste dagoenean, berak pianoajotzen du.

Azken finean, Imanolek bizitzarako ikas-gai bikaina eman zigun!!

211APIRILA ABRIL // 2016IKASTETXEAK10

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesiarrak-Salesianos Urnieta

Aurten ere Batxilergoko ikasleek ikasturte amaierako bidaia egin berri dute; martxoaren11ean goizeko seietan irten ziren Italiarantz. Beraien ibilbidean Carcassonne, Niza, Mo-naco, Turin, Milan, Verona, Venecia eta Lago di Garda inguruko herriak ezagutzeko au-kera izan zuten. Turinen, Valdocco, Colle Don Bosco, Don Boscoren jatorria eta SalesiarProiektuaren abiapuntu izandako beste hainbat leku bisitatu zituzten, hala nola, Milanen,Duomo-a eta inguruak, eta Veronan, Romeo eta Julietaren balkoian egoteko aukera izanzuten. Venezian San Marcos plaza ezagutzeaz gain, kanaletan zehar ibili eta nahiko pizzadastatu zuten. Martxoaren 18an, etxera buelta. Italiako paraje zoragarri hauek ezagu-tzeaz gain, giro ezin hobea izan dute ikasle eta irakasle artean. Zalantzarik gabe, espe-rientzia hezigarri eta ahaztezina izan da. Pilak kargatuta etorriko al ziren ondoren izangoduten ikasturtearen azken txanpari aurre egiteko!!!.

SAIOA GONZÁLEZ DE SAN PEDRO ETA GORANE COBAS

Itsuarekin goiza

Salesiar ikastetxeko ikasleak Italian

11AISIA2112016 // APIRILA ABRIL

IURNIETAKO KZ-GUNEA � 943 023 682 · www.kzgunea.net

APIRILEKO ORDUTEGIA HORARIO DE ABRIL16:00-20:00

ASTELEHENETIK OSTIRALERA / LUNES A VIERNES

IKASTAROAK / CURSOS

Komunitate birtualak:Zure elkartearen doako webgunea sortzeko aukera eskaintzen dizugu.

IT Txartela:Teknologia berrien gaineko ezagupideen egiaztapena.

IKASTAROAK (ASTELEHENETIK OSTIRALERA):

Oinarrizko Internet: Internet mundua, PC bat ezagutu, posta elektronikoa... eta gehiago.Ofimatika - Software librea: Ofimatika munduan, software librearen baldintzak, baimenak...

Sare Sozialak 2.0: sare ezberdinak erabiliz, komunikatu eta zure dokumentuak konpartitu. Irudia eta soinua: imaginazioa esna ezazu grafiko aplikazioak erabiliz.

Google Apps: zure eta enpresaren antolakuntza errazteko tresnak.

Comunidades virtuales:Te ayudamos a crear una página web gratuita para tu asociación.

IT Txartela:Certificación de conocimientos en nuevas tecnologías.

CURSOS (DE LUNES A VIERNES):

Internet básico: entra en el mundo de Internet, qué es un PC, el correo electrónico... y mucho más.Ofimática - Software libre: Ofimática, características del software libre, tipos de licencias...

Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos a través de las diferentes redes sociales.Imagen y sonido: da rienda suelta a tu creatividad con las aplicaciones gráficas de código abierto.

Google Apps: herramientas que facilitarán tu organización personal y la de tu empresa.

IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info BONO 5: 18 €4 € BONO 10: 30 €

Ofimatika - Software libreaOfimática - Software libreOfimatika / Ofimática

1-14 16:00-18:00 Castellano

Irudia / ImagenIrudia / Imagen

15-26 16:00-18:00 Castellano

Google AppsGmail

27-28 16:00-18:00 CastellanoGoogle Maps

29 16:00-18:00 Castellano

Sare Sozialak 2.0Redes Sociales 2.0Ofimatika / Ofimática

5-8 18:00-20:00 Euskara

Urruneko formazioaFormación a distanciaDropbox

4-13 CastellanoLan-bilaketa internetenBúsqueda de trabajo por internet

4/4 - 5/4 CastellanoAndroid

4/4 - 5/4 CastellanoInstagram

18-27 Castellano

ASTÉRIX

GUZTIENTZAT / TODOS

APIRILAK 1010 DE ABRIL

16:00 + 18:30

LA OVEJA SHAUN

GUZTIENTZAT / TODOS

APIRILAK 1717 DE ABRIL

16:00 + 18:30

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AGENDA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO

APIRILA / ABRIL

ZINE KARTELERAAPIRILAK 10, IGANDEA16:00 + 18:30 “ASTÉRIX”

APIRILAK 17, IGANDEA16:00 + 18:30 “LA OVEJA SHAUN”

FAMILIAIKUSKIZUNA: “TOR MAGOA”APIRILAK 6, IGANDEASarobe A.E.G. / 17:304 eta 10 urte arteko haurrei zuzendua.Euskaraz

DANTZAIKUSKIZUNA:“MAURIZIA”APIRILAK 9, LARUNBATASarobe A.E.G. / 20:00Aukeran Dantza Konpainia.· ZUZENDARITZA: Edu Muruamendiaraz· ESZENA ZUZENDARITZA: Ainhoa Aierbe· TESTUA: Karmele Jaio· ARGIZTAPEN DISEINUA: Carlos Solano· ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Eli Alberdi· KOREOGRAFIAK: Edu Muruamendiaraz·

Aukeran DK· GARAIKIDE KOREOGRAFIAK: Ane Anza· DANTZARIAK: Ane Anza, Garazi Egiguren,

Ander Errasti, Ioritz Galarraga, EnekoGaldos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, OlatzOribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.

· Sarrera: 4 euro(salgai Sarobeko bulegoan apirilaren4tik aurrera eta emanaldia hasi bainoordu erdi lehenago leihatilan)

INBERTSIOESTRATEGIKOAKEGITEKOONARTURIKOZERRENDAKO 11 PROIEKTUENAURKEZPENAKApirilak 18, 19:30etan Denda Berri Ju-bilatuen egoitzanApirilak 19, 20:00etan XoxokanApiriliak 20,19:00etan Lekaion

+ 2. ORRIALDEA

FAMILIAIKUSKIZUNA: “CHEF CHOF”APIRILAK 24, IGANDEASarobe A.E.G. / 17:30EuskarazChef eta Chof bi sukaldari xelebre dira,pozik daude beren jatetxeko ateak lehe-nengo aldiz zabaldurik. Baina, zer pres-tatuko dute bata sukaldaritza osasunga-rriaren aldeko bada eta bestea sukalda-ritza azkarraren jarraitzaile porrokatua?Aurkituko ote dute adostasun baterairisteko bidea eskainiko dien osagaia?Zalantzarik gabe bai. Izan ere, unorezondutako istorio honetan adiskidetasu-na da egiazki lantzen dena.